53/2009 FORU DEKRETUA, maiatzaren 25ekoa, 2009. urteko 'Vianako Printzea' Kultura Saria Agustín González García de Acilu jaunari ematea xedatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Martxoaren 15eko 56/1990 Foru Dekretuaren bitartez, "Vianako Printzea" Kultura Saria sortu zen, kulturaren edozein arlotan pertsona, talde edo erakunde jakin batek egindako lana aintzat hartzeko asmoz, dela sorkuntzan, ikaskuntzan edo ikerkuntzan, dela kultura hedatu eta sustatzeko lanetan.

Aipatu foru dekretuak proposamenak aurkezteko baldintzak eta saria emateko prozedura finkatu zituen. Bestetik, sariduna proposatzeko ahalmena Nafarroako Kultura Kontseiluaren Osoko Bilkurari eman zion, eta ezarrita gelditu zen Nafarroako Gobernuaren lehendakariari bidali behar zaiola proposamena, Nafarroako Gobernuak saria emateko erabakia har dezan.

Nafarroako Kulturaren Kontseiluak, 2009ko maiatzaren 13an egindako osoko bilkuran, 2009. urteko "Vianako Printzea" Kultura Saria Agustín González García de Acilu jaunari eman diezaiotela proposatzea erabaki zuen, haren baitan biltzen diren merezimendu aipagarriengatik.

Agustín González García de Acilu Altsasun jaio zen 1929. urtean. Luis Taberna jaunak, musikari organo jotzaileak, musikaren bitartez, sentsazioz beteriko mundu bat ireki zion, ordura arte ezagutzen ez zuena.

Etxetik kanpoko lehenengo irteera Madrilera egin zuen, miliziari esker. Han zela, denbora gehiena Abiazio taldeko musika bandan eta Kontserbatorioan eman zuen. 1958. urtean Kontrapuntuaren eta Fugaren Saria lortu zuen. Fernando Remacha jauna, Iruñeko Kontserbatorioko zuzendaria, ezagutu zuen eta hark "Vianako Printzea" erakundearen beka deialdian parte hartzera animatu zuen. Ohiz kanpoko laguntza horri esker, Europako musika bizitzan integratu zen Parísen, Venezian -Italiako Gobernuaren beka batekin-, eta Erroman. Bidaia horietan funtsezkoa izan zen Rafael Moneo arkitekto adiskidearen laguntza. Han, besteak beste, Umberto Eco, Giulio Carlo Argan, Diego Fabbri edo Eduardo Sanguinetti entzun zituzten.

Venezian "Giorgio Cini" Fundazioak antolatutako zibilizazio garaikideko arteari eta kulturari buruzko ikastaroetan parte hartzeak bere bizitza aldatu zuen. Erroman konposizioa landu zuen Godofredo Petrassirekin eta, azkenik, 1964an, Darmstadten, Pousseurrek, Lygetek eta Babbitek zuzendutako "Internationale Ferienkurse für Neue Musik" delako ikastaroetara gonbidatu zuten.

Hainbat eta hainbat sari irabazi ditu, besteak beste, "Samuel Ríos" izenekoa, "Sucesiones Superpuestas" izeneko hari-kuartetoari esker, Musikako Sari Nazionala 1971n "Oratorio Panlinguístico" lanarengatik eta 1967-1968 denboraldiko obrarik onenaren akzesita "Aschermittwoch"...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR