691/1996 FORU AGINDUA, azaroaren 5ekoa, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak emana, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileendako heriotze eta baliaezintasun, eta istripuetarako aseguru poliza orokorrak 1997 eta 1998. urteetarako kontratatzeko espedienteak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lehendakaritza eta Barne kontseilariak emandako azaroaren 5eko 691/1996 Foru Aginduaren bidez, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileendako heriotze eta baliaezintasun, eta istripuetarako aseguru poliza orokorrak lehiaketa publikoaren bidez kontratatzeko espedienteak onetsi dira.

Lehiaketa horien ezaugarri nagusiak hauek dira:

  1. Deialdi bakarrean eginik ere, bi lehiaketa dira, elkarrengandik bereiziak. Beraz, proposamenak bakar batera nahiz bietara aurkezten ahal dira.

  2. Lehiatzaileak: Proposamenak aurkeztu ahal izateko, aseguru enpresek Ekonomia eta Ogasun Ministerioko Aseguruen Zuzendaritza Nagusiaren alor honetako Erregistroan inskribaturik egon beharko dute. Asegurukidetzako enpresek ere egiten ahalko dituzte proposamenak, bateraturik.

  3. Heriotze eta baliaezintasunerako aseguruaren ezaugarriak:

    1. Aseguratutako sujetuak: jarduneko funtzionario finkoak, zerbitzu berezietan Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoan destinatutako funtzionario finkoak, lan-kontratatu finkoak eta behin-behineko langileak. Gutxi gora beherako kopurua: 12.700 lagun.

    2. Estalitako arriskuak: heriotzea eta baliaezintasun iraunkor erabatekoa edo ohiko lanbiderako baliaezintasuna.

    3. Estaldura: milioi 1etik 1,5era bitarte, gehi adin txikikoak eskolaratzeko errenta. Estaldura-zenbatekoak igotzea aukeran jarri ahalko da.

    4. Lizitazioaren oinarrizko prezioa: 299.600.000 pezeta bi urterako.

  4. Istripuetarako aseguruaren ezaugarriak:

    1. Aseguratutako sujetuak: jarduneko funtzionario finkoak, lan-kontratatu finkoak, aldibaterako langileak eta behin-behinekoak. Gutxi gora beherako kopurua: 16.200 lagun.

    2. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR