35/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana. Honen bidez, 2009. urteari dagozkion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenak aurkezteko arauak ematen dira, aitorpen eredua onesten da eta baliabide telematikoz aurkezteko baldintzak eta prozedura zehazten dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 82.1. artikuluaren arabera, zerga horri atxikiriko errentak eskuratzen dituzten subjektu pasiboek zerga horregatik aitorpena aurkeztu eta sinatzeko betebeharra izanen dute; gainera, aitorpenik aurkeztu beharrik ez duten subjektu pasiboek ere aurkezten ahalko dute, baldin eta kuota likidoaz gaindiko atxikipenak eta konturako ordainketak jasan edo zatikako ordainketak egin badituzte, dagokien zenbatekoa itzul dakien.

82. artikuluaren 2. idatz-zatian ahalmena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari aitorpena egiteko modalitate erraztu edo bereziak erabiltzeko onespena emateko, aitorpenak aurkezteko modua, epeak, tokia eta inprimakiak ezartzeko, bai eta aitorpenarekin batera aurkeztu behar diren agiri eta frogagiriak finkatzeko ere. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamendua onesten duen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren 93. artikuluko 3. atalak xedatzen du aitorpena Ekonomia eta Ogasun Departamentuak ezartzen dituen baldintza eta betebeharretara egokituko dela.

Testu bategin horren 83. artikuluak xedatzen duenaren arabera, zerga horren aitorpena egitera behartuta dauden subjektu pasiboek, beren aitorpena aurkezten dutenean, dagokien zerga-zorra kalkulatu eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak finkatutako tokian, moduan eta epeetan ordaindu behar dute. Gainera, aukera ematen da dirua bi zatitan sartzeko, interesik eta errekargurik gabe, erregelamendu bidez ezartzen den moduan. Artikulu hori maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 57 artikuluaren bidez garatu zen.

Bestalde, testu bategin horren 84. artikuluak ahalmena ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari subjektu pasiboei autolikidazioaren proposamen bat bidaltzeko, departamentu horretako kontseilariak ezartzen dituen baldintzetan. Zergadunek zerga betebeharrak errazago betetzeko asmoz, bereziki etxera igorritako autolikidaziorako proposamenen ondorioz ordaindu behar duten diruaren ordainketa, eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 51. artikuluan eta uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 25. artikuluan ezarritakoarekin bat, proposamen positiboen ondoriozko zorra bi zatitan helbideratuko da, horietako bakoitza zorraren %50ekoa, proposamenean berean ageri den banku kontuan eta foru agindu honetan ezarritako egunetan. Dena den, zergadunak proposameneko ordainketa helbideratu nahi ez badu, edo helbideratze hori aldatu nahi badu, foru agindu honetan ordainketaren helbideratzea deuseztatu edo aldatzeko bideak ezartzen dira.

Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari, foru agindu bidez erregula dezan zergadun eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiliz aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak.

Hori horrela, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenak Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari baimena ematen dio, bere eskumenen barruan, foru dekretua garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Kontuan harturik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 2009ko sorrarazpena egin dela, beharrezkoa da xedapen batzuk ematea, aitorpenen aurkezpena arautu eta tributu zorrak ordaintzeko aitorpen eredua, modua eta epeak ezarri eta zergadunei igortzen zaizkien autolikidaziorako proposamenen baldintzak finkatzeko.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Nor dagoen beharturik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkeztera.

1. 2009ko zergaldietako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkeztera beharturik daude ohiko bizilekua Nafarroan izan eta zerga ordaintzetik salbuetsi gabeko errenta atxikiak lortzen dituzten subjektu pasiboak, Hitzarmen Ekonomikoaren 8. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

2. Familia unitatea osatzen duten subjektu pasiboek aitorpen bateratua aurkezten ahal dute, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren VI. tituluan xedatutakoari jarraikiz.

Familia unitaterik osatzen ez duten subjektu pasiboak edo, osatu arren, zergarekiko banakako lotura aukeratu dutenak ez daude aitorpena egitera beharturik, errentak bakar-bakarrik ondoko bideetatik jaso badituzte:

  1. Urtean 11.250 eurotik beherako lan etekin osoak.

  2. Ondasun higigarrien kapitalaren etekin osoak eta ondare gehitzeak, konturako diru-sarrera edo atxikipenaren pean daudenak, baldin eta bien artean, urtean, 1.600 eurotik beherakoak badira.

    3. Dena den, aitorpena aurkeztea ezinbesteko baldintza da Zergaren araudiaren ondoriozko itzultzeak eskatzeko eta, hala denean, lortzeko; hala, aitorpena aurkeztera behartuta ez dauden subjektu pasiboek, baldin eta atxikipenak eta konturako sarrerak jasan edo zatikako ordainketak egin badituzte, edo konturako ordainketa gisa kalifikatutako beste kontzeptu batzuk jasan badituzte, kuota likidioa gainditzen dutenak, zilegi izanen dute ateratzen den kopurua itzultzeko eskatzea, horretarako aipatu aitorpena aurkeztuz.

    2. artikulua. 2009. urteari dagokion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpen eredua onestea.

    1. 2009ko zergaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarako F-90 inprimakiaren eredua onestea. Foru agindu honen I. eranskinean ageri da.

    2. 710 ereduko ordainketa gutuna onesten da, eta beharrezkoa izanen da zerga zorra ordaintzeko, ordainketarako bankuko helbideratzea erabiltzen ez denean. Foru agindu honen II. eranskinean ageri da eredu hori.

    3. Aitortzaileek izenpeturiko aitorpenek eta ordainketa gutunek balioa izanen dute, foru agindu honetan onesten diren ereduen edukiekin bat datozen inprimakietan aurkezten badira, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak garaturiko laguntza programaren bidez edo Interneteko www.navarra.es orriko programa telematikoen bidez sortzen badira.

    Halaber, aitorpenak egin eta aurkezteko beste programa batzuk erabiliz aurkezten diren aitorpenek ere balioa izanen dute (inprimaketa programak sortzen duen inprimakia aurkeztuz edo prozedura telematikoak erabiliz), baldin eta inprimakiek honako datu hauek jasotzen badituzte gutxienez: datu pertsonal, ekonomiko eta informatiboak, beharrezkoak direnak etekinak, ondare gehikuntzak eta gutxitzeak, zerga-oinarriaren murrizketak, kenkariak eta zerga zehazteko beharrezkoak diren guztiak kalkulatzeko, foru agindu honen I. eranskinean onesten den aitorpen ereduan deskribatutako laukietan eskatzen baitira. Aipatu diren datu horietako batzuk aitorpenetan agertzen ez badira, Nafarroako Zerga Ogasunak zilegi izanen du okerra zuzentzeko eskatzea. Eskatutakoa ematen den epean ongi betetzen bada (epea 15 egun naturalekoa izanen da gutxienez), aurkeztutako aitorpena berretsiko da. Hala ez denean, ez aurkeztutzat jotzen ahalko da, indarra duen araudian ezarritako legezko ondorioekin.

    3. artikulua. Aitorpena egitea.

    Aitorpena egitean, foru agindu honen I. eranskinean onetsitako aitorpen ereduak eskatutako datu guztiak, interesdunei dagozkienak, jarri beharko dira; hala, interesdunen egoera pertsonal eta ekonomikoaren, ondarearen eta informazioaren arabera bete beharreko lauki guztietan jarri beharko dira datuak.

    4. artikulua. Aurkezteko epea.

    2009. urteari dagokion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenak 2010eko apirilaren 16tik ekainaren 22ra bitarte, biak barne, aurkeztu beharko dira.

    Hala ere, aitorpena borondatez aurkezteko epea 2010eko apirilaren 8an hasi eta urte bereko ekainaren 22an bukatuko da, biak barne, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena bide telematikoen bidez aurkezten denean soilik, dela aitorpena Interneten bidez bidaltzeko aukera ematen duten programa informatikoak erabiliz, dela Nafarroako Zerga Ogasunak www.navarra.es orrian zergaren subjektu pasiboen eskura jartzen duen "Aitorpena egitea-Zenbat ateratzen zait" izeneko aplikazioaren bidez.

    5. artikulua. Aurkeztu beharreko agiriak eta frogagiriak.

    1. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenarekin batean, subjektu pasiboek ondoko agiri eta frogagiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

  3. Lan etekinen aitorpena egiten denean: ordaintzen duen pertsonak edo entitateak emandako ziurtagiria, honako datu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR