1/2011 FORU AGINDUA, urtarrilaren 13koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Erdi eta Goi Mailako heziketa zikloetako ikasketak egin behar dituzten ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozeduraren oinarriak onesten dituena, 2011-2012 ikasturterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitatez kanpoko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen du. Horren arabera, beharrezkoa da urtero jarduketa egutegia ezartzea eta aipatutako foru dekretuak behar dituen prozedurari buruzko alderdiak garatzea.

Apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuan aurreikusitako Eskolatze Batzorde Nagusia eta tokian tokiko eskolatze batzordeak sortzen dituen apirilaren 23ko 35/2007 Foru Dekretuak zehazten du aipatu dekretu horretan ezarritako lehentasunezko irizpideak gainbegiratu behar direla eta, hala behar denean, onarpen prozesuko oinarri arautzaileetan ezarritako irizpide osagarriak.

Guztientzako hezkuntza kalitatea, gizarte kohesioa eta aukera berdintasuna ziurtatzeko eta hezkuntzako laguntzaren arloan berariazko premiak dituzten ikasleen eskolatze egoki eta orekatua bermatzeko, foru agindu honek ikasle horientzako ikaspostuak gorde beharra ezartzen du.

Ikasle bat ikastetxe publiko batean edo pribatu itundu batean matrikulatzean, ez da inoiz ere bereizkeriarik eginen jatorriagatik, arrazagatik, sexuagatik, erlijioagatik, iritziagatik edo gainerako inguruabar pertsonal nahiz sozialengatik. Horretaz gainera, matrikulazioak berarekin dakar ikastetxearen hezkuntza proiektua errespetatzea, ikasleei eta haien familiei indarra duten legeetan aitortzen zaizkien eskubideak ukatu gabe.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena. Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Erdi eta Goi Mailako heziketa zikloetako ikasketak egin behar dituzten ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozeduraren oinarriak onestea 2011-2012 ikasturterako. Oinarri horiek foru agindu honetan zehazten dira.

Bigarrena. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena. Foru agindu hau igortzea Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzura, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Euskararen Garapenerako Zerbitzura, Antolamenduaren eta Tituluen Atalera, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalera, Orientazio Atalera, Hezkuntza Premia Berezien Atalera eta Irakasleen Prestakuntzako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 13an.-Hezkuntzako kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO, BATXILERGOKO ETA ERDI ETA GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOETAKO IKASKETAK EGIN BEHAR DITUZTEN IKASLEAK IKASTETXE PUBLIKOETAN ETA PRIBATU ITUNDUETAN ONARTZEKO PROZEDURA ARAUTZEN DUTEN OINARRIAK, 2011-2012 IKASTURTERAKO

  1. oinarria. Prozedura.

    Ikasleak onartzeko prozedura apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuaren 4. artikuluko 1., 2., 4. eta 5. idatz-zatietan ezarritakoaren arabera eginen da. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko arauak onetsi ziren.

  2. oinarria. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan onartzeko irizpideak.

  3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko baremazioa aipatu foru dekretuaren 6. artikulutik 15. artikulura bitarte ezarritakoaren arabera eginen da, bai eta Eskolatze Batzorde Nagusia eta tokiko eskolatze batzordeak sortzen dituen apirilaren 23ko 35/2007 Foru Dekretuaren 3. artikuluan aipatzen diren irizpide osagarrien arabera ere.

  4. Irizpide osagarri horiek erabiliko dira irizpide nagusiak nahikoa izan ez direnean ikastetxean ikasleak onartzeko lehentasunak ezartzeko.

  5. Ikasleak onartzeko irizpide osagarritzat hartuko dira, betiere, legez familia ugaria izatea (horregatik puntu bat emanen da) eta eskatzailearen bizilekuaren posta kode bera duen ikastetxe bat eskatzea (horregatik puntu erdi emanen da).

  6. Ikastetxe bakoitzeko Eskola Kontseiluak gehienez ere puntu bat ematen ahalko du beste irizpide osagarri batzuengatik. Horretarako, ikastetxeko organo eskudunak arrazoiak azaldurik kontuan hartu beharko ditu gorabehera nabarmen batzuk, ikastetxeek ikasleak onartzeko prozesua hasi baino lehen argitaratu beharko dituen irizpide objektiboei jarraituz.

  7. Ikastetxeek irizpide horiek Eskolatze Batzorde Nagusira igorri beharko dituzte, gainbegira ditzan, ikasleak Nafarroako hezkuntza sisteman egokiro, aukera berdintasunean eta indarra duen araudiari lotuz sartzen diren begiratzeko, inskripzioa egiteko epea hasi baino lehen.

  8. Lehentasunezko irizpideak eta, hala bada, irizpide osagarriak erabiliz gero, berdinketarik bada, apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuaren 15. artikuluaren 2. eta 3. ataletan ezarririko irizpideei jarraituz hautsiko da.

  9. 31/2007 Foru Dekretuaren 15. artikuluaren 2. idatz-zatiko e) letran aipatzen den zozketa jendaurreko ekitaldian egin behar da, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak gainbegiratuta. Betiere aurretiaz jakinaraziko da, ikastetxeko ageriko toki batean, ekitaldi hori, beharrezkoa izanez gero, zein toki, egun eta ordutan eginen litzatekeen.

  10. Urte berean jaiotako anai-arreben eskaeren kasuan, bat onartzeak berekin ekarriko du bestea onartzea, eta geratzen diren plaza hutsen kopurua murriztu eginen da; baina anai-arrebak hautatutako azkenak badira, ez zaio inori kenduko aurretik esleitutako plaza.

  11. oinarria. Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Lanbide Ikasketetako erdi mailako heziketa zikloetan onartzeko irizpideak.

  12. Zuzeneko sarreraren bidezko modalitate orokor arruntean erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko, baldintza hauetakoren bat bete beharko da:

    -Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.

    -Teknikari laguntzailearen titulua izatea.

    -Teknikari titulua izatea.

    -Batxilergo bateratu balioaniztuneko bigarren maila gainditua izatea.

    -Erdi Mailako Irakaskuntzaren Erreforma Esperimentaleko lehen zikloko 2. maila gainditua izatea.

    -Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen ikasketetan 1963ko Planeko hirugarren maila edo esperimentaleko guztiendako ikasgaietako bigarrena gainditua izatea.

    -Ondorio akademikoetarako aurreko horietakoren baten baliokide diren beste ikasketa batzuk gaindituak izatea.

    Behar den titulu akademikoa ez dutenak kasuan kasuko sarrera proba gainditu ondoren sartzen ahalko dira erdi mailako heziketa zikloetan.

    Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan sartzeko, gaitasun artistikoaren proba ere gainditu beharko da, horri buruzko arauan xedatu bezala.

  13. Zuzeneko sarreraren bidezko modalitate orokor arruntean erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko eskatzen duten ikasleentzat, bai epe arruntean bai berezian, lehentasun irizpide hauen araberako zerrenda ezarriko da:

  14. -Zikloa lehen hautuan aukeratu duten pertsonak:

    1. Talde hauek, lehentasunaren araberako hurrenkeran:

      -Lehenik: Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua 2010-2011 ikasturtean lortzen dutenak, foru agindu honen 6. oinarriko 1. atalean aipatzen diren datetan.

      -Bigarrenik: Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua aurreko ikasturteetan lortu dutenak.

      -Hirugarrenik: 3. oinarri honetako 1. puntuan aipatutako gainerako ikasketa tituluetako bat dutenak.

    2. Aurreko puntuan adierazitako taldeetako bakoitza ikasketa espedienteko batez besteko notaren arabera ordenatuko da, nota handienetik txikienera, foru agindu honen 11. oinarrian ezarritakoari jarraituz. Batez besteko nota kalkulaturik ez duten ikasleak, nor bere taldeko azken tokira pasatuko dira.

    3. Berdinketa izanez gero, jendaurreko zozketa eginen da.

  15. -Zikloa bigarren hautuan aukeratu duten pertsonak. Aurreko ataleko irizpide berak erabiliko dira.

  16. -Zikloa hirugarren hautuan aukeratu duten pertsonak. Irizpide berberak erabiliko dira.

  17. Proba baten bidez sartzea: ikastetxe bakoitzak lau ikaspostu gordeko ditu eskaintzen duen erdi mailako heziketa ziklo eta talde bakoitzeko. Ikaspostu horiek epe berezia amaitu arte gordeko dira.

    Proba baten bidez modalitate orokor arruntean erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko eskatzen duten ikasleentzat, bai epe arruntean bai berezian, lehentasun irizpide hauen araberako zerrenda ezarriko da:

  18. -Zikloa lehen hautuan aukeratu duten pertsonak, sarrera proban lortutako notaren arabera ordenatuta, nota handienetik txikienera. Proban lortutako kalifikazioaren zenbakizko balioa jakiterik ez badago ziurtagirian "gai" hutsa jaso delako, 5 puntuko balioa emanen da.

  19. -Zikloa bigarren hautuan aukeratu duten pertsonak. Aurreko ataleko irizpide bera erabiliko da.

  20. -Zikloa hirugarren hautuan aukeratu duten pertsonak. Irizpide berbera erabiliko da.

    Berdinketarik izanez gero, lehentasun hurrenkera hau ezarriko da:

    -Lehenik: egin nahi duten heziketa zikloarekin lotura duen ekoizpen sektore batean urtebetetik gorako lan esperientzia dutela frogatzen dutenak.

    -Bigarrenik: edozein ekoizpen sektoretan urtebetetik gorako lan esperientzia dutela frogatzen dutenak.

    -Hirugarrenik: behar adinako lan esperientzia dutela frogatzen ez dutenak.

    -Laugarrenik: berdinketa izanez gero, jendaurreko zozketa eginen da.

  21. 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditu dutenak proba bidez sartuko dira, gainerako izangaien baldintza berberetan. Horretarako, unibertsitatean 25 urtetik gorakoak sartzeko proba gainditu izanaren frogagiria aurkeztu beharko dute.

  22. oinarria Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Lanbide Ikasketetako goi mailako heziketa zikloetan onartzeko irizpideak.

  23. Zuzeneko sarreraren bidezko modalitate orokor arruntean goi mailako heziketa zikloetan sartzeko, baldintza hauetakoren bat bete beharko da:

    -Batxilergoko titulua izatea.

    -Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditua izatea.

    -Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea edo Unibertsitate aurrekoa gainditua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR