148/2009 FORU AGINDUA, irailaren 2koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Untzitiko Udal Plana 1. poligonoko 474. lurzatian (U-67 unitatea) aldatzeko espedientea, José Antonio Izcue Pérezek sustatua, behin betiko onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Untzitiko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezkoa da behin betiko onestea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Untzitiko Udal Plana 1. poligonoko 474. lurzatian (U-67 unitatea) aldatzeko espedientea, José Antonio Izcue Pérezek sustatua, behin betiko onestea, zehaztapen honekin:

    -Aldatzeko espedientean marraztutako eraikinen gehieneko lerrokadurak Urei buruzko Legean araututako txukuntasun eremuaren mugaren barruan daude eta, hortaz, proposatutako erabilerarako Arroko Erakundearen baimena behar da. Untzitiko Udalak lortu beharko du baimen hori, etxebizitzetako obra-lizentzia eman baino lehen.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabeteko epean. Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR