72/2014 FORU AGINDUA, abuztuaren 22koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan, pribatuetan eta pribatu itunduetan Lehen Hezkuntzan ari diren ikasleak ebaluatu eta hurrengo mailara pasatzeko arauak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatu du. Besteak beste, aldaketa garrantzitsuak egin ditu Lehen Hezkuntzako curriculumen egituran, bai eta ikasleen ebaluazioari buruzko alderdi batzuetan ere.

Lehen Hezkuntzaren oinarrizko curriculuma ezartzen duen otsailaren 28ko 126/2014 Errege Dekretuak, 2/2006 Lege Organikoaren garapena den aldetik, bere 12. artikuluan, ebaluazioari buruzko zenbait alderdi xedatzen ditu. Orobat, errege dekretu horren laugarren xedapen gehigarriak zehazten du zein diren ebaluatzeko agiri ofizialak eta zein den haien gutxieneko osaera.

Nafarroako Foru Komunitatean Lehen Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen Foru Dekretuak xedatzen du eskuarki nola arautu behar den hezkuntza horretan ikastetxe publikoetan, pribatuetan eta pribatu itunduetan aritzen diren ikasleak ebaluatzeko prozesua.

Arau esparru horrek behartzen du xedapen berri bat garatzera Lehen Hezkuntzan ikastetxe publikoetan, pribatuetan eta pribatu itunduetan aritzen diren ikasleen ebaluazioa eta hurrengo mailarako pasatzea arautzeko. Horrek, jakina, Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 18ko 216/2007 Foru Agindua mailaz maila indargabetzea ekarriko du.

Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du Nafarroako Foru Komunitatean Lehen Hezkuntzan ari diren ikasleak ebaluatu eta hurrengo mailara pasatzeko arauak ezartzen dituen foru agindu hau onesteko.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

    Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan, pribatuetan eta pribatu itunduetan Lehen Hezkuntzan ari diren ikasleak ebaluatu eta hurrengo mailara pasatzeko arauak ezartzea da foru agindu honen helburua.

  2. artikulua. Ebaluazioaren ezaugarri orokorrak.

  3. Ebaluazioak ikasleen ikasketa prozesuaren emaitza baloratzea du helburu, irakaskuntzaren estandarrak lortu diren ala ez aztertuta gehienbat. Halaber, lortutako ikasketen balorazioan, kontuan hartuko dira Lehen Hezkuntzako irakaskuntzen curriculumerako Foru Dekretuak ezartzen dituen gaitasunak eta etapa horretako helburuak, ikaskuntzako estandarren erreferente orokorrenak diren aldetik, baita ikasleak egindako lana eta esfortzua ere.

  4. Ebaluazio hori globala izanen da, etapako eta helburuei eta gaitasunei buruzkoa den aldetik, eta aurrerabidea hartuko du kontuan, alor bakoitzarena edo alor guztiena izan. Etengabea izanen da, ikasleen irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan murgilduta dagoen aldetik, eta ikasgelako eguneroko zereginetan integratua.

  5. Ebaluazio etengabea prestakuntzarako egokia denez gero, bide ematen du sostengurako eta errefortzurako neurriak hartzeko, baita curriculuma egokitu eta aberasteko ere, hala behar duten ikasle guztientzat. Neurri horiek ikasturtearen edozein unetan hartuko dira, beharrak atzeman bezain laster betiere, eta ikasleak hezkuntza-prozesuan aurrera jarraitzeko nahitaezkoak dituen ikasketak bereganatzea izanen dute helburua.

  6. Ikasleek curriculumeko gaitasunak eskuratzea da helburuak lortu ote diren zehazteko adierazle nagusia.

  7. Kurtsoa errepikatzea salbuespenezko neurria izanen da, eta ikasleak ikaskuntzan dituen oztopo guztiak konpontzeko asmoz errefortzurako eta sostengurako hartutako neurri guztiak agortu ondoan baizik ez da hartuko.

  8. Irakasleek ikasleen ikaskuntza-prozesua, irakaste-prozesuak eta beren irakasle-lana aztertuko dituzte; horretarako, lorpenen adierazleak ezarriko dira irakaskuntzako programazioetan. Honako hauek egon daitezke adierazle horien artean: ikasleek lortutako emaitzak, arloko programazioa zenbateraino bete den, metodologia didaktikoaren egokitzapena, ikasteko zailtasunak dituzten ikasleei aplikatutako neurriak eta haiekin lortutako emaitza, elkarbizitzaren giroa, irakasleen arteko koordinazioa eta familiekiko harremana.

  9. artikulua. Irakasleak eta irakasle taldea.

  10. Irakasle taldea izanen da ebaluazio prozesuaren arduraduna, hau da, bertan lanean ari diren irakasle guztien multzoa.

  11. Arlo bakoitzean ardura duen irakasleak erabakiko du kalifikazioa. Ikasle jakin bati buruzko gainerako erabakiak haren irakasleen taldeak hartuko ditu adostasunez. Adostasunik lortu ezean, taldeko tutorearen informazioa eta irizpidea hartuko dira kontuan bereziki.

  12. Talde bakoitzaren tutorea izanen da ebaluazio saioak zuzendu eta araudia betetzen dela bermatuko duena, ikasketaburuak koordinatuta. Orientazioaz arduratzen denak, bere eginkizunak betez, tutorea aholkatzen ahalko du saio horiek behar bezala garatzeko.

  13. Arte-hezkuntzaren arloan, horretan aritzen diren irakasleek batera erabakiko dute kalifikazioa.

  14. artikulua. Hasierako ebaluazioa.

  15. Ikastetxeek, ikasturte bakoitzaren hasieran eta ikasle guztientzat, hasierako ebaluazio bat eginen dute, ikasle bakoitzaren ezaugarriak ezagutzeko eta hezkuntzaren esku-hartzea planifikatzeko. Hartzen diren neurriak ikasketa-espedientean jasoko dira.

  16. Ebaluazio horrek, ikasturtearen lehendabiziko hilabetean egin beharrekoak, aurreko ikasturteko informazio akademikoa bilduko du, baita tutoreak ikasturtearen hasieratik jasotakoa ere.

  17. Hasierako ebaluazio horrek, halaber, Espainiako hezkuntza sisteman behar baino beranduago sartzen den ikasleari eginen zaio, ikasturtean noiz hasten den kontuan izan gabe.

  18. artikulua. Ebaluazio etengabea eta azken ebaluazioa.

  19. Ebaluaziorako eskubidea eta ikasleen dedikazioa, esfortzua eta eskola-errendimendua objektiboki aitortuak izateko eskubidea ikasleei bermatu beharrez, tutoreek gurasoei edo legezko ordezkariei jakinaraziko diete, ikasturte bakoitzaren hasieran, zein diren ebaluazio eta kalifikazio prozesuaren ezaugarri orokorrak, ikasturtearen hasieran taldea biltzen denean, edo ikastetxeak ezartzen dituen bideetan. Horretaz gainera, tutoreek etengabeko komunikazioa izanen dute gurasoekin edo legezko ordezkariekin, ikasle bakoitzari jarraipen etengabea bermatzeko.

  20. Ikasturte bakoitzean zehar, irakasleek ikasleen ikaskuntza prozesuari buruzko informazioa bilduko dute behaketa sistematikoaren bidez, lanen balorazioaren bidez eta berariazko proben bidez, ikaskuntza horren jarraipena errazteko eta egokitzapen neurriak, curriculumekoak eta/edo antolaketakoak ezartzeko, ikasleen helburuak eta gaitasunak lortzen lagunduko dutenak.

  21. Hasierako ebaluazioaz gainera, kurtso guztietan ebaluazioko hiru saio eginen dira (bat hiruhileko bakoitzean), tutoreak koordinatuta, eta taldeari irakasten dioten irakasleek parte hartuko dute haietan.

  22. Saio horiek helburu izanen dute ikasleen ikaskuntza prozesua baloratzea, emaitza akademikoak aztertzea, taldea bere osotasunean aztertzea eta behar diren erabakiak hartzea, taldeari zein ikasle bakoitzari buruz. Era berean, aurreko ebaluazio bileretan hartutako erabakien balorazioa eta jarraipena eginen dira.

  23. Bilera horietan, etengabeko ebaluazioaren ikuspegia galdu gabe, irakasle bakoitzak erabakiko du bere arloko ikasle bakoitzari zer kalifikazio jarri. Gainera, ikasi beharrekoa zenbateraino bereganatuko duen agerraraziko du. Aipatzekoak iruditzen zaizkion beste edozein alderdiri buruzko oharrak ere eginen ditu. Tutoreak hiru hilean behingo ebaluazioari buruzko informazioa sartuko du ikasketa-espedientean.

  24. Ebaluazio saio bakoitza bukatutakoan, tutoreak idatziz jakinaraziko die gurasoei eta legezko ordezkariei zein den seme-alaben errendimendua, familiei igorri beharreko ebaluazio txostenaren bidez. Informazio hori, kurtso bakoitzean ikasle bakoitzaren gurasoekin edo legezko ordezkariekin banan-banan egin beharreko elkarrizketetan osatuko da. Beharrezkoak direnean eginen dira elkarrizketa horiek.

  25. Etengabeko ebaluazioaren prozesuan, ikasle baten aurrerabidea egokia ez denean, beharrezko neurriak hartuko dira, gurasoei edo legezko ordezkariei horren berri eman ondoan. Neurri horien helburua hezkuntza prozesuan aurrera egiteko ikasleak beharrezko eta nahitaezko dituen eduki eta gaitasunak bereganatzea izanen da.

  26. Hiru hilabetean behineko ebaluazio-bilera horietaz gainera, ikastetxeek beste saio bat eginen dute azken ebaluaziorako. Horretan, ikasleen aurrerabidea nolakoa izan den aztertuko da, arlo bakoitzari dagozkion kalifikazioak emanen dira, ikaskuntza prozesuan jarraipena bermatzen duten erabakiak hartuko dira, eta ikaslea hurrengo kurtsora edo etapara pasatu edo ez pasatu erabakiko da. Hori guztia...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR