13/2011 FORU LEGEA, apirilaren 1ekoa, aldatzen duena Foru Komunitateko zergadunek gizarte-intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen 100eko 0,7 arautzen duen ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legea.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ALDATZEN DUENA FORU KOMUNITATEKO ZERGADUNEK GIZARTE-INTERESEKO BESTE XEDE BATZUETARAKO BIDERATZEN DUTEN TRIBUTUEN 100EKO 0,7 ARAUTZEN DUEN EKAINAREN 5EKO 7/2009 FORU LEGEA.

Foru Komunitateko zergadunek gizarte-intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen 100eko 0,7 arautzen duen ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeak egoera anomalo bat zuzendu zuen. 1987tik aitzina, Nafarroan errenta aitorpena egiteko eredu guztietan ageri da aipatu kuota hori Elizari edo gizarte-intereseko beste xede batzuetara bideratzeko aukera, baina bigarrenaren aldeko hautua egiteak ez zeukan aplikazio zehatzik aurrekontuetan.

Foru lege hori onetsi zenez geroztik, legearen aplikazioan zenbait arazo gertatu direla detektatu da, eta garrantzitsua da horiek zuzentzea. Zehazki, nahitaezkoa da behar adina deialdi egitea, kasuan kasuko aurrekontu-ekitaldian PFEZaren 100eko 0,7ko funtsean ezarritako diru guztia agortzeko. Era berean, argi ezarri beharra dago zer epetan eta zer modutan egin behar diren kasuan kasuko deialdiak.

Artikulu bakarra.-Foru Komunitateko zergadunek gizarte-intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen 100eko 0,7 arautzen duen ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legea aldatzea.

Foru Komunitateko zergadunek gizarte-intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen 100eko 0,7 arautzen duen ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeak aldaketa hauek izanen ditu:

Bat. 7. artikulua.

"Nafarroako Gobernuak jarduera-multzo bakoitzari buruzko deialdia argitaratuko du, urte bakoitzeko aurrekontuen legeak indarra hartu ondoko hogeita hamar eguneko epean gehienez ere, edo aurreko aurrekontuak luzatutzat ematen diren egunetik, kasua bada, Gizarte Ongizateko, Garapenerako Lankidetzako eta Ingurumeneko Nafarroako kontseiluek irizpena eman ondoren; irizpen horretan, Nafarroako Gobernuak ahal den adostasun handiena lortzea bilatuko du. Halaber, PFEZaren kanpainetan zehar, zergadunentzako behar adina informazio emanen da laukitxoak markatzeko dauden aukerei buruz, bai eta foru lege horren bidez finantzatzen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR