1/2016 FORU LEGEA, urtarrilaren 29koa, 2016rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA 2016RAKO NAFARROAKO AURREKONTU OROKORREI BURUZKOA.

  1. TITULUA

    Kredituak eta horien aldaketak

  2. KAPITULUA

    Hasierako kredituak eta haien finantzaketa

    1. artikulua. Nafarroako Aurrekontu Orokorren esparrua.

    Onetsi egin dira 2016rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Atal hauek dituzte:

    1. Nafarroako Parlamentuaren, Kontuen Ganberaren eta Arartekoaren aurrekontua.

    2. Foru Komunitateko administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aurrekontua.

    3. Nafarroako Kontseiluaren aurrekontua.

    4. Foru Komunitateko fundazio publikoen aurrekontuak.

    5. Foru Komunitateko sozietate publikoen aurrekontuak.

    2. artikulua. Kreditu eta eskubide ekonomikoen zenbatekoa.

    1. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako programak betetzeko onetsi diren kredituek, bateratuta, 4.005.305.026 euro egiten dute.

    2. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako diru-sarreren egoera-orrietan, aurrekontu ekitaldi honetan ustez likidatuko diren eskubide ekonomikoen zenbatespenak agertzen dira; hain zuzen ere, 4.005.305.026 euro egiten dute bateratuta.

    3. Aurrekontu egonkortasunaren helburuak betetzeko, gastuen egoera-orrietako 1. kapitulutik 7.era bitartekoetan onesten diren kredituek 3.505.379.400 euroko zenbatekoa dute.

  3. KAPITULUA

    Aurrekontuetako kredituen aldaketa

    3. artikulua. Aurrekontuetako kredituen aldaketa.

    Aurrekontuetako kredituen aldaketak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen aginduen araberakoak izanen dira, baldin eta foru lege honek agindu horiek aldatzen ez baditu.

    Aurrekoa gorabehera, kontu-sailen arteko funts mugimenduak ez dira aurrekontu aldaketatzat hartuko, baldin eta kontu-sail horietako kredituek helburu berbera badute, eta Europar Batasunak, horiek hein batean kofinantzatzen dituenez, gastuen erabileraren gaineko kontrola hobetzea eskatzen duelako soilik bereizten badira.

    4. artikulua. Europar Batasuneko programen aurrekontuetako aldaketak.

    1. Nafarroako Gobernuak, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak txostena egin ondoren, aurrekontuetan behar diren aldaketak egiteko baimena eman ahal du, ekitaldian zehar Europar Batasunak kofinantzatutako programa eta proiektuak ahalik eta hobekien betetzeko, Europako Batzordeak hasierako dokumentuan onetsitakoari edo ondoren jarraipen batzordeek edo Batzordeak berak eginiko aldaketei jarraituz. Aurrekontu-aldaketa horiek gastuen egoera-orrietan agertzen diren edozein motatako kredituen bidez finantzatu beharko dira.

    2. Europar Batasunak kofinantzatzen dituen proiektuak biltzen dituzten kontu-sailetan eragin zuzena duen kreditu aldaketa oro egiteko Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren txostena beharko da aldez aurretik.

    5. artikulua. Kreditu gehikuntzak.

    Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 47. artikuluko a)tik g)ra bitarteko letretan aipatutako kredituez gain, 2016rako gehikuntza izan ahalko dute kontu-sail hauek guztiek edo ekitaldian helburu horrekin sortu beharrekoek: terrorismoaren biktimak edo indarreko araudian zehaztutako motibazio politikoko ekintzen biktimak aintzatestearen eta horiei kalte-ordainak ematearen ondorioz onets daitezkeen diru-laguntza eta maileguak emateko dauden kontu-sailek, baita Gizarte Segurantzako kotizazioen ordainketari dagozkion kontu-sail guztiek ere.

    Aurrekoaz gainera, ondorengoek ere gehikuntza izan ahal dute:

    1. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontu-sailok:

    1. 010001-01000-2275-921100 kontu-saila, “Hauteskundeak” izenekoa. Kontu-sail horri aplikatzen ahalko zaizkio hauteskundeak egiteko behar diren lan eta inbertsio guztien edonolako gastuak.

    2. 010004-01100-2263-921700 kontu-saila, “Gastu juridiko-kontentziosoak” izenekoa.

    3. 020002-04100-1001-921400 kontu-saila, “Lehendakari ohi, kontseilari ohi eta Nafarroako Gobernuko beste goi kargudun batzuentzako prestazioak” izenekoa.

    4. 020002-04100-1620-921400 kontu-saila, “Langileen arloko erabakiak aplikatzeko funtsa” izenekoa.

    5. 020002-04100-1800-921400 kontu-saila, “Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntza, gradua, antzinatasuna, eszedentzian egondakoen itzultzeak eta beste batzuk” izenekoa.

    6. 020002-04100-1810-921400 kontu-saila, “Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.

    7. 020002-04100-1820-921403 kontu-saila, “Lan istripuengatik jaso beharreko kalte-ordainak” izenekoa.

    8. 020002-04100-8318-921400 kontu-saila, “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakundeen langile finkoentzako soldata-aurrerakinak” izenekoa.

    9. 020002-04300-1614-211100 kontu-saila, “Aldez aurretik erretiratzeagatik jaso beharreko kalte-ordainak” izenekoa.

    10. 030001-03000-4819-112100 kontu-saila, “Profesionalen Elkargoentzako transferentziak” izenekoa.

    11. 051000-02100-2274-132103 kontu-saila, “Genero indarkeriatik babesteko segurtasun zerbitzuak” izenekoa.

    12. 054002-02010-4609-131100 kontu-saila, “Larrialdiei, hondamendiei edo ezbeharrei aurre egiteko laguntzak” izenekoa.

    13. 054002-02010-7609-131100 kontu-saila, “Larrialdiei, hondamendiei edo ezbeharrei aurre egiteko laguntzak” izenekoa.

    14. 051000-02100-1800-132100 kontu-saila, “Apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legearen aplikazioa” izenekoa.

      2. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko kontu-sailok:

    15. 100000-10000-4709-441100 kontu-saila, “AUDENASA. Merkataritzako politika” izenekoa.

    16. 111002-11300-6002-923100 kontu-saila, “Lurrak eta natur ondasunak” izenekoa.

    17. 111002-11300-6020-923100 kontu-saila, “Instalazio berriko eraikuntza eta obrak, ondare higiezina birmoldatzea eta janztea”.

    18. 111002-11300-6020-923104 kontu-saila, “Higiezinei buruzko Plana. Administrazio bulegoak” izenekoa.

    19. 111002-11300-8500-923100 kontu-saila, “Sektore publikoko akzioak erostea” izenekoa.

    20. 150000-17000-6094-923400 kontu-saila, “Iruzur fiskalaren aurkako plana” izenekoa.

    21. 151000-17330-2273-467900 kontu-saila, “Eskaera TRACASAri. Tributuen arloko informazio sistemetan datu fiskalak jaso eta sartzeko zerbitzuak” izenekoa.

    22. 155003-17830-2272-932103 kontu-saila, “Zordun fiskalen ondasunen gaineko kargak eskuratzea” izenekoa.

    23. 158000-17100-2269-941100 kontu-saila, “Transferentzia berriak eskuratzearen ondoriozko gastuak” izenekoa.

      3. Hezkuntza Departamentuko kontu-sailok:

    24. 400000-41000-1220-322000 kontu-saila, “Aldi baterako kontratatutako langileen ordainsariak” izenekoa.

    25. 400000-41000-1800-322000 kontu-saila, “Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntza, gradua, antzinatasuna, eszedentzian egondakoen itzultzeak eta beste batzuk” izenekoa.

    26. 400000-41000-1810-322000 kontu-saila, “Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.

    27. 410000-41100-2290-322000 kontu-saila, “Unibertsitatez kanpoko ikastetxeen funtzionamenduaren finantzaketa” izenekoa.

    28. 410002-41140-4609-322D00 kontu-saila, “Eskola-kontzentrazioen eta hezkuntzarako erabiltzen diren udal eraikinen funtzionamendurako diru-laguntza” izenekoa.

    29. 410002-41140-6081-321100 “Ikasliburuen doakotasunerako plana”.

    30. 410002 -41140 -7811 -321100 kontu-saila. “Ikasliburuak doan jasotzeko programa” izenekoa.

    31. 410004-41830-2210-324100 kontu-saila, “Jantokiak” izenekoa.

    32. 410004-41830-2230-324100 kontu-saila, “Eskola garraioa” izenekoa.

    33. 411001-41210-6001-325100 kontu-saila, “Nafarroako Unibertsitate Publikoarentzako desjabetzeak” izenekoa.

    34. 425002 -42120 -4609 -322100 kontu-saila, “Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko” izenekoa.

      4. Osasun Departamentuko kontu-sailok:

    35. 54 programa multzokoak, kode ekonomiko hauei dagozkienak: 2213, 2214, 2215, 2216, 2286, 2287 eta 2500; bai eta 52 programa multzoaren barruan 2215 kode ekonomikoari dagozkionak.

    36. 540000-52000-1800-311100 kontu-saila, “Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntza, gradua, antzinatasuna, eszedentzian egondakoen itzultzeak eta beste batzuk” izenekoa.

    37. 540000-52000-1810-311100 kontu-saila, “Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.

    38. 540005-52831-4809-313100 kontu-saila, “Farmaziako prestazioak” izenekoa.

    39. 540005-52831-4809-313102 kontu-saila, “Xurgatzaileak eta beste osasun-produktu batzuk” izenekoa.

    40. 543000-52200-6059-312804 kontu-saila, “Sukaldeetako erreskatea” izenekoa.

    41. 543004-52214-2276-312700 kontu-saila, “Plasma zatitzeko lanak, farmakoak ekoizteko” izenekoa.

    42. 547001-52300-7609-312800 kontu-saila, “Aranguren Ibarreko Udalerako transferentzia, Mutiloako kontsultategi medikoa zabaldu eta erreformatzeko” izenekoa.

      5. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontu-sailok:

    43. 700000-70180-6020-411100 kontu-saila, “Instalazioak egokitzea” izenekoa.

    44. 700000-70180-6040-411100 kontu-saila, “Ibilgailuak erostea” izenekoa.

    45. 710000-71210-4700-412100 kontu-saila, “Landaketak erauztegatik ematen diren kalte-ordainak” izenekoa.

    46. 710000-71210-4700-712107 kontu-saila, “Azpiegitura pribatuetan izaniko kalteak eta errenta galera arintzeko laguntzak” izenekoa.

    47. 710000-71210-7700-412100 kontu-saila, “Azpiegitura pribatuetan izaniko kalteak eta errenta galera arintzeko laguntzak” izenekoa.

    48. 710001-71230-4700-414210 kontu-saila, “Aseguru primen konpentsazioa Agroseguroren bitartez” izenekoa.

    49. 710004-71320-2279-412205 kontu-saila, “Larrialdiko txertaketa ofizialak” izenekoa.

    50. 710004-71320-7700-412200 kontu-saila, “Kalte-ordaina abereak epizootien ondorioz hiltzeagatik, eta azienda mugitzeko debekuaren ondoriozko lortu gabeko irabaziagatik” izenekoa.

    51. 720000-71510-4700-414100 kontu-saila, “Nafarroako Ubidearen bidezko ureztaketen kanona” izenekoa.

    52. 720000-71510-4700-414102 kontu-saila, “Nafarroako Ubidearen bidezko ureztaketen kanona. 1. faseko handipena” izenekoa.

    53. 720000-71510-6019-414302 kontu-saila, “Lurren jabetza antolatzeko eta lurzati berrantolamendua egiteko obrak” izenekoa.

    54. 720000-71510-7609-414400 kontu-saila...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR