129/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 30ekoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, sahararrei laguntza humanitarioa emateko proiektuetarako 2009ko diru-laguntzen deialdia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateak, 2002. urtetik hasita, laguntza humanitarioa ematen die saharar errefuxiatuen Tindoufeko (Aljeria) kanpamentuei, giza talde horrek oinarrizko elikagaien horniduran duen defizita arintzen laguntzeko.

Nafarroako instituzioek, bereziki, Nafarroako Parlamentuak eta Nafarroako Gobernuak, Foru Komunitatearen gizarte kontzientziaz jabeturik, funtsak ematen dituzte, Garapenerako Laguntza Ofizial gisa (GLO), herrialde eta herri pobretuen giza garapen iraunkorrerako elkartasunezko ekarpena egiteko. Zehazki, 2005etik hona "Sahararrentzako laguntza humanitarioa" izeneko kontu-saila onetsi izan du, intsumo, produktu, material edo ekipamendu behar-beharrezkoen hornidurako defizita arintzea helburu.

Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legeak nazioarteko lankidetzaren arauak, helburuak eta bitartekoak finkatzen ditu, besteak beste. Bereziki 13. artikuluan, beste ekintza arlo batzuen artean, laguntza humanitariorako programa eta proiektuak aipatzen ditu, larrialdian edo berehalako arriskuan dauden giza taldeei lagun egitekoak eta horiek berregokitzekoak. Halaber, laguntza humanitarioaren berezko helburuak aipatzen ditu: laguntza bera, babesa eta prebentzioa. Era berean, foru lege horren 14. artikuluak xedatzen du funts publikoak erabiliko direla, besteak beste, garapenerako lankidetzarako ekintzak sustatzeko. Horrekin bat, Nafarroako Lankidetzarako I. Plan Zuzentzaileak bere jarduketa modalitateen artean (5. atala) laguntza humanitarioa ezartzen du; horretaz gaiz, plan zuzentzaile horrentzako ardura bereziko edo lehentasunezkoak izanen diren herrialdeetan gertatutako gatazka, krisi edo ezbeharrei arreta berezia eskaini behar zaiela ezartzen du, eta horien artean Saharar herriaren aldeko lehentasunezko jarduketak daude (Plan Zuzentzailearen 3. atala).

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak laguntza publiko guztiak gobernatzen ditu, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, eginbeharrak eta erantzukizunak, eta diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko prozedura.

Ondorioz, beharrezkoa da Saharar herriari laguntza humanitarioa emateko proiektuak egiteko diru-laguntzei buruzko oinarriak ezarri eta urtean urteko deialdi baten bidez argitaratzea, diru-laguntza horietan publizitate, gardentasun, konkurrentzia, objektibotasun, berdintasun, bereizkeriarik ez eta kontrol printzipioak bermatzeko, baita administrazio emaileak finkaturiko helburuak lortzeko eragimena eta baliabide publikoak esleitu eta erabiltzeko eraginkortasuna ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Saharar herriari laguntza humanitarioa emateko proiektuak gauzatzeko 2009ko diru-laguntzen deialdiko oinarriak onestea. Oinarriok foru agindu honen eranskinean ageri dira.

  2. Helburu horretarako 275.000 euroko gastua baimentzea, 2009rako Nafarroako Aurrekontu Orokorreko "(**) Sahararrentzako laguntza humanitarioa" izeneko kontu-sailaren kargura.

  3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

  4. Foru agindu hau igortzea Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Koordinazio eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko Administrazio Aferetarako Bulegoari eta Kontabilitate Zentroari, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2009ko martxoaren 30ean.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria. María Isabel García Malo.

    ERANSKINA

    Sahararrei laguntza humanitarioa emateko proiektuetarako diru-laguntzen deialdiaren oinarriak

    Lehenbizikoa.-Helburua eta xedea.

    Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak diru-laguntzen deialdia egin du, Tindoufeko (Aljeria) kanpamentuetan errefuxiaturik bizi diren sahararrei oinarrizko elikagaien hornidurako defizita arintzen laguntzeko ekintza humanitarioak finantzatzea helburu.

    Diru-laguntzen xedea izanen da elikagai behar-beharrezkoak erosi eta errefuxiatuen kanpamenduetaraino garraiatzea.

    Bigarrena.-Aurrekontuetan aurreikusitako dirua.

    Helburu horretarako 275.000 euro erabiliko dira, 2009rako Nafarroako Aurrekontu Orokorreko "(**) Sahararrentzako laguntza humanitarioa" izeneko kontu-sailetik.

    Hirugarrena.-Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen betebeharrak.

    Deialdiaren xede diren diru-laguntzak hartu ahal izateko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR