314/2002 FORU AGINDUA, azaroaren 11koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, urriaren 14ko 214/2002 Foru Dekretuko xedapenak zehaztu eta garatzen dituena. Foru Dekretu horren bidez Nafarroako Zorra jaulkitzeko arauak eman ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Urriaren 14ko 214/2002 Foru Dekretuak, lehenbiziko xedapen gehigarrian, esku ematen dio, eskuordetzaz, Ekonomia eta Ogasun kontseilariari jaulkipen honetako korritu tasa ezartzeko. Halaber, Foru Dekretu horretako bigarren eta hirugarren xedapen gehigarriek xedatzen dutenez, kontseilari hark, Foru Agindu baten bidez, zorra jaulkitzeko ezaugarriak zehaztuko ditu, besteak beste, jaulkitzeko eguna, harpidetza-aldia eta korritu-tasa. Horren bidez kontseilariari esku ematen zaio Foru Dekretu hura betearazteko neurri eta ebazpenak eman ditzan.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Jaulkipenaren ezaugarriak.

    Nafarroako Zorraren jaulkipen honek behin betiko ezaugarri hauek izanen ditu:

    Zenbatekoa: 42.000.000 euro.

    Tresnak: Obligazio bakunak, haien balio izendatua mila bana eurokoa izanen delarik. Konturako idazpenen bidez adieraziko dira.

    Zorra jaulki zeneko eguna: 2002ko azaroaren 20a.

    Jaulkitzeko prezioa: parean.

    Harpidetza-aldia: 2002ko azaroaren 12tik 18ra bitarte, biak barne.

    Amortizazioa: parean, 2012ko azaroaren 20an.

    Korritu-tasa: finkoa, %4,70 urteko.

    Kupoiaren ordainketa: urteko sarien mugaeguna beterikoan, urtean urteko azaroaren 20an.

  2. artikulua. Aseguruak.

    Jaulkipenak erabat aseguratuta egon beharko du, harpidetza-aldia irekitzen den egunean; Ekonomia eta Ogasun Departamentuak egoki diren komisioak hitzartuko ditu entitate laguntzaileekin.

  3. artikulua. Likidezia.

    Nafarroako Zorrak Espainiako Bankuko Konturako Idazpenen Bulego Nagusian kotizatuko du.

  4. artikulua. Zerga tratamendua.

    Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren subjektu pasiboentzat korrituek sortu etekinek atxikipena izanen dute, indarra duen lege arautegiaren arabera. Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboentzat ez da obligaziorik izanen ez kontura atxiki ez eta dirusarrera...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR