35/2013 FORU DEKRETUA, maiatzaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko arauak ematen dituen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bidez arautzen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko modua, Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen III. kapituluan xedatutakoa garatuz eta arlo horretan adostu ziren sindikatuen akordioak aplikatuz.

Erregelamendu horretan egindako azken aldaketaz geroztik, hainbat arau aldaketa, zenbait akordio sindikal eta epai bat gertatu dira eta eragina izan dute aipatu foru dekretuaren arauetan; hortaz, hobe da hura aldatzea, bere edukia aldaketa horiei egokitzearren, eta aldaketak foru dekretu honetan txertatzea.

Alde batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoari eta antolaketari dagokienez, hainbat arau onetsi dira haietan eragina dutenak, eta horrek bere ondorioa du langileei atxikitako eremu organikoetan.

Bada, abenduaren 13ko 20/2010 Foru Legearen bidez Nafarroako Foru Komunitateko Odol eta Ehun Bankua izeneko entitate publikoa sortu zen, eta Nafarroan Giza Ehunen eta Zelulen Transfusio Sarearen antolaketa ezarri. Gero, Nafarroako Odol eta Ehun Bankua sortzen eta arautzen duen urtarrilaren 30eko 1/2013 Foru Legeak indarrik gabe utzi zuen hura.

Orobat, abenduaren 13ko 21/2010 Foru Legeak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Adimen Osasunerako Zuzendaritzaren egitura organiko berria onetsi zuen. Geroago, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legeak indarrik gabe utzi zuen aipatu foru legearen hirugarren xedapen gehigarria; zehazki, aldez aurreko barne egokitzapenaren erregulazioan izan zuen eragina.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuei dagokienez, beste erregulazio bat izan dute uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez, berregituratze osoa eta garrantzitsua egin baitu erakunde autonomo horren antolaketaren egiturari dagokionez. Osagarri gisa, uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onetsi ziren; horrek aldaketa ekarri du antolaketan eta bere ondorioa du langileen atxikipen eremuetan.

Bestetik, euskara edo Europar Batasuneko beste hizkuntzaren bat jakiteari eta horren balorazioari buruz, aldaketak izan dira arauetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko erregulazioan islatu behar direnak. Bada, 2009ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 21/2008 Foru Legeak Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bateginaren 33. artikulua aldatu zuen, euskara edo Europar Batasuneko hizkuntzaren bat nahitaez jakitera behartzen duten lanpostuei dagokienez, Nafarroako edozein administrazio publikotan sartzeari begira. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori.

Orobat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoan euskaraz jakitearen trataera arautzen duen ekainaren 15eko 55/2009 Foru Dekretuak erregulazioa eguneratzen du euskaraz jakitea egiaztatzeari dagokionez, kontuan hartzen denean plantillan sartzeko eta lanpostuak betetzeko deialdietako merezimendu baremoetan baloratzeko, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailei egokituta.

Bestetik, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR