60/2009 FORU AGINDUA, maiatzaren 8koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Onesten du zer arauren bidez kudeatu behar diren Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangai zerrendak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntza Departamentuak aldi baterako irakasleak kontratatzea berariaz araututa dago Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratazioaren bidez irakasle lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak eman zituen Hezkuntza kontseilariaren irailaren 23ko 156/2005 Foru Aginduan.

Arau honek aldaketa batzuk izan ditu. Horien artean nabarmentzekoa da Hezkuntza kontseilariaren abenduaren 27ko 228/2007 Foru Aginduaren bitartez onetsi zena. Aldaketa horrek ekarri zuen aldaketarik garrantzitsuena hau izan zen: aldi baterako langileak kontratatzeko sisteman oposizio-fasea gainditurik ere kasuan kasuko kidegoan, espezialitatean eta hizkuntzan sartzeko hautapen prozesua gainditu ez dutenen zerrenda sartzea, sartzeko hautapen prozesuan lorturiko emaitzaren arabera ordenatuta.

Iazko ikasturtean sistema hori erabilita izandako esperientzia positiboa izan zen; bestalde, aldi baterako kontratazioaren bidez irakasle lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak kudeatzean eragingarritasuna are gehiago hobetzea beharrezkoa da. Hori guztia kontuan hartuta komenigarria da beste arau bat onestea, kontratazio beharrizanak artatzeko prozedura arinagoa izan dadin.

Ildo horretan, Hezkuntza Departamentuak eta Hezkuntzaren Mahai Sektorialean ordezkaritza duten sindikatuek 2007ko martxoaren 22an izenpetutako Nafarroako irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko 2007-2011 aldirako itunak kontratazio zerrenden kudeaketa aldatzea aurreikusi zuen, irakasleak ordezteko eta aldi baterako lanpostuak betetzeko prozedurak bizkortzeko.

Helburu horrekin, foru agindu honek kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak egotea aurreikusi du. Zerrenda horiek orokorrean sartzeko hautapen prozeduretan oinarrituta eratuko dira, honako hurrenkera honekin: lehenengoz, oposizio-fasea gainditurik ere kasuan kasuko kidegoan, espezialitatean eta hizkuntzan karrerako funtzionario gisa sartzeko hautapen prozesua gainditu ez dutenen zerrenda; bigarrenez, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda orokorra, honako hauek osatua: kidegoan, espezialitatean eta hizkuntzan sartzeko hautapen prozesuan aurkeztu arren lehenengo zerrendan ez dauden izangaiek; espezialitate eta hizkuntza horretako zerrendan lehenago egon diren izangaiek, baldin eta beste espezialitate eta hizkuntza bateko hautapen prozesuan aurkeztu badira; eta sartzeko hautapen prozedura deitu deneko ikasturtean kidego, espezialitate eta hizkuntza horretan gutxienez kontratu baten bidez zerbitzuak eman dituztenek, baldin eta kasu guztietan eskakizun jakin batzuk betetzen badituzte; hirugarrenez, berariazko deialdi bidez eratutako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda; jarraian, enplegu zerbitzu publikoen bidez hautatutako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda. Halaber, salbuespen gisa eta premiazko arrazoiengatik, aipatu zerrenda horietako batean ere izangairik ez dagoenean berariazko kontratazioak egiteko aukera sartu da.

Beste alde batetik, irakasle lanpostuak aldi baterako betetzeko prozedura eta aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenden kudeaketa eraendu behar dituzten gainerako arauak ere arautu dira, ahal den neurrian Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan irakasle lanpostuak aldi baterako modu azkar eta eragingarrian beteko direla bermatzeko.

Foru agindu honen edukia behar bezala negoziatu da irakasleen Mahai Sektorialean. Bertan, proiektuan sindikatuek egindako proposamen batzuk txertatu diren arren, ezin izan zen adostasunik lortu.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Helburua eta aplikazio denbora.

  2. Foru agindu honen xedea irakasle lanpostuak aldi baterako kontratazioaren bitartez betetzeko prozedura arautzea eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko irakasle lanpostuetan aldi baterako kontratazioaren bidez aritzeko izangaien zerrendak kudeatu eta arautzea da.

  3. Foru agindu honen arauen bitartez eratutako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak nahiz aginduan bildutako kudeaketa arauak 2009-2010 ikasturterako egiten diren deialdi eta kontratazioetan hasiko dira aplikatzen, eta indarrean egonen dira Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den irakasleen kidegoetako sarrera-araubide iragankorra aplikatzekoa den bitartean.

    Dena dela, foru agindu honen indarraldia luzatu dela ulertuko da aurreko paragrafoan aipatu sarrera-araubide iragankorra amaitu ondoren, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko sistema berria onetsi arte.

  4. artikulua. Kontratazio motak.

    Hezkuntza Departamentuak irakasleak kontratatu ahal izanen ditu hezkuntza arloan sortzen diren beharrizanak aldi baterako betetzeko, baita lanpostuen titularrak ordeztu ahal izateko, hori bidezkoa denean.

    Administrazio kontratua erabiliko da, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikuluan eta hurrengoetan zein Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ematen dituen urtarrilaren 7ko 1/2002 Foru Dekretuan xedatuta dagoenaren arabera.

    Irakasle lanpostu bat aldi baterako betetzen amaituko da dagokion ikasturtea amaitzean, kasu guztietan.

  5. artikulua. Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

  6. Hezkuntza Departamentuak aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak osatu ahal izanen ditu irakasle kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzean. Horietan lehentasun hurrenkera hau izanen da:

  7. Oposizio-fasea gainditurik ere, sartzeko hautapen prozedura gainditu ez duten izangaien zerrenda. Zerrenda hori, foru agindu honen ondorioetarako, gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda deituko da.

  8. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda orokorra.

  9. Berariazko deialdi bidez eratutako izangaien zerrendak.

  10. Enplegu zerbitzu publikoen bitartez hautatutako izangaien zerrendak.

  11. Adi baterako kontrataziorako izangai bakoitza kidego, espezialitate eta hizkuntza bereko lanpostuak aldi baterako betetzeko aplikatu ahal diren kontratazio zerrendetako bakar batean agertu ahal izanen da.

  12. artikulua. Gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

    Hezkuntza Departamentuak kasuan kasuko kidegoan, espezialitatean eta hizkuntzan funtzionario gisa sartzeko eginiko azken deialdiko oposizio-fasea gainditurik ere, lanposturik lortu ez duten izangaiek osatuko dute zerrenda hau.

    Izangai horiek oposizio-fasearen eta lehiaketa-fasearen batura ponderatuaren bidez lorturiko puntuazioaren arabera antolatuko dira, kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzari dagokion zerrendaren barruan.

    Hala ere, %33ko edo gehiagoko ezgaitasun frogatua duten izangaiek lehentasuna izanen dute zerrenda honetako aldi baterako kontrataziorako gainerako izangaien aurretik, baldin eta ezgaitasun hori dagokien lanpostua betetzearekin bateragarria dela egiaztatzen badute, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriaren arabera.

    Oposizio-fasea gainditurik ere hautapen prozesua gainditzen ez duten aldi baterako kontrataziorako izangaien beste zerrenda bat onetsi arte egonen dira indarrean artikulu honen babesean osatzen diren zerrendak, kasuan kasuko kidegoan, espezialitatean eta hizkuntzan.

  13. artikulua. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda orokorra.

  14. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda orokorra kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzean ondoko izangaiek osatuko dute:

    1. Hezkuntza Departamentuak dagokion kidego, espezialitate eta hizkuntzarako deitutako sartzeko hautapen prozesura aurkeztu diren izangaiak, baldin eta ondoko baldintzak betetzen badituzte:

      1. Oposizioaren lehenengo ariketara aurkeztu izana.

      2. Oposizio-fasean puntuazio positiboa jaso izana.

      3. Foru agindu honen I. eranskinean espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako zehazten diren titulazio eskakizunak betetzea.

        Izangaia lehendik kidego, espezialitate eta hizkuntza horretan aldi baterako kontrataziorako izangaien indarreko zerrendetako batean agertzen bada, eskakizun hori egiaztatzea ez da beharrezkoa izanen.

      4. Foru agindu honen 11.1 artikuluko f) eta g) letretan agertzen diren eskakizunak betetzea.

      5. Oposizio-fasean ariketa praktiko bat dagoen kasuetan, sartzeko hautapen prozeduretarako deialdian bertan zehaztuko da hautapen prozesuko ariketa praktikoa zein espezialitatetan eta zein hizkuntzatan gainditu behar den zerrenda orokorrean sartzeko.

        Idatz-zati honetan dagoen arauketaren arabera zerrenda orokorraren barruan dauden izangaiak hautapen prozesuan lortu duten azken puntuazioaren arabera ordenatuko dira. Berdinketarik egonez gero, izangaien ordena lehenengo abizenaren ordena alfabetikoaren arabera zehaztuko da eta, bidezkoa bada, bigarren abizenaren arabera, sartzeko hautapen prozeduran egin zozketan ateratzen diren letretatik aurrera zenbatuta.

    2. Kasuan kasuko kidegoan, espezialitatean eta hizkuntzan sartzeko hautapen prozesuaren ondorioz sortutako aldi baterako kontrataziorako izangaien indarreko zerrendetan -gainditu arren lanposturik lortu ez dutenen zerrenda zein aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda orokorra- dauden izangaiak, baldin eta ondoko baldintza hauek betetzen badituzte:

      1. Hezkuntza Departamentuak onetsitako deialdi beraren arabera beste kidego, espezialitate edo hizkuntza batean sartzeko hautapen prozedurako oposizio-faseko lehenengo ariketan aurkeztu izana.

      2. Oposizio-fasean puntuazio positiboa jaso izana.

      Idatz-zati honetan dagoen arauketaren arabera zerrenda orokorraren barruan dauden izangaiak sartzeko hautapen prozesuko baremoaren irakasle esperientziari buruzko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR