1/2017 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea aldatzen duen martxoaren 5eko 5/2005 Foru Legeak, Nafarroan hirigintza iraunkorra, hiri-berrikuntza eta hirigintza-jarduera laguntzeko neurriei buruzkoak, azken xedapenetako lehenean baimena ematen dio Nafarroako Gobernuari legegintzako foru dekretu bat onets dezan, testu bakar batean biltzeko honako lege hauetan jasotako xedapen indardunak, behar bezala argituak, erregularizatuak eta harmonizatuak: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea; Nafarroan hirigintza iraunkorra, hiri-berrikuntza eta hirigintza-jarduera laguntzeko neurriei buruzko martxoaren 5eko 5/2015 Foru Legea; eta Hirigintza eta Etxebizitzaren arloko Urgentziazko Neurriei buruzko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legea.

Gaikuntza horrekin bat idatzi da testu bategin hau, bat egiten diren lege testuak bertan erregularizatu, argitu eta harmonizatzeko. Hori horrela, testu bakar batean biltzen dira Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeari, hura aldatzeko onetsitako zenbait legeren bitartez, egin zaizkion aldaketa guztiak, legearen agindu batzuen testua aldatu eta xedapen berriak txertatu dituztenak.

Hori helburu, artikuluen numerazioa egokitu egin da, eta, horren ondorioz, artikuluen aipamenak eta haien arteko konkordantziak, eta Administrazioaren organoei egiten zaizkien erreferentziak eguneratu dira.

Azkenik, legearen xedapen gehigarri eta iragankor batzuk kendu dira, 35/2002 Foru Legea eta haren aldaketak onetsi zirenetik igarotako denborak hala eskatzen baitu.

Nafarroako Kontseiluak legegintzako foru dekretu honen gaineko txostena eman du 2017ko uztailaren 3ko irizpenaren bitartez, eta bertan adierazi du legegintzako baimenarekin bat datorrela eta bateratu nahi den gaiaren gaineko antolamendu juridikoaren araberakoa dela.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko uztailaren 26ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten da, eta legegintzako foru dekretu honen eranskin gisa jasotzen da.

Xedapen gehigarri bakarra.–Nafarroako Parlamentura igortzea.

Legegintzako foru dekretu hau Nafarroako Parlamentura igorriko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 53.4 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

  1. Legegintzako foru dekretu honek indarra hartzearekin batera, honako arau hauek indarrik gabe geldituko dira, onesten den testu bateginean txertatuko baitira:

    1. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea.

    2. Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen azken xedapenetan bigarrena.

    3. Hirigintza eta Etxebizitzaren arloan Urgentziazko Neurriak hartzeko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legearen 1. artikulua.

    4. Nafarroan Etxebizitzarako Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen azken xedapenetan lehena, bigarrena eta hirugarrena.

    5. 16/2012 Foru Legea, urriaren 19koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 42. artikulua aldatzekoa.

    6. Martxoaren 5eko 5/2015 Foru Legea, Nafarroan hirigintza iraunkorra, hiri-berrikuntza eta hirigintza-jarduera laguntzeko neurriei buruzkoa.

  2. Indarrik gabe uzten dira, orobat, legegintzako foru dekretu honetan xedatutakoaren aurkako maila bereko edo txikiagoko xedapen guztiak.

    Azken xedapenetan lehena.–Erregelamenduzko garapena egiteko baimena.

    Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio legegintzako foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren erregelamenduzko xedapen guztiak eman ditzan.

    Azken xedapenetan bigarrena.–Indarra hartzea.

    Legegintzako foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2017ko uztailaren 26an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

    LURRALDEAREN ANTOLAMENDUARI ETA HIRIGINTZARI BURUZKO FORU LEGEAREN TESTU BATEGINA

    ATARIKO TITULUA

    Foru legearen xedea eta helburuak

  3. artikulua. Foru legearen xedea.

    Foru lege honen xedea da honako arlo hauek arautzea Nafarroako Foru Komunitatean: lurraldea antolatzeko jarduera, hirigintza arloko jarduera eta lurzoruaren erabilerari eta lurzoruaren merkatuan esku hartzeko tresnei buruzko araubidea.

  4. artikulua. Printzipio orokorrak.

  5. Lurraldea antolatzeko eta hirigintzako jarduera funtzio publiko bat da, lurzoruaren okupazioa eta erabilera planifikatu, antolatu, gidatu eta kontrolatzea xede duena.

  6. Lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko jarduketa administratiboen helburua da Nafarroan lurraldearen garapen jasangarria lortzea, horren bidez bermatuz, Konstituzioaren printzipioek hala agintzen baitute, pertsonaren garapenerako ingurumen egokiaz gozatzeko eskubidea, natura-baliabideen arrazoizko erabilera, etxebizitza duin eta egokiaz gozatzeko eskubidea eta Nafarroaren ondare historiko, artistiko eta kulturala kontserbatu, sustatu eta aberastea, bai eta komunitatearen parte-hartzea ere ente publikoen ekimen urbanistikoak sortutako gainbalioetan.

  7. Lurraldearen inguruko jarduketa publiko guztietan printzipio hauek hartuko dira aintzat:

    1. Lurraldearen gaineko jardueren garapen arrazoizkoa eta orekatua; horren bidez betiere bermatu beharko da lurraldearen aniztasuna eta osagarritasuna, eta lurzoruaren aprobetxamendurik onena ziurtatu beharko da, berriztatzen ez den natura-baliabidea den aldetik.

    2. Nafarroako udalerrien garapena jasangarria eta kohesiozkoa izatea gizartearen, kulturaren, ekonomiaren eta ingurumenaren ikuspegitik, azken helburua izanik nafar guztien bizi-kalitatearen baldintzak mantendu eta hobetzea.

  8. artikulua. Lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko jarduera administratiboak.

  9. Lurraldearen antolamenduaren arloko jarduera administratiboa foru lege honetan ezarritako lurralde antolamenduko tresnen bidez eginen da, legean berean xedatzen den heinean.

  10. Hirigintzaren arloko jarduera administratiboan honako alderdi hauek sartzen dira:

    1. Udalen hirigintza antolatzea, planeamenduaren bidez.

    2. Planeamendua exekutatu eta kudeatzea.

    3. Lurzoruaren erabileran eta eraikuntzan esku hartzea.

    4. Hirigintzako legedia babestea.

    5. Lurzoruaren merkatuan esku hartzea.

  11. artikulua. Lurralde gaietako jarduera publikoaren helburuak.

    Lurzoruaren erabilera eta aprobetxamendua arautzeko edo lurzorua erabiltzeko jarduera publiko ororen helburuak hauek dira:

    1. Naturaguneak, natura-baliabideak eta natura-elementuak defendatu eta babestea, bai eta munta ekologikoa daukaten aberastasunak ere, naturaren eta paisaiaren ikuspegitik dauzkaten balioen aldaketa edo endekatzea saihesteko.

    2. Nekazaritzaren, abeltzaintzaren, basogintzaren edo antzeko beste ikuspegi batetik balioa daukaten guneak zentzuz erabiltzea, bai eta daukaten interes ekonomiko, sozial eta ekologikoarengatik hala jokatzea komeni den beste gune batzuk ere, haien birkualifikazio sozial eta ekonomikoari laguntzeko; halaber, ahalegina eginen da ingurunearekin batera usadio eta ohiturei eusteko.

    3. Natura-baliabide eta aberastasunen ustiapen eta aprobetxamendu arrazoizkoak ziurtatzea, ingurunea zaintzearekin eta hobetzearekin bateragarriak diren formulen bitartez.

    4. Nafarroako ondare historiko, kultural eta artistikoko aberastasunak babestea. Horretarako, aintzat hartuko dira bai elementu isolatuak bai hiri-, landa- edo paisaia-multzoak ere, eta haien suntsipena, narriadura, ordezpen bidegabea edo eraldaketa desegokiak saihesteko behar diren neurriak sustatuko dira, eta bultzada emanen zaio haien lehengoratze, birgaitze eta aberasteari.

    5. Hiri-ingurunearen kalitateari eutsi eta hura hobetzea, lurzoruaren erabilerak, ekipamendu publikoak, produkzio-jarduerak, merkataritzakoak, garraiokoak eta antzekoak arautuz, xede izanik aurrerapen ekonomiko eta sozial orekatu eta jasangarria sustatzea, bizitegietarako ingurune dibertsifikatu batean, eta biztanleak lan, kultura eta aisiarako ekipamendu eta tokietara berdintasun-baldintzetan iritsi ahal izatea ziurtatuz.

    6. Jarduera publiko eta pribatuak bideratzea guztiek etxebizitza duin eta egokia izateko daukagun eskubidea gauzatu ahal izateko.

    7. Garapen ekonomikoa, gizarte-kohesioa eta garapen jasangarria bultzatzea, produkzio-jarduerak eta enplegu egonkorra sortzen dutenak sustatuz.

    8. Lurraldea modu esanguratsuan ukitzen duten interes publiko eta pribatu guztiak, sektorialak nahiz espezifikoak izan, integratu eta harmonizatzea.

  12. artikulua. Hirigintza arloko jarduketa publikoaren xedeak.

  13. Honako hauek dira hirigintza arloko jarduketa publikoaren xedeak:

    1. Lurzoruaren eta eraikuntzen erabilerak foru lege honetan eta lurralde- nahiz hirigintza-antolamenduan definitutako interes orokorraren mendean jartzea.

    2. Lurzoruaren erabilera hiri- edo natura-ingurunearen kalitatearekin lotzea.

    3. Legedi orokorraren esparruan, lurzoruaren jabetzarako eskubidearen edukia zedarritzea, bai eta haren erabilera eta aprobetxamendu moduak ere.

    4. Lurzoruarekin eta etxebizitzarekin espekulazioa egin dadila saihestea.

    5. Hirigintza-jarduketaren ondoriozko onuren eta zamen banaketa bidezkoa izan dadila sustatzea.

    6. Kasu guztietan ziurtatzea komunitateak modu egokian hartuko duela parte ente publikoek gauzaturiko lurralde- eta hirigintza-ekintzak eta obren edo jarduketen exekuzioak sorturiko gainbalioetan, jabetza pribatuarentzat hobekuntzak eta ondorio positiboak ekartzen dituenean.

  14. Hirigintza-antolamenduak, lurraldea antolatzeko esparruan, honako helburu hauek ditu:

    1. Lurzoruaren erabileraren eta okupazioaren antolamendu arrazionala eta interes orokorraren araberakoa; horretarako, lurzorua sailkatu eta eraikinen, eraikuntzen eta instalazioen xedea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR