204/2010 FORU AGINDUA, abenduaren 16koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako bizikidetza arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Arau honen erreferentziak dira: Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa (LOE), Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 23ko 47/2010 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako ikasleen eskubide eta eginbeharrak ezarri eta ikastetxe horietako elkarbizitza arautzen duena, Indarkeria Sexistaren aurkako Neurri Integralak Hartzeari buruzko uztailaren 2ko 22/2002 Foru Legea eta horren garapena, erregelamendua onesten duen otsailaren 26ko 16/2007 Foru Dekretua alegia, eta Terrorismoaren Biktimei Laguntzeari buruzko apirilaren 28ko 9/2010 Foru Legea.

Ikastetxeetan, besteak beste, gertatzen da ikasleen garapen soziala, haien afektuena eta ezagutzarena, harreman sareaz hornituriko hezkuntza komunitate benetakoak baitira; izan ere, haien ezaugarrien eta kalitatearen araberakoa da, zuzenean, ikasleak eskuratuko duen hezkuntzaren kalitatea bera.

Hezkuntza komunitateko kide guztien arteko harreman sare horri deitzen diogu bizikidetza, eta ez dago gatazkatik salbu; izan ere, horiek harremanen zati bat dira, baina baita ikaskuntzaren iturri ere. Horregatik, egungo hezkuntza sistemek kontuan hartu eta arautu egiten dute bizikidetzaren hobekuntza hezkuntzaren inguruan.

LOEk, 1. eta 2. artikuluetan, hezkuntza sistemaren printzipio eta xede gisa hartzen ditu gatazkei aurrea hartzeko eta haiek modu baketsuan konpontzeko hezkuntza, bortizkeriarik eza bizitzaren esparru guztietan, bakerako prestakuntza, giza eskubideen errespetua eta tolerantzia eta askatasuna, bizikidetzaren printzipio demokratikoen barrenean. Printzipio eta xede horiek sistemaren etapetan zehazten dira, lege horren beraren 13., 17., 23., 33. eta 40. artikuluetan batez ere. Bestetik, 132. artikuluak ikastetxeko zuzendaritzari ematen dizkio eskumenak ikastetxeko bizikidetza bultzatzeko, gatazka konponketetan bitartekotza bermatzeko eta diziplina neurriak ezartzeko.

Orobat, printzipio horiek dira abuztuaren 23ko 47/2010 Foru Dekretuaren oinarria, ikastetxeetako bizikidetzan esku hartzeko jarraibide orokorra ematen baitu.

Bizikidetzaren giro positiboa eraiki eta mantentzeko, hezkuntza komunitateko eragile guztien parte hartzea bultzatzen du aipatu foru dekretuak, gatazkan diren alderdien arteko komunikazioa sustatzen du eta hezkuntza neurriak aurreikusten ditu, bizikidetzaren kontrako jokabideetan edo harentzat oso kaltegarriak direnetan aplikatzeko; egindako kaltea konpontzeko neurriak ere aurreikusten ditu.

Foru agindu honek abuztuaren 23ko 47/2010 Foru Dekretua garatzea du xede, baita bizikidetza planak prestatu eta abian jartzeko jarraibideak ematea ere, erregelamenduekin eta aipatu planeko urteko txosten eta zehaztapenekin batean. Orobat, jazarpen egoeretan eta ikastetxeetan sor litekeen edozein indarkeriatan nola jokatu arautzen du, eta hezkuntza arloko bitartekotza garatzen du, gatazkei aurre egiteko metodo baketsu gisa.

Arau honek irakaskuntzako jarduketa horiek guztiak zehaztu eta orientatzen ditu, ikastetxeen autonomia eta irakasleen aginpide eta erantzukizun profesionala errespetatu eta jasotzen ditu, beharrezkoak baitira hezkuntza lanen burubide egokirako, eta gatazkak sortzen diren tokian haiek konpontzeko neurriak bultzatzen saiatzen da, ez gatazkak ez haiek konpontzeko esparrua gainditu ez ditzaten ahaleginduta.

Eskola Konseiluak, LOEren 127. artikuluarekin bat, besteak beste, eskumen hauek ditu: diziplina arloko gatazkak konpontzea eta indarra duen araudiari jarrai diezaiotela zaintzea, eta neurri eta ekimenak proposatzea, ikastetxeko bizikidetza, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna eta norberaren, familiaren eta gizartearen esparru guztietako gatazkak modu baketsuan konpon daitezen bultzatzeko.

Foru agindu honen egitura osatzen duten lau kapituluak bizikidetza hobetzera bideratutako jarduketen plangintzari buruzkoak dira, ikastetxeetako hezkuntza proiektuen barrenean, baita haien helburuei, jarduketa esparruei eta organo arduradunei buruzkoak ere; gainera, neurri edo programa zehatzen aplikazioa dute aipagai eta, bereziki, hezkuntza arloko bitartekotza.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako bizikidetza arautzea, ondoren ezarritako artikuluen arabera:

    1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

  2. artikulua. Xedea.

    Foru agindu honek abuztuaren 23ko 47/2010 Foru Dekretuan xedatutakoa arau bidez garatzea du xede, hartan Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako ikasleen eskubide eta eginbeharrak ezarri baitziren eta ikastetxe horietako elkarbizitza arautu baitzen.

  3. artikulua. Aplikazio eremua.

    Foru agindu hau Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako unibertsitatez kanpoko ikasketak ematen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu itundu guztietan aplikatuko da.

  4. artikulua. Helburuak.

    Foru agindu honetan xedatutakoak helburu hauek ditu:

    1. Bizikidetzaren etengabeko hobekuntza lortzea Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan, hezkuntza komunitateko kide guztien arteko harreman positiboak eta bizikidetzaren ikasketa bultzatuta, prestakuntza, prebentzioa eta esku hartzea baliatuz.

    2. Gizartean eta herritar gisa jarduteko gaitasuna eta norberaren autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna garatzea, eta eskolaren esparruan elkarrekin bizitzen irakastea.

    3. Baliabideak ematea ikastetxeei bizikidetza plana presta dezaten, baita hura urtero gauzatzeko ere.

    4. Laguntzarako egitura eta prozedurak eskuratzea irakasleei, familiei eta ikasleei jazarpeneko arazoak eta edozein indarkeriatakoak moztu eta konpontzeko.

    5. Gatazkak modu baketsuan konpontzeko kultura, elkarrizketan oinarritua, bultzatzea.

    6. Ikastetxe guztietan bitartekotza eskaintzea.

    7. Irakasleen etengabeko prestakuntza bultzatzea bizikidetzari buruzko gaietan.

    1. KAPITULUA

    Bizikidetza koordinatzeko organoak

  5. artikulua. Bizikidetza koordinatzeko organoak.

  6. Honako hauek dira eskolako bizikidetza koordinatzeko organoak:

    1. Ikastetxeko bizikidetza batzordea.

    2. Ikastetxeko bizikidetzaren arduraduna.

    3. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko bizikidetza eremua.

    4. Hezkuntza Departamentuaren bizikidetzarako aholkularitza.

  7. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eta bizikidetzarako aholkularitzak modu koordinatuan jokatuko dute behar diren kasuetan aholku ematen eta esku hartzen.

  8. artikulua. Ikastetxeko bizikidetza batzordea. Osaera eta eginkizunak.

  9. Foru agindu honen xedeko ikastetxe guztietan eratuko da bizikidetza batzordea, ikastetxeko zuzendariak izendatuta.

  10. Oro har, honela osatuko da bizikidetza batzordea:

    1. Zuzendaria edo hark zuzendaritza taldean izendatzen duena.

    2. Ikastetxeko bizikidetzaren ardura duen irakaslea.

    3. Ikastetxeko beste irakasle bat, bizikidetzan prestakuntza duena.

    4. Orientatzailea.

  11. Orientatzaileak ikastetxe bat baino gehiago badaramatza, zuzendaritzak izendatzen duen tutore bat aritzen ahal da haren ordez.

  12. Inguruabarrak direla-eta artikulu honetako 2. puntuan zehaztutako osaeraren araberako bizikidetza batzordea ezin eratu denean, osaera hori ikastetxeko errealitateari egokitzen ahalko zaio.

  13. Ikastetxeak, bere autonomia erabiliz, hezkuntza komunitateko edozein sektoretako beste kide batzuk sartzen ahalko ditu batzordean, bizikidetza planean ezarritako moduan; ahal dela, ordezkaritza handieneko gurasoen elkarteak hautatzen duen kide bat, aita edo ama.

  14. Bere eginkizunak betetzeko, bizikidetza batzordea ikastetxeko organoekin koordinatuko da, halako moduan non denek hartuko baitute parte urteko jarduerak prestatzen eta abian jartzen. Bizikidetza batzordeak eginkizun hauek ditu:

    1. Bizikidetza planari lotuak.

      a.1) Bizikidetza plana diseinatu eta bere urteko zehaztapenak, urteko programazio orokorrean sartuko direnak, denen artean prestatzeko prozesuaz arduratzea.

      a.2) Bizikidetza plana eta bere urteko zehaztapenak prestatzeko proposamenak jaso eta sortzea.

      a.3) Bizikidetzaren egoera ezagutzeko aldian behineko azterlanak programatu, bultzatu eta burutzea, baita bizikidetza planaren urteko ebaluazioa ere, eta behar diren hobekuntzak proposatzea.

      a.4) Bizikidetza planaren aplikazioaren berri ematea hezkuntza komunitateari.

      a.5) Urteko zehaztapenaren memoria prestatzea.

    2. Bizikidetzarako erregelamenduari lotuak.

      b.1) Bizikidetzarako erregelamendua berrikusten laguntzea.

      b.2) Bizikidetzarako erregelamendua ikastetxean aplikatzeko jarduketei buruzko informazioa bilatu eta iradokizunak egitea, bidezkoa denean.

    3. Prestakuntzari eta aholkularitzari lotuak.

      c.1) Hezkuntza komunitateari aholku ematea bizikidetzaren arloan, eta prestakuntza jarduerak bultzatzea, bai irakasleentzat bai...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR