26/2013 FORU AGINDUA, otsailaren 19koa, Sustapeneko kontseilariak emana, Barillasko Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua, behin betiko onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Barillasko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Sustapen Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusita aurkeztu den dokumentazioa, baita Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ere, bidezkotzat jotzen da hura behin betiko onestea.

Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren (gaur egun Sustapen Departamentua da, ekainaren 22ko 11/2012 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretuan eta ekainaren 27ko 30/2012 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera) egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Behin betiko onestea Barillasko Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik edo, hala denean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR