1/2017 FORU AGINDUA, urtarrilaren 9koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 17ko 129/2010 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez onetsi zen 170 eredua, kobrantzak kreditu edo zordunketa txartelen bidez kudeatzeko sistemari atxikitako enpresaburu edo profesionalek egindako eragiketen aitorpena aurkeztekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Foru agindu honen helburua da aldaketa teknikoak egitea 170 ereduan. Eredu horren bidez, Espainian ezarritako enpresaburu eta profesionalei kobrantzak kudeatzeko zerbitzua kreditu edo zordunketa txartelen bidez ematen duten banku edo kreditu entitateek eta gainerako entitateek sistema horri atxikitako enpresaburu edo profesionalek egindako eragiketen urteko aitorpen informatiboa aurkezten dute, kobrantza horien urteko zenbateko garbia 3.000 eurotik gorakoa denean. Betebehar hori ezartzen die Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsia) 62.1 artikuluak.

Horretarako, eta Administrazio Publikoen arteko informazio trukea errazteko, irailaren 17ko 129/2010 Foru Aginduaren II. eranskinean aipatutako ereduaren erregistro-diseinuak aldatzen dira, idazgune kopurua handitzeko “Saltokiaren adierazleen guztirako kopurua” izeneko eremuan.

Bestalde, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunei eskaintzen zaizkien datu fiskalak kalitate handienarekin prestatzeko informazioa aurreratzeko, beharrezkotzat jo da otsailera aurreratzea 170 eredua aurkezteko epea.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.23 artikuluak Ekonomia eta Ogasun kontseilariari baimena ematen dio informazio-eredua aurkezteko modua eta tokia finkatzeko.

Horregatik, aipatutako 62.23 artikuluak esleitutako gaikuntzaren arabera,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 17ko 129/2010 Foru Agindua aldatzea. Haren bidez onetsi zen 170 eredua, kobrantzak kreditu edo zordunketa txartelen bidez kudeatzeko sistemari atxikitako enpresaburu edo profesionalek egindako eragiketen aitorpena aurkeztekoa.

Bat. Irailaren 17ko 129/2010 Foru Aginduaren 4. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

“4. artikulua. 170 eredua aurkezteko epea.

Kobrantzak kreditu edo zordunketa txartelaren bidez kudeatzeko sistemari atxikitako enpresaburuek edo profesionalek egindako eragiketen aitorpen informatiboa, 170 eredua, urte bakoitzeko otsailean aurkeztuko da, aurre-aurreko urte naturaleko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR