29/2009 FORU AGINDUA, otsailaren 24koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Horren bidez onesten dira diru publikoarekin ari diren Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Erdi Mailako eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleak 2009-2010 ikasturtean onartzeko prozedura arautzen duten oinarriak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoekin sostengatutako unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen du. Horren arabera, beharrezkoa da urtero jarduketa egutegia ezartzea eta aipatutako foru dekretuak behar dituen prozedurari buruzko alderdiak garatzea.

Apirilaren 23ko 35/2007 Foru Dekretuan aurreikusitako Eskolatze Batzorde Nagusia eta Tokian tokiko Eskolatze Batzordeak sortzen dituen apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuak ezartzen du aipatu dekretu horretan ezarritako lehentasunezko irizpideak gainbegiratu behar direla eta, hala behar denean, onarpen prozesuko oinarri arautzaileetan ezartzen diren irizpide osagarriak behar bezala ezartzen diren gainbegiratu behar dela.

Hori dena, Hezkuntza Departamentuaren barruan sortzen ari den Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusia deusetan galarazi gabe, ikasleak Nafarroako hezkuntza sisteman sartzen direla begiratuko duena, aukera berdintasunean eta indarra duen arautegiari lotuz Nafarroako Gobernuak aurrekontuetarako harturiko konpromisoekin bat. Huraxe arduratuko da prozesu honetan esku hartzen.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluaren 1. idatz-zatiko g) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena.-Onestea Nafarroako Foru Komunitatean diru publikoarekin ari diren ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Erdi Mailako eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako irakaskuntzetan ikasleak 2009-2010 ikasturtean onartzeko prozeduraren oinarriak. Oinarriok foru agindu honetan zehazten dira.

Bigarrena.-Foru agindu hau eta beronen eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.-Foru agindu hau igortzea Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, Hezkuntza Ikuskapeneko Zerbitzura, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzura, Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzura, Euskara Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalera, Hezkuntza Garapenaren Atalera, Orientazio Atalera, Hezkuntza Premia Berezien Atalera eta Irakasleen Prestakuntzako Atalera, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2009ko otsailaren 24an.-Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

DIRU PUBLIKOAREKIN ARI DIREN NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO IKASTETXEETAKO DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO, BATXILERGOKO ETA ERDI MAILAKO ETA GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOETAKO IKASLEAK 2009-2010 IKASTURTEAN ONARTZEKO PROZEDURA ARAUTZEN DUTEN OINARRIAK

  1. oinarria. Prozedura.

    Ikasleak onartzeko prozedura apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuaren 4. artikuluaren 1., 2., 4. eta 5. idatz-zatietan ezarritakoaren arabera eginen da. Foru dekretu horren bitartez Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko arauak onesten dira.

  2. oinarria. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan onartzeko irizpideak.

  3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Baremazioa aipatu foru dekretuaren 6. artikulutik 15. artikulura bitarte ezarritakoaren arabera eginen da, bai eta Eskolatze Batzorde Nagusia eta Tokian tokiko Eskolatze Batzordeak sortzen dituen apirilaren 23ko 35/2007 Foru Dekretuaren 3. artikuluan aipatzen diren irizpide osagarrien arabera ere.

  4. Irizpide osagarri horiek erabiliko dira irizpide nagusiak nahikoa izan ez direnean ikastetxean ikasleak onartzeko lehentasunak ezartzeko.

  5. Betiere, legez familia ugariko kidea izanez gero, irizpide bat izanen da ikasleak onartzeko, horregatik puntu bat emanen baita.

  6. Ikastetxe bakoitzeko Eskola Kontseiluak gehienez ere puntu bat ematen ahalko du bestelako irizpideengatik. Horretarako, ikastetxeko organo eskudunak arrazoiak azaldurik kontuan hartu beharko ditu gorabehera nabarmen batzuk, ikastetxeek ikasleak onartzeko prozesua hasi baino lehen argitaratu beharko dituen irizpide objektiboei jarraituz.

  7. Ikastetxeek irizpide horiek Eskolatze Batzorde Nagusira igorri beharko dituzte, horrek gainbegiratu ditzan, edo, bidezkoa bada, ikasleak Nafarroako hezkuntza sisteman egoki, aukera berdintasunean eta indarra duen arautegiari lotuz, sartzen direla begiratzeko osatuko den batzordera, izena aurretik emateko epea hasi baino lehen.

  8. Lehentasunezko irizpideak eta, hala bada, irizpide osagarriak erabiliz gero, berdinketarik bada, apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuaren 15. artikuluaren 2. eta 3. ataletan ezarririko irizpideei jarraituz hautsiko da.

  9. oinarria. Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren Irakaskuntzako Erdi Mailako Heziketa Zikloetan onartzeko irizpideak

  10. Zuzeneko sarreraren bidezko orotariko modalitate arruntean erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko, betebehar hauetako baten bat bete beharko da:

    -Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua izatea.

    -Teknikari laguntzaileen titulua izatea.

    -Teknikarien titulua izatea.

    -Batxilergo Balioaniztun Bateratuko bigarren maila gainditu izana.

    Erdi Mailako Irakaskuntzaren Erreforma Esperimentaleko lehen zikloko 2. maila gainditu izana.

    -Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen ikasketetan 1963ko Planeko hirugarren maila edo esperimentaleko guztiendako ikasgaietako bigarrena gainditua izatea.

    -Ondorio akademikoetarako aurreko horietakoren baten baliokide diren beste ikasketa batzuk gaindituak izatea.

    -Behar den titulu akademikoa ez dutenak kasuan kasuko sarrera proba gainditu ondoren sartzen ahalko dira erdi mailako heziketa zikloetan.

    -Arte Plastikoetako eta Disenuko irakaskuntzen Heziketa Zikloetan sartzeko, arterako gaitasun proba ere gainditu beharko da, horri buruzko arauan xedatu bezala.

  11. Zuzeneko sarreraren bidezko orotariko modalitate arruntean erdi mailako heziketa zikloetan sartzea eskatzen duten ikasleendako lehentasun hauek izanen dira, hurrenkera honetantxe:

    -Lehenbizikoa: 2008-2009 ikasturtean Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua lortzen dutenek.

    -Bigarrena: Bigarren Hezkuntzako gradua aurreko ikasturteetan lortu dutenak.

    -Hirugarrena: aurreko atalean aipatu diren ikasketen titulua dutenak.

    -Laugarrena: hala ere berdinketa izanez gero, zozketa eginen da.

    Zuzenean sartzeko eskabideak gehiago badira eskaintzen diren ikastokiak baino, aurreko taldeetako ikasleak onartuko dira, hurrenkera horretan, ikaslearen ikasketa espedienteko batez besteko nota handiena kontuan hartuta, foru agindu honen honen 10. oinarriko atalen arabera kalkulatuta. Hala, batez besteko nota kalkulaturik ez duten ikasleak azken geldituko diraa. hala ere berdinketa izanez gero, zozketa eginen da.

  12. Proba baten bidez sartzea: ikastetxeek lau ikastoki gordeko dituzte eskaintzen duten talde eta erdi mailako heziketa ziklo bakoitzerako.

    Eskatzaileen kopurua eskaintzen diren ikastokiena baino handiagoa bada, sarrera proban lortutako nota handienetik txikienera antolatutako ikasleak hurrenez hurren onartuko dira. Proban lortutako kalifikazioaren zenbakizko balioa jakiterik ez badago ziurtagirian "gai" hutsa jaso delako, 5 puntuko balioa emanen da.

    Berdinketarik izanez gero, lehentasun hurrenkera hau ezarriko da:

    -Lehenbizikoa: egin nahi duten heziketa zikloarekin lotura duen ekoizpen sektore batean urtebete baino gehiagoko lan esperientzia dutela frogatzen dutenak.

    -Bigarrena: edozein ekoizpen sektoretan urtebetetik gorako lan esperientzia dutela frogatzen dutenak.

    -Hirugarrena: behar adinako lan esperientzia dutela frogatzen ez dutenak.

    -Laugarrena: Hala ere berdinketa izanez gero, zozketa eginen da.

  13. Proba Nafarroako Foru Komunitatean 2009ko deialdian egin eta erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba beste autonomia erkidego batean gainditzen duten ikasleek, edo proba aurreko deialdietan gainditu dutenek, izena eman duteneko ikastetxean aurkeztu beharko dute aukeratu duten probaren ziurtagiria, Nafarroako Foru Komunitateko 2009ko deialdiko heziketa zikloetan sartzeko probetako behin-behineko emaitzak argitaratzen direnetik behin betikoak argitaratzen direnera. Nafarroan 2009an egindakoa aukeratzen ez bada, bertan izaniko emaitzen ondoriozko eskubideei uko eginen zaie eta uko hori espresuki adierazi beharko da, kasuan-kasuan izena ematen deneko ikastetxean.

  14. 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditu dutenak proba bidez sartuko dira, gainerako izangaien baldintza berberetan. Horretarako, 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditu izanaren frogagiria aurkeztu beharko dute, bai eta heziketa zikloetan sartzeko probatik salbuetsita daudela frogatzen duen agiria ere.

  15. oinarria. Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren Irakaskuntzako Goi Mailako Heziketa Zikloetan onartzeko irizpideak

  16. Zuzeneko sarreraren bidezko orotariko modalitate arruntean goi mailako heziketa zikloetan sartzeko, betebehar hauetako baten bat bete beharko da:

    -Batxilergoko titulua izatea.

    -Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana

    -Unibertsitatera (edo unibertsitate baino lehenagokora) Bideratzeko Ikastaroa gainditu izana.

    -Goi mailako teknikari edo espezialisten titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea dena edukitzea.

    -1963ko Ikaketa Planeko edo Plan Esperimentaleko Arte Aplikatuetako eta Lanbide Artistikoetako gradua edukitzea.

    -Unibertsitate bateko titulua edo antzekoa edukitzea.

    -Behar den titulu akademikoa ez dutenak kasuan kasuko sarrera proba gainditu ondoren sartzen ahalko dira goi mailako heziketa zikloetan.

    Arte Plastikoetako eta Disenuko irakaskuntzen Heziketa Zikloetan sartzeko, arterako gaitasun proba ere gainditu beharko da. Honako hauek salbuetsiak daude:

    1. Arte Batxilergoaren edo Arte Batxilergo Esperimentalaren titulua dutenak.

    2. Arte Plastikoen, Diseinuaren, Kultur Ondasunak Zaindu eta Zaharberritzeko titulua, edo baliokidetzat jotzen diren titulazioak, dituztenak, bere espezialitate ezberdinetan.

    3. Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari edo goi mailako teknikari titulua dutenak.

    4. Arte batxilergoko Diseinuaren oinarriak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR