3/2009 FORU AGINDUA, urtarrilaren 16koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, ekainaren 30eko 228/2004 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez onetsi egin zen F-65 eredua, 'Aukera eta ukoak. Zentsu bereziak (BEZa). Jarduera hasi aurreko jakinarazpena' egitekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak, ekainaren 30eko 228/2004 Foru Aginduaren bidez, "Aukera eta ukoak. Zentsu bereziak (BEZa). Jarduera hasi aurreko jakinarazpena" izeneko F-65 eredua eta aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura onetsi zituen.

Tributu Harmonizazioari buruzko abenduaren 29ko 5/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatu zen. Dekretu hark aukera eman zien nahi zuten zergadunei likidazioaldi bakoitzaren bukaeran alde zeukaten saldoa eskatzeko sistema erabiltzeko, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintza, betebehar eta prozedurei jarraituz, zergadunak alde daukan saldoa urte bukaeran eskatzeko eskabidearen orotariko sistemaren iraupena deusetan galarazi gabe. Sistema berri hori aukeratzen duten subjektu pasiboek, betiere, hilabetero likidatu beharko dute BEZa. Aukera hori zergadun guztiek erabil dezakete, eragiketen izaera eta bolumena edozein izanda ere.

Entitate multzoen araubide berezia aplikatzen denean ere, itzulketarako prozedura bera erabil daiteke.

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Foru Legearen 62 eta 108 nonies artikuluetan ezarritako itzulketarako eskubidea gauzatzeko, Hilabeteko Itzulketen Erregistroan izena emanik egon beharko dute subjektu pasiboek. Bestela, soilik urte natural bakoitzeko azken likidazioaldian eskatzen ahalko dute alde daukaten saldoa itzultzeko, zergaren foru legearen 61.1 artikuluan xedatutakoarekin bat. Hilabeteko Itzulketen Erregistroan izena emateko, subjektu pasiboek F-65 eredua aurkeztuz eskatu beharko dute. Hori aldatu eginen da, Hilabeteko Itzulketen Erregistrorako atal bat sartzeko eta esportatzaileen eta bestelako eragile ekonomikoen erregistroari dagozkion laukiak kentzeko.

Hilabeteko Itzulketen Erregistroari dagozkion aukera, uko edo salbuespenen kasuan, F-65 eredua nahitaez telematika bidez aurkeztu beharko da.

Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen azken xedapenetako hirugarrenak Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria gaitzen du foru lege hori garatu eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Halaber, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasun kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan foru lege honen 90. artikuluan aipatzen diren zergadun eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR