65/2011 FORU AGINDUA, azaroaren 4koa, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Murillo el Cuendeko arau subsidiarioak 3. poligonoko 358. eta 360. lurzatietan aldatzeko espedientea behin betiko onesten duena, (El Alto alderdia). Construcciones Naolsa, S.L.k sustatu du.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Murillo El Cuendeko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Sustapen eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezkoa da behin betiko onestea.

Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Murillo el Cuendeko arau subsidiarioak 3. poligonoko 358. eta 360. lurzatietan (El Alto alderdia) aldatzeko espedientea behin betiko onestea, hurrengo determinazio honekin (Construcciones Naolsa, S.L.k sustatu du):

    -AR-1 sektorearen sailkapena (lurzoru urbanizagarria) eta haren erabilera orokorra (bizitegietarako, familia bakarreko etxebizitza) determinazio egituratzaileak dira, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 49. artikulua aplikatuz.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik edo, hala denean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR