2/2010 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 11koa, Nafarroako Vianako Printzea Nazioarteko Sariak sortzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

1990. urtean, Nafarroako Gobernuak Kulturaren Vianako Printzea Saria sortu zuen kultura arloko sorkuntzan, azterlanean eta ikerlanean diharduten pertsonei, taldeei edo erakundeei esker ona emateko. Sari hau urtero eman da, eta 1993. urteaz geroztik, Asturiasko eta Vianako printzeak berak ematen du.

Halaber, 2001ean, Nafarroako Gobernuak eta Euskadiko Kutxak Elkartasunaren Nazioarteko "Nafarroa" Saria izenekoa sortu zuten gizarte sektore eta lurralde ahulenen alde diharduten pertsonen eta entitateen lan boluntarioa aintzat hartu eta ezagutarazteko xedearekin.

Bi sarien ibilbide bikaina ikusirik, eta eragin eta garrantzi handiagoa emateko asmoz, Nafarroako Gobernuak egokitzat jo du urtero ematen diren bi sariak koordinatu eta sari berria sortzea mendekotasunari lagundu eta arreta emateko egiten den lan berritzailea nabarmentzeko. Hala, bi sariak izen berean batuko dira eta nazioarteko bihurtuko. Halaber, uste da izendapenik egokiena "Nafarroako Vianako Printzea Nazioarteko Sariak" dela, errege titulu horrek duen esanahi historiko sakonagatik eta sariak Asturiasko eta Vianako printzeak berak emateak ekitaldiari ematen dion garrantzi publikoagatik.

Horrenbestez, lehendakariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2010eko urtarrilaren 11ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Nafarroako Vianako Printzea Nazioarteko Sariak sortzen dira, urtero banatuko direnak eta ondoko ezaugarri hauek izanen dituztenak:

  1. Kulturaren Vianako Printzea Saria: kulturaren esparruko pertsona edo entitate garrantzitsuei esker ona ematea beren ibilbideagatik, barne hartuta arte plastikoen, musikaren, literaturaren eta abarren arloetan egindako sormen lana nahiz zientzia, teknika eta ikerketarenean egindakoa.

  2. Elkartasunaren Vianako Printzea Saria: munduko lurralde eta herri ahulenetako gizarte sektore behartsuenen alde diharduten entitate edo pertsonei esker ona ematea, gizartea arlo horietan egin beharreko lan boluntario eta elkartasunezkoari buruz kontzientziatu eta sentsibilizatzeko.

  3. Mendekotasunaren Arretaren Vianako Printzea Saria: mendekotasuna duten pertsonen -adinekoen zein ezgaituen- bizi-kalitatea hobetzeko praktika berritzaileak, ikerketa garrantzitsuak eta bestelako ekimenak sustatzen dituzten pertsona edo entitateei esker ona ematea, eta horrela, gizarte sistema aurreratuagoa lortzea.

2. Vianako Printzea nazioarteko hiru sariek diru-zuzkidura bera izanen dute eta Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura edo entitate laguntzaileekin...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR