29/2013 FORU DEKRETUA, maiatzaren 8koa, “Olaztiko zementu fabrikan erregai alternatiboen balorizazioa egitea” izeneko udalez gaindiko proiektu sektorialean aurreikusita dauden obrak interes orokorrekoak direla deklaratzen duena. Proiektuaren sustatzailea Cementos Portland Valderrivas, S.A. da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak 2013ko urtarrilaren 16an hartutako erabakiaren bidez, “Olaztiko zementu fabrikan erregai alternatiboen balorizazioa egitea” izeneko udalez gaindiko proiektu sektoriala onetsi zen. Proiektuaren sustatzailea Cementos Portland Valderrivas, S.A. da.

UPrSaren helburu operatiboa da arriskurik gabeko zenbait hondakinen balorizazio energetikorako beharrezkoak diren instalazioak definitzea, haiek Olaztiko zementu fabrikan erregai alternatibo gisa erabilita zementua produzitzeko prozesuan.

Proiektutako instalazioek sustatzaileak zementuak fabrikatzeko jarduerarako erabiltzen duen hiri lurzati industrialean daudenak osatuko dituzte eta helburu dute arriskurik gabekotzat jotako erregai alternatiboak jaso, biltegiratu eta dosifikatzea 7. eta 8. labeetan.

UPrSaren helburu estrategikoa da industria plantaren jasangarritasunari laguntzea, alderdi sozial, ekonomiko eta ingurumenekotik begiratuta, produkzio kostuak murriztuz, energia aurreztuz eta erregai fosilen kontsumoa txikituz eta, beraz, negutegi ondorioko gasen isuriak ere murriztuz.

2013ko martxoaren 18an Cementos Portland Valderrivas, S.A. enpresak eskatu zuen “Olaztiko zementu fabrikan erregai alternatiboen balorizazioa egitea” izeneko udalez gaindiko proiektu sektoriala interes orokorrekoa dela deklaratzeko. Eskaera horretan, Cementos Portland Valderrivas, S.A.k honako arrazoi hauek azaldu zituen:

  1. Cementos Portland Valderrivas, S.A. enpresak Foru Komunitateko garapen ekonomiko, sozial eta kulturalean duen garrantzia.

    Aipatu du bere jarduerak Nafarroan 100 urte baino gehiago daramala, enplegu zuzena eta zeharkakoa sortuz (zerbitzu, garraio, tailer, lehengaien hornitzaile eta abarren bidez). Adierazi du fabrikaz gain, helbidea eta jarduera Foru Komunitatean dituzten beste zazpi sozietateren %30 eta %70 bitarteko partaidetza duela enpresak, arlo hauetan: harrobien ustiapena, hormigoiaren fabrikazioa, legarrak, morteroa, garraioa, etab. Horrez gain, kontuan hartu behar da Olaztiko zementu fabrika izateak justifikatzen duela Cementos Portland-ek Foru Komunitateko baliabide naturalak aprobetxatzeko jarduera mantentzea, zuzenean edo zeharka, lurraldeko 5 harrobi ustiatuz.

    Halaber, aipatu du bere akziodunen %15, gutxi gorabehera, Nafarroako pertsona fisiko edo juridikoak direla. Gainera, Nafarroarentzat estrategikoak diren proiektuen garapenean parte hartzen du, Nafarroako Gobernuak eskualdeak garatzeko dituen ekimenak laguntzen baititu, honako arlo hauetan: telekomunikazioak (RETENA), energia berriztagarriak (EHN), garraioak (LAN); eta enpresen proiektu eta ekimen berritzaileen sustapenean (CEIN, START-UP) ere parte hartzen du.

  2. Cementos Portland-ek garatzen duen jardueraren eragin ekonomikoa Sakanako eskualdean eta Nafarroako Foru Komunitatean.

    Adierazi du eragin horren garrantzia nabaritzen dela Nafarroa Atlantikoko Lurraldearen Antolamenduko Planean, (POT 2), zeinean eraikuntzarekin lotutako industria-enpresa sektore moderno eta lehiakorra finkatzea eta haren lehiakortasuna mantentzea defendatzen baita.

    Nabarmendu du ezen “nabarmen uzkurtuta dabilen merkatuan (Espainian 57 milioi tona kontsumitu ziren 2007an, 13,5 milioi tona 2012an, eta 10 milioi tona aurreikusten dira 2013rako) Olaztiko zementu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR