7/2009 FORU AGINDUA, urtarrilaren 23koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zenbatespen objektiboko araubidea eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erraztua 2009. urterako garatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 36. artikuluak eta haren Erregelamenduaren 32. artikuluak eta ondorengoek arautzen dute enpresa txiki eta ertainek eta profesionalek dituzten etekinak zehazten dituen zenbatespen objektiboko araubidea.

Bestalde, Balio Erantsiaren Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 67. eta 68. artikuluek araubide berezi erraztua arautzen dute eta Zergari buruzko Erregelamenduaren 23. artikuluak eta hurrengoek garatzen.

Arau horiek aurreikusten dute zenbatespen objektiboko araubidea eta araubide berezi erraztua edo nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide berezia batera eta koordinaturik aplikatuko direla, eta behar den foru aginduak aipatu koordinazio horrek bere baitan hartu behar dituen jarduerak edo jarduera sektoreak zehaztuko ditu eta aplikatzekoak diren zeinu, indize edo moduluak eta horiek behar bezala konputatzeko beharrezkoak diren jarraibideak finkatuko.

Foru agindu honen egitura urtarrilaren 25ean Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emaniko 8/2008 Foru Aginduarena antzekoa da. Haren bidez Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zenbatespen objektiboko araubidea eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erraztua 2008. urterako garatzen ziren.

2009rako ezarri diren indize eta moduluak ez dira batere handitu iazkoen aldean.

Foru agindu honek berritasun zenbait ekarri ditu, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan garraio sektorea ukitzen dutenak. Berritasun horien funtsak hauexek dira: sektore horri dagozkion moduluak egituran berean biltzea, foru agindu honen II. eranskinean ageri direnak, aurreko urteetan salbuespenezkoak baitziren, zama-lanetarako gaitasun modulua birdefinitzea, garraio jardueraren araubide berezi honetan mezulari eta mandatari lanak biltzea, jarduera hori bakarrik garraiobide berekiekin egiten denean.

Nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintza sektorean ere berritasun handiak ekarri dira, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan 2008. eta 2009. urteak ukitzen dituztenak. Bi urteetarako, %7ko orotariko gutxitzea ezarri da nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintzako jarduera guztiei dagozkien etekin garbiaren indizeetan, ustiapen intsumoak garestitzearen ondorioak arintzeko. Gainera, 2008rako zailtasun ekonomiko bereziak dituzten nekazaritza eta abeltzaintza jarduera batzuetako indizeak gutxitu dira. Azkenik, 2009rako eta hurrengo urteetarako, nekazaritza eta abeltzaintza jardueretako etekin garbiaren indize gehienak ere gutxitu dira. Foru agindu honen I. eranskinean ageri dira bidezkoak diren aldaketak.

Eskuarki, "Bestelako jarduerak" izeneko II. eranskinean bi aldaketa nabarmen sartu dira, tamaina txiki-txikiko enpresetan beste inoren konturako langileen kontratazioa bultzatzeko. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokionez, Indize, modulu edo zeinuak aplikatzeko jarraibideetan, 0,90eko indize zuzentzailea sartu da gorabehera batzuk gertatzean gehienez ere bi langile soldatadunekin ari direneneko kasuetarako. Halaber, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarako eta Balio Erantsiaren gaineko Zergarako %50 ezkontide eta seme-alaba adingabe soldatagabeak kontatzeko handitu da, gehienez ere pertsona soldatadun bat dagoeneko kasuetarako.

Bost xedapen gehigarri erantsi dira. Lehenbizikoan, 2009rako nekazaritza sektoreari aplikatzen zaizkion zenbait indize gutxitu dira. Bigarrenean, lehen azaldu bezala, 2008rako eta 2009rako nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintzako jarduera guztiei aplikatzen zaizkien indizeetan %7ko orotariko gutxitzea bildu da. Hirugarrenean, esan denaren arabera, 2008rako zailtasun ekonomiko bereziak dituzten nekazaritza eta abeltzaintza jarduera batzuetako indizeak gutxitu dira. Laugarrenean, 2008rako garraio jarduerei aplikatzen zaizkien zeinu, indize edo modulu batzuk gutxitu dira, sektore ekonomiko horretan gasolioa garestitzeagatik izaniko ondorioak arintzeko. Azkenik, bosgarren zerga arloko salbuespenezko neurri batzuk hartu dira 2009an eta 2010ean lanean hasten diren subjektu pasiboendako.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Zenbatespen objektiboko araubidean eta araubide berezi erraztuan batera sartutako jarduerak.

1. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zenbatespen objektiboko araubidea eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztua ondorengo jarduerei edo jarduera sektoreei aplikatuko zaizkie:

O atala Norberaren kontuko abeltzaintza

- Aziendak hazi, zaindu eta gizentzeko zerbitzuak.

- Nekazari eta abeltzainek egindako bestelako lan, zerbitzu eta jarduera osagarriak, betiere Balio Erantsiaren gaineko Zergaren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzari dagokien araubide berezitik kanpo baldin badaude.

- Oihangintzako jardueren titularrek egindako bestelako lan, zerbitzu eta jarduera osagarriak, betiere Balio Erantsiaren gaineko Zergaren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzari dagokien araubide berezitik kanpo baldin badaude.

- Apartzeria araubideko nekazaritzako jardueretan, lagatzaileari dagozkion aprobetxamenduak.

- Apartzeria araubideko oihangintzako jardueretan, lagatzaileari dagozkion aprobetxamenduak.

- Produktu natural, landare edo animalietatik heldu direnak, eraldatu, elaboratu edo manufakturatzeko prozesuak, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifetan industria jarduerei dagokien epigrafe batean inskribatzea eskatzen badute eta produktu natural horiek zuzenean lortzen diren ustiategien titularrek eginak badira.

642.1, 2 eta 3 Txikizkako harakinek urdaitegiko gaiak prestatzea.

642.5 642.5 epigrafean oilaskoak erretzeagatik matrikulatutako txikizkako saltzaileak.

644.1 Ogi, pastel, gozokigintzako gaien eta antzekoen txikizkako merkataritza, esnearena eta esnekiena.

644.2 Ogi, ogi berezi eta opilen saltokiak.

644.3 Pastel, opil eta gozokigintzako gaien txikizkako merkataritza.

644.6 Ore frijituen, estalkiak edo betegarriak izan ala ez, patata frijituen, zizka-mizken, fruitu lehorren, gozokien, txokolatekien eta edari freskagarrien txikizkako merkataritza.

647,1, 2 eta 3

652.2 eta 3

eta 662.2 647.1, 2 eta 3, 652.2 eta 3 eta 662.2 epigrafeetan matrikulatutako txikizkako merkatariak loteriak merkaturatzeko zerbitzuagatik.

653.2 Bere jarduerako artikuluen konponketa, 653.2 epigrafean matrikulatutako txikizkako merkatariek egina.

653,4 eta 5 Eraikuntzako material, saneamenduko gai eta altzari, ate, leiho, sareta, eta abarren txikizkako merkataritza.

654.2 Lurreko ibilgailuetarako osagarrien eta ordezko piezen txikizkako merkataritza.

654.5 edonolako makinen txikizkako merkataritza (etxetresnak, bulegokoak, medikoak, ortopedikoak, optikoak eta fotografikoak izan ezik).

654.6 edonolako ibilgailuetarako gurpil-estalki, banda eta bandaje eta aire ganbaren txikizkako merkataritza, aipatu artikuluen handizkako merkataritza izan ezik.

659.3 Txikizkako saltzaileak, 659.3 epigrafean matrikulatuak daudenak, negatiboak eta inpresionatutako bestelako material fotografikoa bildu, hirugarrenen laborategian inpresionatu eta kopiak nahiz handipenak dagokionari entregatzeagatik.

659.4 659.4 epigrafean matrikulatu txikizkako saltzaileak, garraio publikoaren txartelak, telefono txartelak, antzekoak eta loteria merkaturatzeagatik.

663.1 Merkataritzako finkagune iraunkorretik kanpo egindako txikizkako merkataritza, ore frijituen (estalkiak edo betegarriak izan ala ez), patata frijituen, zizka-mizken, fruitu lehorren, goxokien, txokolatekien eta edari freskagarrien merkataritzan bakarrik aritzen direlarik eta instalazioan edo ibilgailuan berean txurrogintzako gaiak, patata frijituak eta gaztainak prestatzeko ahalmena dutelarik.

671.4 Bi sardexkako jatetxeak.

671.5 Sardexka bateko jatetxeak.

672,1, 2 eta 3 Kafetegiak

673 Kafetegi eta ostatuetako zerbitzuak.

675 Merkatuetan edo azoketan, eremu publikoan edo lorategietan, atez kanpoan, kokatutako kiosko, kutxa, txozna edo antzeko beste lokaletako zerbitzuak.

676 Txokolate-denda, izozki-denda eta hortxata-dendetako zerbitzuak.

681 Izar bat edo biko hoteletako ostatu zerbitzua.

682 Hostal eta pentsioetako ostatu zerbitzua.

683 Landa-etxeetako ostatu zerbitzua.

691.1 etxetresna elektrikoen konponketa.

691.2 Ibilgailuen eta bizikleten konponketa.

691.9 oinetakoen konponketa.

691.9 B.l.s.g.ko beste kontsumogai batzuk konpontzea (oinetakoen konponketa eta artelanen, altzarien, antigoalekoen eta musika tresnen zaharberritzea izan ezik).

692 Industrietako makinen konponketa.

699 B.l.s.g.ko beste konponketa batzuk.

721,1 eta 3 Hirietako garraio kolektiboa eta bidaiariak errepidez garraiatzea.

721.2 Taxi garraioa.

722 salgaiak errepidez garraiatzea.

751.5 Ibilgailuak olioztatzea eta garbitzea.

757 Etxe-aldairetako zerbitzuak.

849.5 Mezu eta mandatu garraioa, jarduera hori bakar-bakarrik garraiobide berekien bidez egiten denean.

933.1 Lurreko, uretako eta abarretako ibilgailuak gidatzen irakastea.

967.2 Kiroletan trebatzeko eskola eta zerbitzuak.

971.1 Egindako arropak eta etxerako jantzi eta gai erabiliak tindatu, lehorrean garbitu, garbitu eta lisatzea.

972.1 Ile-apaindegiak eta bizartegiak.

972.2 Edergintzako areto eta institutuak.

973.3 Dokumentuak fotokopiagailuekin kopiatzeko zerbitzuak.

2. Jarduera bakoitzean zein eragiketa ekonomiko sartzen diren zehazteko, Jarduera Ekonomikoen edo Lizentzia Fiskalaren gaineko Zergaren arauak hartuko dira aintzat.

Halaber, jarduera bakoitzean sartutakotzat hartuko dira espresuki foru agindu honetako I. eta II. eranskinetan sartzen diren eragiketa ekonomikoak, betiere jarduera nagusiaren osagarri gisa egiten badira.

2. artikulua. Zenbatespen objektiboko araubidean sartutako jarduerak.

1. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zenbatespen objektiboko araubidea, aurreko artikuluan zerrendatzen diren jarduerez gain, ondorengo hauei ere aplikatuko zaie: Balio Erantsiaren gaineko Zergako nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide berezia edo baliokidetasun errekarguarena aplikagarri zaien jarduerak, ondokoak alegia:.

- Balio Erantsiaren gaineko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR