29/2013 FORU AGINDUA, martxoaren 4koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasketen eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketen sari bereziak sortu eta arautzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasketen eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketen sari bereziak, Nafarroan, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren abenduaren 11ko 631/2002 Foru Aginduaren bidez sortu ziren. Sari horiek uztailaren 1eko ECD/1696/2002 Ministro-Aginduan agertzen diren goi mailako heziketa zikloen sari berezien esparru berean daude.

Foru agindu hartan xedatu zen aitorpen formal bat egitea ikasketa horietako ikasleek erakutsitako dedikazioari, ahaleginari eta errendimenduari, Nafarroako Gobernuak 2001eko abenduan onetsitako Lanbide Heziketa Garatzeko Nafarroako Planean jasotako hobekuntza-ildoak aplikatuz.

Uztailaren 15eko EDU/2128/2011 Aginduaren bidez, goi mailako Lanbide Heziketako Sari Nazionalak sortu eta arautu ziren, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan jaso zirenak. Bertan, aukera ematen zaie hezkuntza administrazioei, nork bere eskumenen esparruan, goi mailako Lanbide Heziketako Sari Berezien deialdia egin eta sari horiek emateko.

Nafarroan lehendik dagoen ereduari jarraituz, aitorpen bat ezartzen da bai erdi mailako heziketa zikloetako ikasleentzat, baita goi mailako heziketa zikloetako ikasleentzat ere.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak foru agindu hau onestearen aldeko txostena aurkeztu du. Izan ere, foru agindu honen helburua da hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasketen eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketen sari bereziak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bidez ezarriak, sortu eta arautzea Nafarroako Foru Komunitatean.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz, hauxe.

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Sorrera.

  2. Honen bidez sortu egiten dira Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasketen eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketen sari bereziak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bidez ezarriak.

  3. Sari berezi hauen helburua da ikastetxe publikoetan edo pribatuetan ikasten ari diren erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetako ikasleen ahalegina eta errendimendu akademikoa aitortzea.

  4. artikulua. Ezaugarri orokorrak.

  5. Sari berezia lortzen duten ikasleei, Hezkuntza Departamentuaren aitorpen ofizialaz gainera, saria egiaztatzen duen diploma bat emanen zaie, eta saria lortu dutela egiaztatzen duen eginbidea jasoko da beren ikasketa espedientean.

  6. Sari berezia lortzen duten goi mailako lanbide heziketako ikasleek Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak antolatzen duen Lanbide Heziketako Sari Nazionalen deialdian parte hartzen ahalko dute, uztailaren 15eko EDU/2128/2011 Aginduan jasotzen den bezala.

  7. Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasketen eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketen sari berezietan, aipatutakoez gainera, beste aitorpen batzuk egin daitezke, urteko deialdi bakoitzean erabakiko direnak.

  8. artikulua. Sari berezien deialdia.

  9. Urtero, Hezkuntza Departamentuak hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasketen eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketen sari berezien deialdia egin eta sariak emanen ditu.

  10. Hezkuntza Departamentuak sari berezi bat eman dezake hezkuntza sistemako lanbide heziketako goi mailako heziketa zikloen barrenean Nafarroan eskaintzen den lanbide arlo bakoitzerako.

  11. Hezkuntza Departamentuak sari berezi bat eman dezake arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketen barrenean Nafarroan eskaintzen diren goi mailako heziketa zikloetarako.

  12. Era berean, Hezkuntza Departamentuak sari berezi bat eman dezake hezkuntza sistemako lanbide heziketako erdi mailako heziketa zikloen barrenean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR