215/2009 FORU AGINDUA, abenduaren 24koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egin behar dituzten ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozedura arautzen duena, 2010-2011 ikasturterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitatez kanpoko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen du. Horren arabera, beharrezkoa da urtero jarduketa egutegia ezartzea eta aipatutako foru dekretuak behar dituen prozedurari buruzko alderdiak garatzea.

Apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuan aurreikusitako Eskolatze Batzorde Nagusia eta Tokian tokiko Eskolatze Batzordeak sortzen dituen apirilaren 23ko 35/2007 Foru Dekretuak ezartzen du aipatu dekretu horretan ezarritako lehentasunezko irizpideak gainbegiratu egin behar direla eta, hala behar denean, onarpen prozesuko oinarri arautzaileetan ezartzen diren irizpide osagarriak behar bezala ezartzen diren gainbegiratu behar dela.

Guztientzako hezkuntza kalitatea, gizarte kohesioa eta aukera-berdintasuna ziurtatzeko eta hezkuntzako laguntzaren arloan berariazko premiak dituzten ikasleen eskolatze egoki eta orekatua bermatzeko, foru agindu honek ikasle horientzako ikaspostuak gorde beharra ezartzen du.

Ikasle bat ikastetxe publiko batean edo pribatu itundu batean matrikulatzean, ez da inoiz ere bereizkeriarik eginen jatorriagatik, arrazagatik, sexuagatik, erlijioagatik, iritziagatik edo gainerako inguruabar pertsonal nahiz sozialengatik. Horretaz gainera, matrikulazioak berarekin dakar ikastetxearen hezkuntza proiektua errespetatzea, ikasleei eta haien familiei indarra duten legeetan aitortzen zaizkien eskubideak ukatu gabe.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena.-Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egin behar dituzten ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozeduraren oinarriak onestea, 2010-2011 ikasturterako. Oinarri horiek foru agindu honetan zehazten dira.

Bigarrena.-Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.-Foru agindu hau igortzea Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzura, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Euskararen Garapenerako Zerbitzura, Antolamenduaren eta Tituluen Atalera, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalera, Orientazio Atalera, Hezkuntza Premia Berezien Atalera eta Irakasleen Prestakuntzako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko abenduaren 24n.-Hezkuntzako kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN HAUR HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOKO ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IKASKETAK EGIN BEHAR DITUZTEN IKASLEAK IKASTETXE PUBLIKOETAN ETA PRIBATU ITUNDUETAN ONARTZEKO PROZEDURAREN OINARRIAK, 2010-2011 IKASTURTERAKO

  1. oinarria. Prozedura.

    Ikasleak onartzeko prozedura apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuaren 4. artikuluko 1., 2., 4. eta 5...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR