1926/2002 FORU AGINDUA, abenduaren 12koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Nafarroako automozioaren sektorean sortutako hondakinen kontrola eta jarraipena egiteko agiri erraztuaren eredua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hondakin berezien kudeaketari buruzko irailaren 20ko 13/1994 Foru Legea garatzeko, hondakin berezien kantitate txikien bilketa kontrolatzeko araubide erraztu bat ezartzen duen uztailaren 29ko 295/1996 Foru Dekretua eman zen.

Garapen arau horren xedea desoreka bat konpontzea zen, alegia, kontrol eta jarraipenerako dokumentazioari buruz ezarritako betebeharren eta jarduera batzuetan sortutako hondakinen bolumen urriaren artean zegoena. Horregatik, legez eskatutako dokumentazioa errazten saiatu zen, baina legearen funtsezko helburua, hondakinen benetako mugimenduari eta haien destinoari buruzko informazioa biltzea, alegia, ahaztu gabe.

Nafarroako automozioko tailerren sektorean bildutako esperientzia ikusirik, badirudi komeni dela neurri hori hedatzea ibilgailuak, nekazaritzako makinak eta antzekoak konpondu eta mantentzeko tailerretan sortutako hondakin arriskutsuetara, burutu beharreko tramiteak azkarragoak izan daitezen.

Ikusirik Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuaren adostasun txostena, 295/1996 Foru Dekretuaren azken xedapenetan lehenbizikoan ezarritakoari jarraikiz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2 artikuluaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako automozioaren sektorean sortutako hondakinen kontrola eta jarraipena egiteko agiri erraztuaren eredua onestea.

  2. Hondakinen kudeatzaileek eginen dute agiria, Foru Agindu honen eranskinean ageri den ereduaren arabera.

  3. Agiri erraztua ondoko baldintza hauekin erabiliko da:

    3.1. Kontrolerako agiria erabiliko da ibilgailuak, nekazaritzako makinak eta antzekoak konpondu eta mantentzeko tailerretan sortutako hondakin arriskutsuak bildu direla egiaztatzeko.

    3.2. Agiria ez da nahitaezkoa eta produktoreek zilegi izanen dute 833/1988 Errege Dekretuan, 1990eko ekainaren 13ko Aginduan eta 295/1996 Foru Dekretuan ezarritako agiriak erabiltzea.

    3.3. Agiria, kopia-paper txuri eta horiko bi orri dituena, kudeatzaileek erabiliko dute.

    Ale txuria kudeatzaileak gordeko du, eta horia, ordea, produktoreak. Bai produktoreak, bai kudeatzaileak, alea gordeko dute gutxienez bost urtez.

    3.4. Produktoreak eta kudeatzaileak agiria bete eta sinatzeak esan nahi du hondakinen titulartasuna haien artean eskualdatu dela, eta, hortaz, hortik aurrera kudeatzailea dela hondakinen titularra, ondorio guztietarako. Horregatik, agiria formalizatu baino lehen, kudeatzaileak behar diren frogak eginen ditu hondakinaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR