684/2013 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile gerontologiko izateko 32 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari amaiera ematen diona. Lanpostu horietatik 6 lan araubidekoak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 11n emandako 38/2012 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile gerontologiko izateko 32 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Lanpostu horietako 6 lan araubidekoak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin. Deialdia 2012ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20an.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 25eko 42/2012 Ebazpenaren bidez, deialdiaren 3.1.c. oinarria aldatu zen (2012ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 29koa).

Abuztuaren 20ko 2096/2012 Ebazpenaren bidez (175. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 5ekoa) deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen eta Langileen Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatu ziren.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak irailaren 24an emandako 2499/2012 Ebazpenaren bidez, behin betiko zerrenda onetsi zen. Urriaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 202. zenbakian.

Azkenik, epaimahaiak espediente osoa eta lehiaketaren behin betiko emaitzak igorririk eta lanpostu hutsak hautaturik, bidezkoa da lanpostu horiek esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile gerontologiko izateko 32 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari. Lanpostu horietatik 6 lan araubidekoak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko. Hona esleitutako lanpostuak:

    Blanca Esther Martínez Itarte andreari, 3158 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren “El Vergel” zahar etxeari atxikia.

    Ana Isabel Chasco Maeztu andreari, 3068 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren “El Vergel” zahar etxeari atxikia.

    José Ignacio Fernández Ripa jaunari, 3092 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren “El Vergel” zahar etxeari atxikia.

    María Cristina Díaz de Cerio Jiménez andreari, 3157 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren “Santo Domingo” zahar etxeari atxikia.

    Raquel Tardío Méndez andreari, 8727...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR