493/2008 FORU AGINDUA, irailaren 30koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Georgia Pacific, S.P.R.L. enpresak Alloko udal mugapean tisu papera fabrikatu eta eraldatzeko jarduerarako jasotako Ingurumen baimen integratua aldatzen duena, eskatu den aldaketaren ondoren instalazioak izanen duen konfigurazio berriari egokitzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak 2005eko abenduaren 23an emandako 0607/2005 Foru Aginduaren bidez, Ingurumen baimen integratua eman zen Georgia Pacific, S.P.R.L. enpresak Alloko udal mugapean tisu papera fabrikatu eta eraldatzeko sustatutako jarduerarako, eta aurkeztutako proiektuaren Ingurumen eraginaren adierazpena egin zen.

2008ko otsailaren 22an, titularrak aldaketa bat eskatu zuen, paraleloan betegarri plastikoarekin 675 m³-ko bi erreaktore aerobio bidezko MBBR prozesu biologikoa instalatzeko eta erreaktore aerobioen irteeran 628 m³-ko bigarren mailako dekantagailua jartzeko, araztegian egun dauden elementuekin batera.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak, 2008ko otsailaren 28an emandako adierazpenaren bidez, kutsaduraren aurkako aurreneurri eta kontrol integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan, eta Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 93/2006 Foru Dekretuaren 78. artikuluan ezarritako irizpideei jarraikiz, erabaki zuen aldaketa horiek ez zirela funtsezkoak eta, beraz, ez zela beharrezkoa beste Ingurumen baimen integratu bat ematea.

Hala ere, aldaketa nabaria zen instalazioaren funtzionamenduan aldaketa garrantzitsuak gertatzen zirelako, zehazki Ingurumen baimen integratuaren II.eranskinaren 4.2 puntuan aipatzen diren hondakin uren isurketen tratamendurako sistema eta prozeduretan, beraz, beharrezkoa da Ingurumen baimen integratua aldatzea aldaketa horiek sartzeko.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Georgia Pacific, S.P.R.L. enpresak Alloko udal mugapean tisu papera fabrikatu eta eraldatzeko jarduerarako jasotako Ingurumen baimen integratua aldatzea, titularrak 2008ko otsailaren 22an eskatutako aldaketaren ondoren instalazioak izanen duen konfigurazio berriari egokitzeko. Baimen integratua Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak abenduaren 23an emandako 0607/2005 Foru Aginduaren bidez eman zen.

  2. Ingurumen baimen integratua aldatuko da ,Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak abenduaren 23an emandako 0607/2005 Foru Aginduaren eranskinetan aldaketa batzuk sartuz (foru agindu horren bidez Ingurumen baimen integratua eman zitzaion aipatu instalazioari). Aldaketa horiek foru agindu honen eranskinetan agertzen den bezala erredaktatuko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR