30/2012 FORU DEKRETUA, ekainaren 27koa, Sustapen Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 22ko 11/2012 Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen-esparrua finkatu ziren. Hortaz, bidezkoa da departamentu bakoitzaren oinarrizko egitura organikoa ezartzea, gero gehiago garatu badaiteke ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 20.2 artikuluak ezartzen du departamentu bakoitzak zuzendaritza nagusi bat edo gehiago izanen dituela, baita idazkaritza tekniko nagusi bat ere, zuzen-zuzenean kontseilariaren menpe egonen dena. Aurreko lerroaldean xedatutakoa gorabehera, artikulu horretako 3. lerroaldeak adierazten du departamentu guztietan beste organo batzuk ere egoten ahalko direla kasuko kontseilari titularraren menpe. 25.2 artikuluak xedatzen du zerbitzuak zuzendaritza nagusien barrenean egon daitezkeela edo kontseilariaren menpe, zuzenean.

Bestalde, abenduaren 3ko 15/2004 Foru Lege horren 21.2 artikuluak adierazten du zuzendaritza nagusiak sortu, aldatu, bateratu edo kentzea, baita bakoitzak eskumenean izanen dituen arloak zehaztea ere, Nafarroako Gobernuari dagokiola, departamentu bakoitzeko kontseilari titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Sustapeneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko ekainaren 27ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Sustapen Departamentuaren oinarrizko egitura.

  1. Sustapen Departamentuak, bere titularraren zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

    1. Herri Lan Zuzendaritza Nagusia.

    2. Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusia.

    3. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    4. Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzua.

  2. Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartzen ditu lehengo Garraio Zuzendaritza Nagusiak eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiak zituzten eskumenak, eta zuzendaritza berri horri atxikirik egonen dira bi zuzendaritza nagusi horien menpeko unitate organiko guztiak.

    Xedapen gehigarri bakarra.-Idazkari tekniko nagusia.

    Lehengo Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko titularra oraingo Sustapen Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusikoa izanen da.

    Xedapen iragankor bakarra.-Arauek indarrean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR