817/2012 FORU AGINDUA, azaroaren 2koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, balio erantsiaren gaineko zergako araubide berezi erraztuko ikur, indize edo moduluak aldatzen dituena. Horiek, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak urtarrilaren 30ean eman 10/2012 Foru Aginduaren bidez onetsi ziren, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboko araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua garatu baitzituen 2012. urterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak urtarrilaren 30ean eman 10/2012 Foru Aginduaren bidez garatu ziren pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboko araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua 2012. urterako.

Tributu Harmonizazioari buruzko uztailaren 25eko 2/2012 Legegintzako Foru Dekretuak halako kontu batzuk aldatu ditu Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legean.

Aldaketa horien artean balio erantsiaren gaineko zergaren karga-tasaren igoera dago 2012ko irailaren 1etik aitzina; orokorra, %18tik %21era pasatu da, eta murriztua, berriz, %8tik %10era. Aldi berean, halako ondasun eta zerbitzu batzuei aplikatzen ahal zaien karga-tasaren aldaketa sartzen du, zergaren tasa murriztutik tasa orokorrera pasatu baitira.

Aldaketa horien ondorioz, beharrezkoa da, balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztuaz den bezainbatean, egokitzea aipatu 10/2012 Foru Aginduaren bidez onetsitako ikur, indize edo moduluak.

Alde horretatik, berriz ere kalkulatu dira hasieran onetsitako taulak. Hartara, nekazaritzako, abeltzaintzako eta oihangintzako jarduerei dagokienez, bi taula ezarri dira. Bata 2012ko abuztuaren 31ra artekoa da, eta hartan indizeak ez dira goititu. Bertzea 2012ko irailaren 1az geroztikoa da, eta hartan indizeak karga-tasen igoeraren heinean egokitu dira.

Foru agindu honen II. eranskinean jasotako gainerako jarduerei dagokienez, urteko modulua berriz ere kalkulatu da karga-tasen igoeraren heinean, eta hura 2012ko azken lau hilabeteei aplikatu zaie, karga-tasen igoeraren heinean, salbu eta enpresa edo lanbide jarduera osagarriei dagozkien moduluak, haietan ezarri baita goititu gabeko modulu bat abuztuaren 31 arte, eta bertze bat berrikusia, karga-tasaren igoeraren heinean, irailaren 1az geroztik.

Bertze alde batetik, tasen igoeraren eragina gibelatu beharrez, xedatu da I eta II. eranskinetan jasotako taulak erabiltzea, soil-soilik 2012ko laugarren hiruhilekoari dagokion kuota kalkulatzeko; gisa horretara, hiruhileko horretako aitorpen-likidazioan erregularizatuko da balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi erraztuaren araubideko urteko kuota, ikur, indize edo modulu berriak aplikatzearen ondoriozkoa.

Delako aldaketen ondorioz, araubide bereziari uko egiteko ezohiko epea ezarri da, foru agindu hau argitaratu eta biharamunean hasi eta azaroaren 30era artekoa; hori berariaz adierazita egin beharko da nahitaez, eta F65 eredua erabiliz. Ukoak 2012ko urriaren 1etik aitzina izanen du eragina, balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi erraztuaz den bezainbatean, eta 2013ko urtarrilaren 1etik aitzina, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergako zenbatespen objektiboko metodoaz den bezainbatean.

Foru Agindu honek hiru artikulu, bi xedapen gehigarri eta azken xedapen bat ditu eta, gainera, bi eranskin, balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi erraztuan 2012an sorrarazitako kuotak kalkulatzean aplikatu beharreko taula berriak biltzen dituztenak.

Horrenbertzez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Balio erantsiaren gaineko zergako araubide berezi erraztuko ikur, indize edo moduluak aldatzea. Horiek, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak urtarrilaren 30ean eman 10/2012 Foru Aginduaren bidez onetsi ziren, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboko araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua garatu baitzituen 2012. urterako.

  2. -Balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi erraztuan nekazaritzako, abeltzaintzak eta basogintzako jarduerei dagozkien ikur, indize eta moduluak, 10/2012 Foru Aginduaren I. eranskinean jaso baitziren, foru agindu honen I. Eranskinean jasota daudenek ordeztuko dituzte.

  3. -Balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi erraztuan "bertze jarduera batzuei" dagozkien ikur, indize eta moduluak, 10/2012 Foru Aginduaren II. eranskinean jaso baitziren, foru agindu honen II. Eranskinean jasota daudenek ordeztuko dituzte.

  4. artikulua. Balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi erraztuan 2012an sorrarazitako urteko kuotaren kalkulua.

  5. -Aitzineko 1.1 artikuluak aipatu dituen jardueren titularrek, ekitaldia bururatzean edo jarduera uztean, kalkulatuko dute balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi erraztuan 2012an sorrarazitako urteko kuota, I. eranskinean biltzen diren indizeak aplikatuz. Urteko kuota horren eta urte bereko lehen hiru hiruhilekoei dagozkien kuoten baturaren arteko aldea izanen da delako 2012 horretako laugarren hiruhilekoko aitorpen-likidazioan sartu beharreko kuota.

  6. -Aitzineko 1.2 artikuluak aipatu dituen jardueren titularrek, ekitaldia bururatzean edo jarduera uztean, kalkulatuko dute balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi erraztuan 2012an sorrarazitako urteko kuota, horretarako aplikatuz II. eranskinean biltzen ikur, indize eta moduluak. Urteko kuota horren eta urte bereko lehen hiru hiruhilekoei dagozkien kuoten baturaren arteko aldea izanen da delako 2012 horretako laugarren hiruhilekoko aitorpen-likidazioan sartu beharreko kuota.

  7. artikulua. Balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztuari uko egiteko ezohiko epea.

  8. -Balio erantsiaren gaineko zergaren subjektu pasiboek, I eta II. eranskinetako jardueretan aritzen badira, araubide berezi erraztuari uko egiten ahalko diote foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2012ko azaroaren 30a arte.

  9. -Uko horrek 2012ko urriaren 1etik aitzina izanen du eragina, balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi erraztuaz den bezainbatean.

    Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboko araubideari dagokionez, ukoak 2013ko zergaldirako izanen du eragina.

  10. -Ukoak gauzatzeko beteko da F-65 eredua, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak horretarako onetsi duena.

    XEDAPEN GEHIGARRIAK

    Lehen xedapen gehigarria.-2012an balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztuari dagokion urteko kuotaren kalkulua, foru agindu honen I eta II.eranskinetan sartutako jardueretarako, 2012ko urriaren 1a baino lehen utzi badira, 3. artikuluan ezarritako ezohiko ukoak ukitutako jardueretarako, eta denboraldiko jardueretarako, 2012ko urriaren 1a baino lehen bururatu badira.

    Balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi erraztuaz den bezainbatean, foru agindu honen I eta II.eranskinetan sartutako jardueretarako, 2012ko urriaren 1a baino lehen utzi badira, 3. artikuluan ezarritako ezohiko ukoak ukitutako jardueretarako, eta denboraldiko jardueretarako, 2012ko urriaren 1a baino lehen bururatu badira, 2012. urteko kuota kalkulatzeko, erabiliko dira aipatu 10/2012 Foru Aginduak onetsitako ikur, indize eta moduluak, salbu eta enpresa edo lanbide jarduera osagarriei dagozkien moduluak.

    Bigarren xedapen gehigarria.-Balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi erraztuari ezohiko ukoa egitea hautatzen duten subjektu pasiboek 2012ko laugarren hiruhilekoan aurkeztu beharreko aitorpen-likidazioak.

    Balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi erraztuari foru agindu honen 3. artikuluan jasotako ezohiko ukoa egitea hautatzen duten subjektu pasiboek erregelamenduzko epeetan aurkeztu behar dute balio erantsiaren gaineko zergaren araubide orokor nahiz erraztuaren aitorpen-likidazioa (F69 eredua), "Araubide orokorreko jarduerak" atalean aitorturik 2012ko laugarren hiruhilekoari dagozkion eragiketak.

    Balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi erraztuaz den bezainbatean, 2012ko lehen hiru hiruhilekoetan aldatu badira oinarri-datuak, eta ikurrak, indizeak eta moduluak balio erantsiaren gaineko zergan aplikatzeko 10/2012 Foru Aginduaren arauen II-II eranskinaren 8. atalak ("Erregularizazioa") ezarritakoari jarraikiz, hiruhileko horiei dagokien urteko kuota erregularizatu behar bada, subjektu pasiboak "Araubide erraztu jarduerak" (F-69 eredua) atalean deklaratuko du 2012ko lehen hiru hiruhilekoei araubide horretan dagokien azken aitorpen-likidazioa.

    AZKEN XEDAPENA

    Indarra hartzea

    Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2012ko azaroaren 2an.-Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

    1. ERANSKINA

    Nekazaritzako, abeltzaintzako eta oihangintzako jarduerak

    Balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi erraztuko ikur, indize edo moduluak

    Jarduera: abeltzaintzakoa, hegazti hazkuntza eta haragitarako zerri aziendaren ustiapen intentsiboa
    2012-1-1etik 2012-08-31ra arte ordaindu beharreko kuotaren indizea 0,0134
    2012-9-1etik 2012-12-31ra arte ordaindu beharreko kuotaren indizea 0,0167
    Jarduera: abeltzaintzakoa, haragitarako behi aziendaren eta untxi hazkuntzaren ustiapen intentsiboa
    2012-1-1etik 2012-08-31ra arte ordaindu beharreko kuotaren indizea 0,0268
    2012-9-1etik 2012-12-31ra arte ordaindu beharreko kuotaren indizea 0,0335
    Jarduera: abeltzaintzakoa, hazteko zerri azienda eta hazteko behi aziendaren ustiapen intentsiboa, bai eta gainerako ataletan zehazki sarturik ez dauden abeltzaintzako bertzelako ustiapen intentsiboak edo estentsiboak ere
    2012-1-1etik 2012-08-31ra arte ordaindu beharreko kuotaren indizea 0,0315
    2012-9-1etik 2012-12-31ra arte ordaindu beharreko kuotaren indizea 0,0394
    Jarduera: abeltzaintzakoa, esnetarako ardi aziendaren eta esnetarako ahuntz aziendaren ustiapen intentsiboa
    Ordaindu beharreko kuotaren indizea 0,0287
    Jarduera: abeltzaintzakoa, esnetarako behi aziendaren ustiapen intentsiboa
    Ordaindu beharreko kuotaren indizea 0,0322
    Jarduera: abeltzaintzakoa, haragitarako ardi aziendaren eta ahuntz aziendaren ustiapen intentsiboa, eta hegaztiak hazi, zaindu eta gizentzeko zerbitzuak
    2012-1-1etik 2012-08-31ra arte ordaindu beharreko kuotaren indizea 0,0362
    2012-9-1etik 2012-12-31ra arte ordaindu beharreko kuotaren indizea 0,0453
    Jarduera: nekazari eta abeltzainek eta oihangintzako jardueren titularrek egindako bertzelako lan eta zerbitzu osagarriak, betiere
    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR