85/2014 FORU AGINDUA, martxoaren 28koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana. Honen bidez zehazten dira Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritzaren lurralde egitura osatzen duten suhiltzaile parkeak eta eskualdeak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Otsailaren 16ko 12/2009 Foru Dekretuak onetsi zituen Nafarroako Larrialdietako Agentziaren estatutuak. 31. artikuluak ezartzen du Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritza egituratzen duten eskualdeak finkatu eta suhiltzaile parkeak sortu eta deseginen direla Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren foru agindu bidez. Bertan zehaztuko dira haien tipologia, langileen eta esku-hartzeen kopurua, xede dituzten herriak eta arriskuen mapa.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 31ko 318/2006 Foru Aginduaren bitartez, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren barruan suhiltzaile parkeak sortu eta atxiki ziren, bai eta Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritzako eskualdeak zehaztu ere.

Gero, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren apirilaren 17ko 257/2009 Foru Aginduaren bidez Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Cordovillako Suhiltzaile Parke Nagusi berria sortu eta atxiki zen eta aipatutako 318/2006 Foru Agindua aldatu zen.

Nafarroako Larrialdietako Agentziaren funtzionamenduarengatik eta dauden baliabideak optimizatu behar direnez, beharrezkoa da Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritza berregituratzea, suhiltzaile parkeei eta eskualdeei dagokienez, horien funtzionamendua hobetzeko eta bermatzeko, Nafarroako Foru Komunitatea bi eremu geografiko handitan banatuz, honako irizpide hauekin bat: eraginkortasuna eta efizientzia; hurbiltasuna; arrisku berberek eta antzeko esku-hartzeek bat egitea; iristeko erraztasuna eta erantzuteko denbora; inplikatutako suhiltzaile parkeek zer aukera duten banaka eta elkarrekin aldi berean erantzuteko; eta lan administratiboek, langileak kudeatzekoek eta babes logistikokoek duten banaketa. Horren arabera behar diren suhiltzaile parkeak sortu eta atxiki behar dira.

Ikusirik Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailearen proposamena, eta Nafarroako Larrialdietako Agentziako estatutuen (otsailaren 16ko 12/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak) 31. artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Suhiltzaile parkeak zehaztea.

    Ondoko suhiltzaile parkeak zehazten dira Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritzan:

    1. Altsasuko suhiltzaile parkea:

  2. Parke mota: laguntzakoa eta Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa.

  3. Zenbat kide, erreferentzia gisa: 7 kabo eta 13 suhiltzaile.

  4. Esku-hartze kopurua: 500.

  5. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.

  6. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.

  7. Suhiltzaile parkeko burua: Suhiltzaile sarjentua edo kaboa.

    1. Aurizko suhiltzaile parkea:

  8. Parke mota: laguntzakoa eta Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa. Sasoikoa neguko kanpainan.

  9. Zenbat kide, erreferentzia gisa: 7 kabo eta 13 suhiltzaile.

  10. Esku-hartze kopurua: 300.

  11. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.

  12. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.

  13. Suhiltzaile parkeko burua: Suhiltzaile sarjentua edo kaboa.

    1. Lizarrako suhiltzaile parkea:

  14. Parke mota: Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa. Sasoikoa udako kanpainan.

  15. Zenbat kide, erreferentzia gisa: 8 kabo eta 19 suhiltzaile.

  16. Esku-hartze kopurua: 800.

  17. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.

  18. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.

  19. Suhiltzaile parkeko burua: Suhiltzaile sarjentua.

    1. Lodosako suhiltzaile parkea:

  20. Parke mota: laguntzakoa eta Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa. Sasoikoa udako kanpainan.

  21. Zenbat kide, erreferentzia gisa: 7 kabo eta 13 suhiltzaile.

  22. Esku-hartze kopurua: 600.

  23. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.

  24. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.

  25. Suhiltzaile parkeko burua: Suhiltzaile sarjentua edo kaboa.

    1. Nabaskozeko suhiltzaile parkea:

  26. Parke mota: laguntzakoa eta Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa.

  27. Zenbat kide, erreferentzia gisa: 7 kabo eta 13 suhiltzaile.

  28. Esku-hartze kopurua: 200.

  29. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.

  30. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.

  31. Suhiltzaile parkeko burua: Suhiltzaile sarjentua edo kaboa.

    1. Oronozko suhiltzaile parkea:

  32. Parke mota: Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa. Sasoikoa neguko kanpainan.

  33. Zenbat kide, erreferentzia gisa: 8 kabo eta 19 suhiltzaile.

  34. Esku-hartze kopurua: 500.

  35. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.

  36. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.

  37. Suhiltzaile parkeko burua: Suhiltzaile sarjentua.

    1. Iruñeko suhiltzaile parke nagusia:

    Ondorio administratibo eta operatiboetarako, Iruñeko eta Cordovillako suhiltzaile parkeak bateratu egiten dira, baina egungo egoitza fisikoei eusten zaie.

  38. Parke mota: nagusia eta Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa. Sasoikoa udako kanpainan.

  39. Zenbat kide, erreferentzia gisa: 21 kabo eta 89 suhiltzaile.

  40. Esku-hartze kopurua: 5.300.

  41. Lehenik zer herriri ematen dion arreta. ikus I. eranskina.

  42. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.

  43. Suhiltzaile parkeko burua: Suhiltzaile ofiziala edo ofizialordea.

    1. Azkoiengo suhiltzaile parkea:

  44. Parke mota: laguntzakoa eta Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa. Sasoikoa udako kanpainan.

  45. Zenbat kide, erreferentzia gisa: 7 kabo eta 13 suhiltzaile.

  46. Esku-hartze kopurua: 250.

  47. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.

  48. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.

  49. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR