74/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 10ekoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuen zentroetan oztopo arkitektonikoak kentzea helburu duten inbertsioetarako diru-laguntzen 2010eko deialdiaren oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasun eta Politika Sozialeko Ministerioak eta Nafarroako Foru Komunitateak 2009ko urriaren 13an sinatutako lankidetza hitzarmenaren bidez, Ekonomia eta enplegua dinamizatzeko Estatuaren funts berezian aurreikusitako kredituak transferitu ziren, mendekotasunerako arretarekin lotutako jarduketetan erabiltzeko (E plana). Funts hori azaroaren 28ko 9/2008 Errege Lege Dekretuan araututa dago.

Lankidetza hitzarmenaren I. eranskinean, 150.000 euro bideratzen dira funts berezitik egiaztapenaren baldintzak betetzen direla ziurtatzeko.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 81.2 artikuluak aurreikusten du Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak diru-laguntzak ematea lehenesteko posibilitatea, foru lege horretan ezarritako homologazioa lortzeko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntza publiko guztiak arautzen ditu eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, betebeharrak eta erantzukizunak, eta diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko prozedura.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitatean, mendekotasunaren arloan eta irabazi-asmorik gabe diharduten gizarte zerbitzuen zentroetan oztopo arkitektonikoak kentzea helburu duten inbertsioetarako diru-laguntzen 2010eko deialdiaren oinarriak onestea.

  2. Ehun eta berrogeita hamar mila euroko gastua (150.000 euro) baimentzea, 2010eko gastuen aurrekontuko (E-10/000026-01) "Diru-laguntzak homologazio inbertsioetarako" izeneko 900001 91500 7800 231000 kontu-sailaren kargura, betiere aurrekontuan aski diru izatearen baldintzapean.

  3. Deialdi honen oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

  4. Foru agindu hau igortzea Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiari, Koordinazio eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko Administrazio Aferetarako Bulegoari, Kontabilitate Zentroari eta Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2010eko martxoaren 10ean.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

    1. ERANSKINA

    Gizarte zerbitzuen zentroetan oztopo arkitektonikoak kentzeko diru-laguntzaren deialdiaren oinarriak

  5. Xedea eta helburua.

    Deialdi honen xedea da 2010. urtean inbertsioak egiteko diru-laguntzen araubidea, norgehiagokaren bidezkoa, ezartzea, gizarte zerbitzuen esparruan, eta zehazki mendekotasunaren arloan (adineko pertsonak, desgaitasun fisikoa duten pertsonak, desgaitasun psikikoa duten pertsonak eta gaixotasun mentala dutenak) esku hartzen duten egoitzako zentro eta zerbitzuetako baldintza arkitektonikoak hobetze aldera, esparru horien sarbideen erraztasunari eta egokitzapenari dagokionez.

    Horrela, Osasun eta Politika Sozialeko Ministerioak eta Nafarroako Foru Komunitateak 2009ko urriaren 13an sinatutako lankidetza hitzarmena beteko da. Hitzarmen horren bidez, Ekonomia eta enplegua dinamizatzeko Estatuaren funts berezian aurreikusitako kredituak transferitu ziren, mendekotasunerako arretarekin lotutako jarduketetan erabiltzeko. Funts hori azaroaren 28ko 9/2008 Errege Lege Dekretuan araututa dago.

    Deialdi honen bitartez, gizarte zerbitzuen sistema publikoaren partaide izan nahi duten zerbitzuek eta entitateek araudia bete dezaten lortu nahi da, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 76. artikuluan eta ondorengoetan araututako homologazioa emanez.

  6. Diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak

    Diru-laguntzaren xedeko jarduerek ekintza hauetako batera egokitu beharko dute:

    1. Jasogailuak eta igogailu-plataformak.

    2. Arrapalak egitea eta eskubandak eta barandak jartzea.

    3. Espazioak egokitzea: sarbideak, ateak, zoruak eta abar.

    4. Komunak egokitzea.

    Entitate edo erakunde bakoitzak arestian aipaturiko ekintzetako bakar baterako eska dezake diru-laguntza.

  7. Kanpoan utzitako jarduketak.

    Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira jarduketa hauek:

    1. Apaingarriak izaki, oztopo arkitektoniko bat kentzen ez dutenak.

    2. Oztopo arkitektoniko bat kentzen ez dutenak, erabilgarri edo egokituak ez izateagatik.

    3. Eskatzen duen zerbitzuak berezkoa duen jarduera gauzatzeko beharrezko ekipamenduaren parte direnak.

    4. Egokitzeak edo elementuak (arrapalak, igogailuak, jasogailuak, plataformak), obra berriaz edo eraberritze handiaz ari garenean, eratze berriko ekipamenduetarako.

    5. Entitate onuradunaren 2009ko aurrekontuetan aurreikusita zeuden jarduketak.

  8. Onuradunak.

    1) Deialdi honen onuradun izaten ahalko dira Nafarroako Foru Komunitatean, gizarte zerbitzuen esparruan, eta zehazki mendekotasunaren arloan (adineko pertsonak, desgaitasun fisikoa duten pertsonak, desgaitasun psikikoa duten pertsonak eta gaixotasun mentala dutenak) zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko egoitzako zentro eta zerbitzuak.

    2) Entitate eta zentro eskatzaileek Nafarroako Foru Komunitateko Gizarte Zentro eta Zerbitzuen erregistroan inskribaturik egon beharko dute.

  9. Laguntzen zenbatekoa.

  10. Laguntzen zenbateko osoa 150.000 eurokoa izanen da, eta 2010eko gastuen aurrekontuko (E-10/000026 01) "Diru-laguntzak homologazio inbertsioetarako" izeneko 900001 91500 7800 231000 kontu-sailaren kargura ordainduko dira.

  11. Diru-laguntzak ez du inolaz ere gaindituko aurrekontuko kostuaren zenbatekoa, eta hurrengo atalean ezarritako mugak izanen ditu.

  12. Nolanahi ere, diru-laguntzen zenbatekoek honako muga hauek izanen dituzte:

    1. Jasogailuak eta igogailu-plataformak: 20.000 euro bitarte.

    2. Arrapalak egitea eta eskubandak eta barandak jartzea: 15.000 euro bitarte.

    3. Espazioak egokitzea: sarbideak, ateak, zoruak eta abar: 15.000 euro bitarte.

    4. Komunak egokitzea: 20.000 euro bitarte.

  13. Eskabideak non eta noiz aurkeztu.

    Diru-laguntza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR