221/2013 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, 2. mailako profesionaltasunaren ziurtagirien inguruan Nafarroako Enplegu Zerbitzuak programatutako ekintzak aprobetxamenduz egiteko nahikoa ezagutza lortzeko jarduketak arautzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 21eko 19/2002 Foru Legeak, Helduen Hezkuntza arautzen duenak, 3. artikuluan adierazten du, jende guztiaren hezkuntzarako eskubidea gauzatuko bada, saiatu egin behar dela herritar guztiek aukera izan dezatela gaur egun gizarteak eskatzen duen oinarrizko prestakuntza lortzeko, eta lehentasuna ematen zaie talde behartsuenei zuzendutako jarduketei. Helduei zuzendutako jarduketak garatzen erakundeek hartu beharreko konpromisoa sustatu eta pizteko helburua ere proposatzen du aipatu artikuluak.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak lanbide heziketaren, kualifikazioen eta egiaztapenen sistema integral bat ezartzen du eskaera sozial eta ekonomikoei eraginkortasunez eta gardentasunez erantzuteko prestakuntza modalitateen bitartez. Aipatu legeak 1. artikuluan adierazten du funts publikoekin lagundutako prestakuntzak bizi osoko prestakuntza bultzatuko duela, eta norberaren espektatiba eta egoerei egokituko zaiela, baita lanbide arlokoei ere.

Profesionaltasunaren ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretua aldatu zuen martxoaren 15eko 189/2013 Errege Dekretuaren arabera eta, hura aplikatuz, profesionaltasunaren ziurtagiriak ezartzeko emandako errege dekretuen arabera, ikasleak prestakuntza aprobetxamenduz egiteko beharrezko gaitasun giltzarrien jabe izatea da profesionaltasunaren ziurtagirien prestakuntzan sartzeko baldintzetako bat.

Horregatik, Hezkuntza Departamentuak eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, ikastetxe publikoak eta Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako gelak gauza izan daitezen zenbait gaitasun giltzarri lortzeko aukera ematen duten jarduketak egiteko, eta horien bidez 2. mailako profesionaltasunaren ziurtagirien inguruan Nafarroako Enplegu Zerbitzuak programatutako ekintzak aprobetxamenduz egiteko.

Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariak ebazpen hau onestearen aldeko txostena aurkeztu du, haren helburua aurreko puntuan adierazitako jarduketak arautzea baitu xede.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. 2. mailako profesionaltasunaren ziurtagirien inguruan Nafarroako Enplegu Zerbitzuak programatutako ekintzak aprobetxamenduz egiteko nahikoa ezagutza lortzeko jarduketak arautzea Nafarroako Foru Komunitatean. Jarduketa horiek ebazpen honen eranskinetan jaso dira.

  2. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

  3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Enplegu Zerbitzura, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Etengabeko Prestakuntzaren Bulegora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

  4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

    Iruñean, 2013ko apirilaren 29an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

    1. ERANSKINA

  5. mailako profesionaltasunaren ziurtagirien inguruan Nafarroako Enplegu Zerbitzuak programatutako ekintzak aprobetxamenduz egiteko prestakuntza ezagutza nahikoa lortzeko modua ematen duten jarduketen antolaketa eta antolamendua

    I.–Prestakuntza moduluen antolamendua.

  6. Egin gogo diren jarduketetan prestakuntza modulu hauek emanen dira, Estatutuko Enplegu Zerbitzu Publikoan ezarritako 2. mailako (N.2) gaitasunei loturik:

    –N.2 Komunikazioa gaztelaniaz.

    –N-2 Matematika.

    –N-2 Zientziak.

    –N-2 Teknologia.

    –N-2 Digitala.

  7. N-2 prestakuntza moduluak lau hilabetekoak izanen dira, ondoko taulan adierazitako iraupenarekin eta asteko ordu kopuruarekin:

    N-2 MODULUAK IRAUPENA ASTEKO ORDU KOPURUA
    Komunikazioa gaztelaniaz 64 ordu 4
    Matematika 64 ordu 4
    Zientziak 32 ordu 2
    Teknologia 48 ordu 3
    Digitala 32 ordu 2
    3. Ebazpenaren II. eranskinean jaso dira modulu horietako bakoitzaren helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpideak

    II.–Ikastetxeak eta irakasleak.

  8. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako geletan eta ikastetxe publikoetan ematen ahalko dira N-2 prestakuntza moduluak.

  9. Ikastetxe eta gelek 25 plaza eskainiko dituzte baimendutako modulu bakoitzeko, eta 15 lagun beharko dira, gutxienez ere, jarduera hasteko. Salbuespen gisa, adierazitakoa bainoa ratio txikiagoarekin hasten ahalko da jarduera, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak baimenduz gero.

  10. Ikasturte bakoitzean Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako gelen eta ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua arautuko dituzten jarraibideak onesteko ebazpenean zehaztuko da aipatu moduluen eskaintza, Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin koordinatu ondoren.

  11. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako gelek eta ikastetxeek beren jardueretarako oro har ezarritakoa izanen da modulu horiek emateko egutegia.

  12. Atal honen 1. puntuan adierazitako ikastetxe eta geletan zerbitzuak ematen dituzten irakasleak ariko dira prestakuntza modulu horiek ematen.

  13. Modulu horiek ematen dituzten irakasleek prestatuko dute haien programazioa; bertan, gutxienez ere, helburuak, edukien antolaketa eta sekuentzia, ebaluazio irizpideak, irakatsi eta ikasteko jarduerak eta printzipio metodologikoak, ebaluatzeko prozedura eta tresnak eta kalifikatzeko irizpideak sartuko dira. Programazio hori ikastetxeko urteko programazio orokorrari gehituko zaio. Orobat, ikasturteko azken txostenean atal bat izanen da emaitzak eta balorazioa jasotzeko.

    III.–Sartzeko eta matrikulatzeko baldintzak.

  14. 18 urtetik gorako pertsonek edo modulua hasten duten urtean adin hori betetzen dutenek egiten ahalko dituzte ikasketa hauek, baldin eta 2. mailako profesionaltasunaren ziurtagirietako prestakuntzan zuzenean sartzeko titulazio edo egiaztagiri hauetako bakar bat ere ez badute:

    –2. mailako profesionaltasunaren ziurtagiria.

    –Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua.

    –Teknikari laguntzailea.

    –Teknikaria.

    –Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko bigarren kurtsoa gainditua izatea.

    –Irakaskuntza ertainen erreformako lehen esperimentazio zikloko bigarren kurtsoa gainditua izatea.

    –Arte Aplikatuetako eta Lanbide Artistikoetako ikasketen 1963ko planeko hirugarren kurtsoa edo ikasketa komun esperimentalen bigarren kurtsoa gainditua izatea.

    –Ondorio akademikoetarako aurreko horietakoren baten baliokide deklaratuta dauden beste ikasketa batzuk.

    –Hezkuntza administrazioek araututako erdi mailako prestakuntza zikloetan sartzeko proba gainditua izatea.

    –25, 40 edo 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditua izatea.

  15. Ikasketak zein ikastetxe eta gelatan burutuko diren, haietan eginen da moduluetako inskripzioa. Ikasturte bakoitzean Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako gelen eta ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua arautuko dituzten jarraibideak onesteko ebazpenean ezarriko dira datak.

  16. Dena dela, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko bulegoetan egiten ahalko da aurreinskripzioa, eta haietatik interesdunak bidali dagozkien ikastetxe eta geletan matrikula gauza dezaten.

  17. Modulua hasi aurretik, hasierako balorazioa eginen zaie inskribatutakoei, kurtsoa aprobetxamenduz egiteko gutxieneko gaitasunen jabe ote diren jakiteko. Horien jabe ez direnak Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Hasierako Irakaskuntzen kurtsoak egitera bideratuko dira.

  18. Eskaeren kopurua eskaintzen diren plazena baino handiagoa bada, hasierako balorazioaren emaitzak kontuan hartuta eginen da hautaketa. Ikasturtearen lehen hamabostaldian plazarik hutsik geldituz gero, beste ikasle batzuk sartzen ahalko dira.

    IV.–Ebaluazioa eta ziurtapena.

  19. Modulu bakoitzaren programazioan ezarritako irizpideen arabera ebaluatuko dira ikasleak. Irakasleek irizpide horien berri emanen dute, zehatz, ikasturte hasieran.

  20. Irakasleek asistentziaren kontrola eginen dute. Ebaluazio positiboa lortzeko, hasteko, saioen %80an parte hartu beharko da.

  21. Ikasleen kalifikazioak adierazteko GAI terminoa erabiliko da positiboa bada, eta EZ GAI, negatiboa bada. Ebaluazioaren emaitzak ebaluazio aktetan jasoko dira, ebazpen honen III. eranskinean ageri den ereduari jarraituz. Ebaluazio akta horiek Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako geletako edo ikastetxeetako idazkaritzan artxibatuko dira.

  22. Lortutako kalifikazioarekin adostasunik ez bada, interesdunak erreklamazioa egiten ahalko du, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe ez unibertsitario publiko eta pribatuetako bizikidetzari eta ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzko abuztuaren 23ko 47/2010 Foru Dekretuaren 4.d.3) artikuluak ezarritakoari jarraituz.

  23. N-2 Zientzietako, N-2 Teknologiako edo N-2 Digitaleko prestakuntza moduluak gainditzen dituztenek gainditutako modulu bakoitzaren ziurtagiria, ebazpen honen IV. eranskinean jasotako ereduaren araberakoa, jasoko dute Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako gelen edo ikastetxeen eskutik.

  24. N-2 Komunikazioa gaztelaniaz eta N-2 Matematika izeneko prestakuntza moduluak gainditzen dituztenek gainditutako modulu bakoitzeko ziurtagiria jasoko dute Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eskutik. Horretarako, ikastetxeek eta gelek modulu horien ebaluazio akten kopia igorriko dute Enplegurako Prestakuntza Garatzeko Atalera.

    1. ERANSKINA

  25. mailako prestakuntza moduluen helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpideak

    Gaitasun giltzarria: N-2 Komunikazioa gaztelaniaz

    Helburu orokorra:

  26. mailako profesionaltasunaren ziurtagiriak eskuratzeko gaitasun giltzarriaren maila lortzea gaztelaniaren arloan; horren bidez gaitasun hauek izanen dituzte:

    –Ezagutzari heltzeko moduko ahozko espresioen eta testu idatzien ulermen maila eta erabilera frogatzea, informazioaren ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizita, baita oinarrizko egitura formala ere.

    –Pentsamenduak, emozioak eta iritziak adieraztea, gertakari eta esperientziak argi kontatu eta azaltzea eta gai bat ahoz adieraztea hitzaldiari koherentzia eta kohesioa emanez.

    –Testuak ahoz eta idatziz laburtzea, gai nagusia eta bigarren mailakoak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR