1/2019 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, urtarrilaren 30ekoa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren I. tituluan, Nafarroako tributu-araubidea Estatuko tributu araubide orokorrarekin harmonizatzeko irizpideak arautzen dira.

Esparru horretan, lege testu horren 32. artikuluak xedatzen duenez, Nafarroak, balio erantsiaren gaineko zergaren esparruan bere tributu-ahalmena erabiliz, Estatuan unean-unean indarra duten oinarrizko printzipio, funtsezko arau eta arau formal berak aplikatu behar ditu; hala ere, aitorpena eta diru-sarrerak egiteko bere ereduak onesten ahalko ditu.

Bestetik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, 54.1 artikuluan, Nafarroako Gobernuaren araugintzarako ahalmena erregulatzean ezartzen duenez, baldin tributu-araubide erkideko aldaketa batek behartzen badu Estatuan indarra duten arau substantibo eta formal berberak Foru Komunitatean aplikatzera Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak eman ditzake tributu arloko foru legeak aldatzeko behar diren foru lege mailako arauak, Nafarroako Parlamentuak eskuordeturik. Aipatu 14/2004 Foru Legearen 54.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuaren xedapen horiei, aipatu legegintzarako eskuordetzearen ondorio direnean, “tributu harmonizaziorako legegintzako foru dekretu” izena emanen zaie.

Arte sorkuntzari eta zinematografiari buruzko presako neurriak onesten dituen abenduaren 28ko 26/2018 Errege Lege Dekretuak Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legea aldatzen du, arte sorkuntzaren lan-baldintzak hobetzeko asmoz, halako moduan non bermatuko baitute ukitutako kolektiboek (aktoreak, idazleak, zinemagileak, konpositoreak, dantzariak eta abar) beren jarduera modu egokian gauzatzen dutela, zerga horren arloan berariazko tratamendua izatea jasotzen duen ikuspegi batetik.

Horrenbestez, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Lege hori aldatzen da, pertsona fisikoak diren antzezle, artista, zuzendari eta teknikariek ematen dituzten zerbitzuei aplikatu beharreko Balio Erantsiaren gaineko Zergaren zerga-tasari dagokionez, pertsona fisikoek antzezle, artista, zuzendari eta teknikari gisa ikuskizun aretoetan erakuts daitezkeen zinema filmen produkzio-etxeei eta kultur lan eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR