46/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 30koa, 2008. urteko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenak telematika bidez aurkezteko arauak ematen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez erregula dezan zergadun eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiliz aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko arautegiak eskatutako beste agiri guztiak.

Hori horrela, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenak Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari baimena ematen dio, bere eskumenen barruan, foru dekretua garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Izandako esperientziak erakutsi du komenigarria dela aurreko ekitaldietan aitorpen horien kudeaketan hasitako garapenari segida ematea, kontuan har daitezen jakinarazpen telematikoko teknologia berriak, alde batetik zergadunek betebeharrak errazago egin ditzaten eta, bestetik, aitorpenen kudeaketa arintzeko, emandako datuen tratamendu eta kontrol informatiko azkarra eginez.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak, martxoaren 30ko 45/2009 Foru Aginduaren bidez, 2008. urteko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenak aurkezteko arauak eman ditu.

2008. urteko pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga sorrarazi denez, dagokion aurkezpen telematikoa egiteko behar diren xedapenak eman behar dira.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. pertsona fisikoen errentaren gaineko zergako aitorpenak telematika bidez aurkezteko sistemaren aplikazio eremua.

1. Martxoaren 30ko 45/2009 Foru Aginduak, 2008. urteari dagozkion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenak aurkezteko arauak ematen dituenak, 1. artikuluan aipatzen dituen subjektu pasiboek aurkez ditzakete telematika bidez pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenak.

2. 2009ko apirilaren 7tik aurrera aurkeztu ahal izanen dira telematika bidez pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenak, 2008koak, bai www.navarra.es web-orrian dagoen "Aitorpena egitea - Zenbat ateratzen zaidan" izeneko aplikazioa erabiliz aurkeztu beharrekoak bai telematika bidez aurkezteko bide ematen duten programa informatikoak erabili eta Internet bidez bidaltzen direnak. Aurkezteko borondatezko epea izanen da 2008. urteari dagozkion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenak aurkezteko arauak ematen dituen martxoaren 30ko 45/2009 Foru Aginduan horretarako ezarritakoa.

3. pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren 2008ko zergaldiari dagozkion aitorpenak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR