Udal ordenantza, Eraikinak lehen aldiz erabiliedo okupatzeko lizentziak emateari buruzkoa

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

207. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 14a 2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA 2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK GARRALDA Udal ordenantza, Eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak emateari buruzkoa Garraldako Udalak, 2020ko ekainaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak ematea arautzen duen udal ordenantza.

Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 14an, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aipatu ordenantza behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Garraldan, 2020ko abuztuaren 26an.–Alkate udalburua, Gurutz Gorraiz Armendariz.

UDAL ORDENANTZA, ERAIKINAK LEHEN ALDIZ ERABILI EDO OKUPATZEKO LIZENTZIAK EMATEA ARAUTZEN DUENA

Xedea

1. artikulua. Ordenantza honek eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentzietarako baldintzak eta prozedura ezartzea du xede, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin.

Eraikinak

2. artikulua. Ordenantza honi dagokionez, hirigintzako lizentzia baten babesean egindako obra hauek hartuko dira eraikuntzatzat:

  1. Oin berriko eraikuntza-obrak.

  2. Egungo eraikinen egiturak handitu, aldatu, zaharberritu edo berritzetik sortzen direnak.

  3. Eraikinaren erabilera berariazkoak aldatzea.

  4. Etxebizitza berriak egitea edo, egungo eraikinetan, banaketan funtsezko aldaketa egitea.

    Helburua

    3. artikulua. Lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak honako helburu hau baino ez du:

  5. Eraikin egin berria eta aldi berean egin den urbanizazioa, halakorik bada, proiektu teknikoaren eta emandako hirigintzako lizentzian ezarritako baldintzen arabera egin direla egiaztatzea.

  6. Eraikitakoak bizigarritasun eta higiene baldintzak betetzen dituela ziurtatzea.

  7. Eraikina erabilera jakin baterako izan daitekeela baieztatzea.

  8. Segurtatzea eraikitzaileak lehengoratu dituela, baldin eta kaltetu baditu, hirigintzako elementu eta ekipamendu ukituak, eta EEHak (eraikuntza eta eraispenetako hondakinak) eduki eta sortzen dituenaren betebeharrak bete dituela.

    Lizentzia eskatzea

    4. artikulua.

    1.–Obrak burututa, eraikina lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentzia eskuratzeko interesa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR