236/2011 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Erdi eta Goi Mailako heziketa zikloetako ikasketak eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroa egin behar dituzten ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozeduraren oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitateaz kanpoko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen du. Horren arabera, beharrezkoa da aipatutako foru dekretuak behar dituen prozedurari buruzko alderdiak garatzea.

Apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuan aurreikusitako Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusia eta tokian tokiko eskolatze batzordeak eratu eta arautzen dituen maiatzaren 9ko 40/2011 Foru Dekretuak ezartzen du aipatu dekretu horretan ezarritako lehentasunezko irizpideak gainbegiratu egin behar direla eta, hala behar denean, onarpen prozesuko oinarri arautzaileetan ezartzen diren irizpide osagarriak behar bezala ezartzen diren gainbegiratu behar dela.

Guztientzako hezkuntza kalitatea, gizarte kohesioa eta aukera berdintasuna ziurtatzeko eta hezkuntzako laguntzaren arloan berariazko premiak dituzten ikasleen eskolatze egoki eta orekatua bermatzeko, foru agindu honek ikasle horientzako ikaspostuak gorde beharra ezartzen du.

Ikasle bat ikastetxe publiko batean edo pribatu itundu batean matrikulatzean, ez da inoiz ere bereizkeriarik eginen jatorriagatik, arrazagatik, sexuagatik, erlijioagatik, iritziagatik edo gainerako inguruabar pertsonal nahiz sozialengatik. Horretaz gainera, matrikulazioak berarekin dakar ikastetxearen hezkuntza proiektua errespetatzea, ikasleei eta haien familiei indarra duten legeetan aitortzen zaizkien eskubideak ukatu gabe.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Erdi eta Goi Mailako heziketa zikloetako ikasketak eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroa egin behar dituzten ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozeduraren oinarriak onestea. Oinarri horiek foru agindu honetan zehazten dira.

  2. Oinarriotan Hezkuntza Departamentuaren esku uzten diren eskolatze eginkizunak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloak kudeatuko ditu.

  3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  4. Foru agindu hau igortzea Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Aukera Berdintasunaren, Hezkuntzako Parte-hartzearen eta Irakasleentzako Arretaren Zerbitzuari, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari eta Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2011ko abenduaren 23an.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

    OINARRIAK

  5. oinarria. Prozedura.

    Ikasleak onartzeko prozedura apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuaren 4. artikuluko 1., 2., 4. eta 5. ataletan ezarritakoaren arabera eginen da. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko arauak onetsi ziren.

  6. oinarria. Jarraibideak eta epeak.

  7. Ikasleak onartzeko prozesuak honako epe hauek izanen ditu: arrunta eta berezia. Ikasturtearen gainerako denbora epez kanpokotzat hartuko da.

  8. Ikasturte bakoitzerako prozesua zehazten duten epe eta jarraibideak eskolatze arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak ebazpen bidez ezarriko ditu urtero.

  9. oinarria. Tramitazioa.

    Ikastetxeek eskolatze prozesuaren tramitazio osoa EDUCA informatika-aplikazioaren bidez eginen dira.

  10. oinarria. Eskaerak aurkeztea.

  11. Eskatzaile bakoitzak eskabide bakarra aurkeztuko du, behar bezala betea eta eredu ofizialaren araberakoa, ikasturte bakoitzerako zehazten den epean.

  12. Eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak eta, ondorioz, ez dira tramitatuko.

  13. Epe arruntean Hezkuntza Departamentuak ikaspostu bat esleituko die ezarritako epeetan aurrenik eskatutako ikastetxean ikasposturik lortu ez duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei.

  14. Epe berezian herrialdez edo bizilekuz aldatu direlako eskabidea egin ez duten DBHko eta Batxilergoko ikasleek bakarrik izanen dute eskabidea aurkezteko aukera, betiere lekualdaketak eskaera justifikatzen badu. Hezkuntza Departamentuak, dauden ikaspostu hutsak kontuan hartuz, ikaspostuak esleituko dizkie ezarritako epeetan aurrenik eskatutako ikastetxean ikasposturik lortu ez duten ikasleei.

  15. Ikaspostua epe arruntetik eta berezitik kanpo eskatzen duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleak: ikasturteak dirauen bitartean, ikastetxeek aurkezten diren eskabideak hartuko dituzte, ikaspostu hutsik izan edo ez, eta Hezkuntza Departamentura igorriko. Eskolatzearen fase horretan, Hezkuntza Departamentuak baimenduko ditu honako ikasle hauek aurkeztutako eskaerak: helbidea beste herri batera aldatzen dutenek (ikastetxe aldaketa justifikatzen duena) edo Nafarroako hezkuntza sisteman lehenbizikoz sartzen direnek (berandu sartzen direnak).

  16. Hezkuntza Departamentuak baimendutako ikasleak gehienez ere astebeteko epean sartuko dira dagokien gelan. Ikaslea ezarritako epean ikastetxe berrian hasten ez bada, gordetako ikaspostua galduko du.

  17. Tokian tokiko eskolatze batzordea eratua duten herrietan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako ikaspostua epe arruntetik eta berezitik kanpo eskatzen duten ikasleak batzorde horietara joanen dira; haietan, argibideak eta orientabideak emanen zaizkie eta familiak eskatutako ikastetxean ikaspostu bat esleituko zaie, ikaspostu hutsik baldin badago. Tokiko eskolatze batzordeek ikaspostuaren esleipenaren berri emanen diote dagokion ikastetxeari. Ikastetxeek Hezkuntza Departamentuari ikastetxean sartzen diren ikasle berriei buruzko informazioa emanen diote, matrikula egiteko.

  18. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiak baimena eman dezake bukatu ez den ikasturtean ikastetxez aldatzeko, behar bezala frogatutako arrazoi bereziak daudenean.

  19. oinarria. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako eta Batxilergorako baremazioa eta onartzeko irizpideak.

  20. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako eta Batxilergorako baremazioa apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuaren 6. artikulutik 15. artikulura bitarte ezarritakoaren arabera eginen da, bai eta maiatzaren 9ko 40/2011 Foru Dekretuaren 3. artikuluan aipatzen diren irizpide osagarrien arabera ere.

  21. Irizpide osagarri horiek erabiliko dira irizpide nagusiak nahikoa izan ez direnean ikastetxean ikasleak onartzeko lehentasunak ezartzeko.

  22. Ikasleak onartzeko irizpide osagarritzat hartuko dira, betiere:

    1. Legez familia ugaria izatea; horregatik puntu bat emanen da.

    2. Eskatzailearen bizilekuaren posta kode bera duen ikastetxe bat eskatzea; horregatik puntu erdi emanen da. Bat-etortze hori eskaera zer urtetan egiten den, urte horretako urtarrilaren bata baino lehen gertatu beharko da.

  23. Ikastetxe bakoitzeko eskola kontseiluak gehienez ere puntu bat ematen ahalko du beste irizpide osagarri batzuengatik. Horretarako, ikastetxeko organo eskudunak arrazoiak azaldurik kontuan hartu beharko ditu gorabehera nabarmen batzuk, ikastetxeek ikasleak onartzeko prozesua hasi baino lehen ageriko leku batean argitaratu beharko dituen irizpide objektiboei jarraituz.

  24. Ikastetxeek irizpide horiek Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira igorri beharko dituzte, gainbegira ditzan, ikasleak Nafarroako hezkuntza sisteman egokiro, aukera berdintasunean eta indarra duen araudiari lotuz sartzen diren begiratzeko, foru agindu honen 2. oinarriko 2. puntuan aipatzen den urteroko ebazpenean zehazten den epean.

  25. Lehentasunezko irizpideak eta, hala bada, irizpide osagarriak erabiliz gero, berdinketarik bada, apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuaren 15. artikuluaren 2. eta 3. ataletan ezarririko irizpideei jarraituz hautsiko da.

  26. 31/2007 Foru Dekretuaren 15. artikuluaren 2. ataleko e) letran aipatzen den zozketa jendaurreko ekitaldian egin behar da, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak gainbegiratuta. Betiere aurretiaz jakinaraziko da, ikastetxeko ageriko toki batean, ekitaldi hori, beharrezkoa izanez gero, zein toki, egun eta ordutan eginen litzatekeen.

  27. Urte berean jaiotako anai-arreben eskaeren kasuan, bat onartzeak berarekin ekarriko du bestea ere onartzea, eta geratzen diren ikaspostu hutsen kopurua murriztu eginen da; baina anai-arrebak hautatutako azkenak badira, ez zaio inori kenduko aurretik esleitutako ikaspostua.

  28. oinarria. Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Lanbide Ikasketetako erdi mailako heziketa zikloetarako baremazioa eta onartzeko irizpideak.

  29. Modalitate orokor arruntean erdi mailako heziketa zikloetan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR