11/2012 FORU DEKRETUA, otsailaren 29koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko lan arloko Salak berriki ezarritako doktrinaren arabera, aldizka edo zikloka, edo homogeneotasuna duten aldietan, gertatzen diren lan beharretarako kontratazioei dagozkien lanpostuak, errentaren kanpainakoak esate baterako, lanaldi partzialekoak dira, lan araubidekoak (aldizkako langile finkoak). Horregatik, errentaren kanpainari arreta emateko, beharrezkoa da kanpainarako behar diren erdi mailako tituludunen eta administrari laguntzaileen lanpostu hutsak sortzea.

Gainera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko. Kontu-hartzailetzak aldeko txostena eman du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko otsailaren 29ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

-Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua:

Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia: Basozain nagusien lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 8601 zenbakia duena. Nafarroako Enplegu Zerbitzua: Legelarien lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, Tuterako Enplegu Agentziari atxikia, plantilla organikoan 6170 zenbakia duena. Bi.-Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

-Ekonomia eta Ogasun Departamentua:

Nafarroako Zerga Ogasuna: Erdi mailako teknikarien hogeita hiru lanpostu huts, lan araubidekoak, lanaldi partzialekoak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR