25/2012 FORU LEGEA, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri, ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legean aurreikusitakoak, 2013. urterako luzatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK,

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN ZERBITZUKO LANGILEEN ARLOAN PRESAKO ZENBAIT NEURRI, EKAINAREN 21EKO 13/2012 FORU LEGEAN AURREIKUSITAKOAK, 2013. URTERAKO LUZATZEN DITUENA.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legearen bidez, Nafarroako administrazio publikoetako langileen lan baldintzak ukitzen dituzten zenbait neurri ezarri ziren, ekonomiaren eta aurrekontuen egungo egoeran oinarriturik. Neurri horietako gehienen indarraldia 2012. urtera mugatu zen, baina zioen azalpenean aipatzen da aurrerago aztertuko dela haien indarraldia hurrengo urteetara hedatu behar den edo ez.

Presako izaeraz hartutako neurri horietako batzuen indarraldia amaitzekotan dela, eta kontuan hartuta haien onespena eragin zuen egoera ez dela aldatu, beharrezkoa da neurriok 2013. urterako luzatzea, eta horretarako foru legearen mailako arau bat onetsi beharra dago.

Artikulu bakarra.-Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri, ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legean aurreikusitakoak, 2013. urterako luzatzea.

2013. urterako luzatzen dira ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legearen bidez Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan onetsitako 2012rako presako neurriak; zehazki, 1., 5., 6. eta 8 artikuluetan aurreikusitakoak, betiere 1. artikuluari egindako aldaketekin, foru lege honetako azken xedapenetako lehenean eta bigarrenean agertzen baitira.

Sindikatuei aitortutako ordu-kredituak lehengo egoerara itzuliko dira; hau da, ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legeak ezarritako murrizketaren aurreko egoera berera.

Xedapen gehigarria.-Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren hogeigarren xedapen gehigarria aldatzen da. Hona testu berria:

"Eskubidea, Nafarroako administrazio publikoei eskatzekoa haiekiko harreman funtzionarial edo administrazio-araubideko harreman kontraktual baten ondorio den eduki ekonomikoko edozein betebehar aitor edo likida...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR