238/2011 FORU DEKRETUA, azaroaren 16koa, Nafarroako Urrezko Domina ematen diena Nafarroako Foru Komunitatean diren Done Jakue Bidearen Lagunen Elkarteei.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Done Jakue Bidea funtsezko osagaia da Nafarroako historian eta egungo errealitatean. Erdi Aroan, Nafarroako Erresumako erregeek Done Jakue Bidea eraiki zuten galtzadak eta zubiak diseinatuz eta hiribilduak, monasterioak eta ospitaleak sortuz; eta horiek guztiek arrasto nabarmena utzi dute arteari, kulturari eta espiritualtasunari dagokienez.

Mende luzez gainbeheran egon ondoren, XX. mendean Konpostelarako erromesaldiak berpiztu ziren eta haren balioak unibertsalizatu ziren. Nafarroak, bertan elkartzen baitira Europatik Santiagorako bide nagusiak, bidearen berreskurapena erabakitasunez sustatu du jarduketa handien bidez, besteak beste, bideak berreskuratzea, monumentuak zaharberritzea eta instalazioak eta zerbitzuak bultzatzea erromesentzat eta Konpostelarako bideak ibiltzearen bizipen pertsonala sentitu nahi duten guztientzat.

Bidearen berpizte honetan, erabakigarria izan da Done Jakue Bidearen Lagunen Elkarteek egindako lana; hiritar sutsu eta borondate handikoek osatutako elkarte hauek beren jakintza eta ahalegin eskuzabala eskaini dituzte bidea berreskuratu, ezagutzera eman eta baloratzeko. Nafarroan, eta bereziki Lizarran (bidearen funtsezko tartea baita), Espainiako lehen elkartea sortu zen duela 50 urte, bidea askorentzat ezezaguna zenean edota iraganeko fenomenotzat hartzen zenean. Duela 25 urte, elkarte berri bat sortu zen, jarduketa eremua Nafarroa osoan zuena eta xedetzat Bidea, erromesaldia eta Santiagorekiko debozioa sustatzea zuena. Berriki, tokian tokiko elkarteak sortu dira Los Arcosen, Urdazubin eta Baztanen, baita Ebroko Erriberan ere, donejakueren historia eta balioak berreskuratzeko eta Bidea ahalegina, gogoeta, laguntasuna eta emozioak uztartzen dituen ibilbide bizia bihurtzeko.

Une honetan, Done Jakue Bidea fenomeno sozial eta kultural garrantzitsua da, eta bertatik igarotzen da mundu osotik heldutako jendea, adin, lanbide, sinesmen eta interes ezberdinak dituena. Horri esker, gure Komunitateak garrantzia eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR