143/2009 FORU AGINDUA, apirilaren 6koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onesten dituena, tokiko politika publikoak bultzatu eta babesteko 2009. urtean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 24ko 217/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gazteriaren Institutua sortu, eta horren estatutuak onetsi ziren. Helburu orokorren artean honako hau du: toki entitateekiko harremanak bultzatzea, betiere gazteriaren arloan diharduten alderdi guztien parte-hartzearekin eta gizarte adostasunarekin koordinatzen eta garatzen direla gazteriari buruzko politikak. Horretarako toki administrazioarekiko harremanak indartuko dira, besteak beste helburu zehatzak betetzeko, halako moldez non toki entitateak gazteentzako laguntzaren garapenean gero eta gehiago hartuko baitute parte.

Horrenbestez, eta toki entitateei dagokienez, beste hainbat jardueraren artean, aitortzen da tokiko entitateak direla gazteek hurbilen duten administrazioa, eta, beraz, gazteentzako jarduerak hobekien bermatuko dituena.

Nafarroako Gazteriaren Institutuaren estatutuen arabera, haren eginkizuna, besteak beste, laguntza eta diru-laguntzen programak kudeatzea da. Horregatik, gazteriaren arloko jarduketak erraztu eta sustatzeko asmoz, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea da diru-laguntza publiko guztiak arautzeko esparrua; izan ere, bertan ezartzen dira diru-laguntzak emateko printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, eginbeharrak eta erantzukizunak, eta haiek eman, kudeatu eta kontrolatzeko bidea.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak txosten bat aurkeztu du, non garrantzia ematen baitzaio toki entitateei laguntza emateari, herriko gazteek errazago parte har dezaten gizartean, gazteentzako programen bidez.

Horrenbestez, bidezkoa da foru agindu bat onestea, gazteentzako programak egiten dituzten toki entitateentzako diru-laguntzak arautzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. 2009. urtean gazteria arloko tokiko politika publikoak bultzatu eta babesteko toki entitateei emanen zaizkien diru-laguntzen deialdia onestea, foru agindu honen eranskinean azaltzen diren oinarrien arabera.

  2. Deialdi hau aurrera eramateko, 330.663 (hirurehun eta hogeita hamar mila seiehun eta hirurogeita hiru) euroko gastua baimentzea. Nafarroako 2009ko Aurrekontu Orokorretan "Toki entitateentzako diru-laguntzak" izeneko 960002-96100-4609-232100 kontu-sailaren kargura ordainduko da diru hori.

  3. Foru agindu hau jakinaraztea Nafarroako Gazteriaren Institutuko Kontu-hartzailetza delegatuari, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren zuzendariordetzari, Entitateekiko Harremanen Atalari eta Idazkaritza Orokorraren Atalari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2009ko apirilaren 6an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria. María Isabel García Malo.

    ERANSKINA

    Oinarriak

  4. Xedea.

    Deialdi honen xedea da Nafarroako toki entitateei gazteria arloko tokiko politika publikoak bultzatu eta babesteko emanen zaizkien diru-laguntzen araubidea ezartzea. Diru-laguntzak norgehiagokako araubidearen bidez emanen dira.

    Hona zertan datzan deialdi honen onura publikoa: tokiko entitateei laguntza emanen zaie gazteentzako neurriak garatzeko, gazteen garapen pertsonala helburu, eta udalerrian gazteen parte-hartzea sustatzeko, betiere aukera-berdintasuneko baldintzetan Nafarroako Foru Komunitate osorako.

    Arau orokor gisa, deialdi honetan diru-laguntza eskatzen ahalko dute Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean arauturik egon eta oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten Nafarroako toki entitateek.

  5. Xedea.

    Deialdi honetako diru-laguntzen xedea da Nafarroako toki entitateei gastu hauen zati bat finantzatzea:

    1. Gazteria arloko teknikarien kontratazio berriak egitea 2009an.

    2. Tokiko gazteria plana egitea 2008ko azaroaren 1etik 2009ko azaroaren 15era bitartean.

    3. Gazteentzat 2008ko azaroaren 1etik 2009ko azaroaren 15era bitarteko jardueren programak egitea, 30 urte arteko gazteentzat soilik.

  6. Aurkezteko epea.

    2009ko diru-laguntzetarako eskaerak eta agiriak aurkezteko epea 45 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

  7. Gazteria arloko teknikarien kontratazio berrietarako diru-laguntza.

    4.1. Atal honen xedea da gazteria arloko teknikarien kontratazio berrietarako diru-laguntzaren oinarriak ezartzea 2009. urterako.

    4.2. Gazteria arloko teknikariak kontratatzeko diru-laguntza eskatzen ahalko dute Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean arauturik egon eta ondoko baldintza hauek betetzen dituzten Nafarroako toki entitateek:

    1. Udala bada, 7.000 biztanle edo gehiago izatea, eta oinarrizko gizarte zerbitzuen mankomunitatea bada, 10.000 biztanle baino gehiago biltzea, 2008ko urtarrilaren 1eko erroldako datuen arabera.

    2. Egitura organikoan Gazteria Zinegotzigoa izatea, eta aurrekontuan arlo horretarako kontu-sail edo diru-izendapena izatea.

    3. Herrian gazteentzako informazio zerbitzua ezarria izatea, Nafarroako Gazteriaren Institutuak onartua eta Gazteentzako Informazio Sarean sartua.

    4. Konpromisoa hartzea gazteria arloko teknikariek parte har dezaten Nafarroako Gazteriaren Institutuak gazteen arloan antolatutako etengabeko prestakuntza programetan.

    5. Toki entitateak adierazi beharko du datozen urteotan (2010. eta 2011. urteak) urteko diru-laguntzen xede diren kontratazioek urte natural osoa hartzeko konpromisoa hartu duela, Nafarroako Gazteriaren Institutuan behar bezala justifikatutako aparteko kasuetan izan ezik.

      4.3. Diruz lagunduko den kontratazioaren araubidea.

      Toki entitateek laguntza eskatzen ahalko dute gazteria arloko teknikari berri bat kontratatzeko 2009ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, betiere ondoko irizpideei jarraituz:

    6. Kontratatuaren lanpostua entitatearen plantilla organikoan lehenbizikoz agertzea, edo administrazio zein lan araubideko kontratu berria egitea.

    7. Lanpostua B mailakoa izatea gutxienez, eta lanaldi osokoa.

    8. Gazteria arloko tokiko politiken diseinua, kudeaketa eta ebaluazioa izanen dira eginkizunak. Hauek izanen dira egitekoak, besteak beste: tokiko gazteria plana prestatzea, gazteentzako programa edota jarduerak asmatu eta antolatzea, gazteek parte hartzeko espazioak sustatzea, eta udalerrian gazteen garapena erraztuko duten beste batzuk.

    9. Gazteria arloko teknikaria hautatzean Administrazio Publikoan kontratazioari buruz indarra duten arauak betetzea. Epaimahaian Nafarroako Gazteriaren Institutuko teknikariek parte hartu behar dute.

      4.4. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

      Gazteria arloko teknikarien kontrataziorako laguntza ondoren azaltzen diren irizpide ekonomikoei jarraituz emanen da:

      -Nafarroako administrazio publikoetako langileen hasierako soldata, B mailakoek 2009an dutena, eta enpresak Gizarte Segurantzagatik ordaindu beharreko kuota hartuko dira erreferentziatzat.

      -Kontratazioaren lehen eta bigarren urteetan, aurreko lerroaldeko erreferentziaren %75, eta hirugarren urtean %60. Hirugarren urte horretan diru-laguntza %75era igoko da, egindako kontratuan lanpostua finkatzearekin lotutako hobekuntzarik sartzen bada.

      -Diru-laguntzen xede diren gastuetatik kanpo gelditzen dira kontratatutako pertsonak kontratua amaitzeagatik-edo jaso ditzakeen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR