136/2011 FORU DEKRETUA, abuztuaren 24koa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuari dagokio departamentu bakoitzaren egitura organikoa onestea.

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak uztailaren 1ean emandako 10/2011 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen.

Era berean, uztailaren 5eko 61/2011 Foru Dekretuaren bidez, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezarri zen.

Bidezko da, beraz, Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu bakoitzaren egitura behar bezala garatzea.

Foru dekretu honen xedea da Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organiko berria garatzea.

Horiek horrela, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko abuztuaren hogeita lauan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren eskumenen esparrua.

      Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan bereganatuak dituen eskumenak gauzatzea: familia, kontsumoa, adingabeen babesa, kirola, gazteria, gizonen eta emakumeen arteko berdintasun politikak, garapenerako nazioarteko lankidetza, gizarte gaiak, bai eta indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eskudantziak ere.

    2. artikulua. Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilaria.

    3. Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariari, departamentuaren titularra den aldetik, Nafarroako Gobernuari eta haren Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezartzen diren eskudantziak dagozkio, foru dekretu honen 1. artikuluan zehazten diren eskumenen esparruari dagokionez.

      Bereziki, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren aurrekontuen kargura emanen diren diru-laguntzen deialdiak onestea dagokio.

    4. Orobat, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariari, departamentuaren titularra den aldetik, indarrean den legeriak esleitzen dizkion kide anitzeko organoetako lehendakaritza dagokio, eta hauena ere bai:

      Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseilua.

      1. Nafarroako Adinekoen Kontseilua.

      2. Nafarroako Desgaitasunaren Kontseilua.

      3. Gizarte Zerbitzuen Administrazioen arteko Kontseilua.

      4. Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseilua.

      5. Nafarroako Kontsumoaren Kontseilua.

      6. Nafarroako Adingabearen Kontseilua.

      7. Nafarroako Kirolaren Institutuko Gobernu Kontseilua.

      8. Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Gobernu Kontseilua.

      9. Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gobernu Kontseilua.

    5. Orobat, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariari sostengu politiko eta teknikoa emateko unitate gisa, departamentuan kontseilariaren Kabinetea dago, Nafarroako Gobernuari eta haren Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluari lotua dagoena, zuzenean haren mende.

    6. artikulua. Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren antolaketa orokorra.

    7. Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere egituran:

      1. Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusia.

      2. Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    8. Orobat, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuari atxikirik geldituko dira erakunde autonomo hauek.

      1. Nafarroako Kirolaren Institutua.

      2. Nafarroako Gazteriaren Institutua.

      3. Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutua.

    9. Nafarroako Mendekotasunerako Agentzia erakunde autonomoa Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiari atxikirik geldituko da.

    10. artikulua. Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala eta eskudantziak.

    11. Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aurreikusten diren eskudantziak erabiliko ditu arlo hauetan:

      1. Gizarte politika edo gizarte gaiak.

      2. Garapenerako nazioarteko lankidetza.

      3. Haur eta nerabeentzako babesa, sustapena eta arreta.

      4. Kontsumoa.

      Halaber, departamentuaren eskumenen esparruaren barrenean dauden fundazioen babesle lanak eginen ditu, baita indarra duten xedapenek Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuari zuzendaritza nagusiaren eremuan esleitzen dizkioten beste eginkizunak ere.

    12. Foru dekretu honen 2. artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiak, kontseilariaren goi zuzendaritzapean eta aurreko atalean adierazitako esparru materialean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dioten edo Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko kontseilariak agintzen dion beste edozein, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

    13. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

    14. Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu diren eskumenen esparruan, eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren goi zuzendaritzapean -berari atxikita baitago zuzenean-, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23. artikuluan aurreikusitako eskudantziak eta Idazkaritza Tekniko Nagusiak arautzen dituen Erregelamenduan ezarritakoak baliatuko ditu, baita indarra duten xedapenek emandakoak edota Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak agintzen dizkion guztiak ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

    15. Horrez gain, aipatu araudiari jarraituz dagozkio eskudantzia juridikoak, tekniko-administratiboak eta aurrekontuaren kudeaketari buruzkoak, departamentuan diren erakunde autonomoen gainean, bakoitzaren estatutuetan ezarritakoa ezertan ukatu gabe.

    16. Langileen arloan, dagozkion eginkizunak beteko ditu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen arloan eskudantziak zehazten dituen araudiari jarraikiz, bai Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako langileei dagokienez, bai Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako langileei dagokienez, erakunde autonomo horren mendeko egoitzetako langileak izan ezik.

    17. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.

      Zerbitzuek jarraian adierazten diren eginkizunak izanen dituzte, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta zerbitzu bakoitzari foru dekretu honetan ezartzen zaion esparru material edo funtzionalean: euren menpeko atal edo unitate organikoen jarduera planifikatzea, koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea; prozedurak azkartzea, arrazionalizatzea eta erraztea bultzatu eta sustatzea; indarreko xedapenek berariaz ezarritakoak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo eskuordetzen dizkietenak.

    18. artikulua. Atalen eskudantziak.

      Atalek jarraian adierazten diren eginkizunak izanen dituzte, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta atal bakoitzari foru dekretu honetan ezartzen zaion esparru material edo funtzionalean: euren esparru materialeko gaien txostenak egitea, hierarkian euren gainetik dagoenari ekintzak proposatzea eta haiek burutzea; euren menpeko bulegoen jarduerak koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea; eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkieten eginkizun guztiak.

  2. KAPITULUA

    Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiaren egitura

    2. artikulua. Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

    3. Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusia zerbitzu hauetan egituratu da:

      1. Plangintza, Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzua.

      2. Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen Zerbitzua.

      3. Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Zerbitzua.

      4. Haur eta Nerabeentzako Babes, Sustapen eta Arretaren Zerbitzua.

      5. Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzua.

    4. Era berean, Nafarroako Mendekotasunerako Agentzia erakunde autonomoa Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiari atxikirik geldituko da.

    5. ATALA

      Plangintza, Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzua

    6. artikulua. Plangintza, Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuaren eskumenen esparru material eta funtzionala eta haren egitura.

    7. Plangintza, Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuak, gizarte politikaren, kontsumoaren, adingabeen babesaren eta familiaren eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politiken esparruan, foru dekretu honetan aurreikusitako eskudantziak izanen ditu. Bereziki, honako hauek:

      1. Gizarte zerbitzuen plan estrategikoak, plan sektorialak, kalitate planak eta gizarte zerbitzu orokorren zorroa egitea, jarraitzea eta ebaluatzea.

      2. Gizarte zerbitzuen eskaerari eta gizarte zerbitzuen hartzaileei buruzko azterlanak eta ikerketak egitea.

      3. Arloko ikerketa jarduerak bultzatzea.

      4. Gizarte zerbitzuetarako programak prestatu, jarraitu eta ebaluatzeko lanetan parte hartzea, kasuan kasuko unitate teknikoekin batera.

      5. Plangintzari buruzko azterlan eta dokumentuak prestatu, zabaldu eta argitaratzea.

      6. Gizarte zerbitzuen kudeaketa eta antolamendua eta ematen den laguntza hobetzeko proposamenak prestatzea.

      7. Departamentuaren unitate organikoen eta erakunde autonomoen arteko lankidetza eta koordinaziorako proposamenak egitea, eta departamentu hori beste departamentu eta erakunde batzuekin lankidetzan aritu eta koordinatzeko proposamenak egitea, dauden baliabideak optimizatzeko.

      8. Gizarte zerbitzuetako profesionalendako prestakuntza planak diseinatzea.

      9. Departamentuaren funtzionamenduan eta helburuak erdiesteko, kalitate-sistemak eta kostuak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR