34/2011 FORU AGINDUA, apirilaren 11koa, Osasuneko kontseilariak emana, Txertaketen Nafarroako Egutegi Ofiziala aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasuneko kontseilariak urtarrilaren 25ean emandako 9/1996 Foru Aginduak Nafarroako Txertaketen Aholku Batzorde Teknikoa eratu zuen, besteak beste, txertaketa programak diseinatu, ezarri eta ebaluatzen laguntzeko, immunizazioaren bidez galaraz daitezkeen eritasunen egoera epidemiologikoa aztertuz, gaixotasun kutsagarriak kontrolatzeko osasun erakunde nazionalen eta nazioartekoen gomendioak kontuan hartuz, eta Foru Komunitateko txertaketen egutegia irizpide horietara egokituz.

Txertaketen Nafarroako egutegi ofizialaren azkeneko eguneratzea Osasuneko kontseilariaren urtarrilaren 21eko 9/2010 Foru Aginduaren bidez egin zen, horren bidez aldatu baitzen Txertaketen Nafarroako Egutegi Ofiziala.

Nafarroako Txertaketen Aholku Batzorde Teknikoak Osasun Departamentuari proposatu dio 6 urterekin jartzen den difteriaren, tetanosaren eta kukutxeztularen txertoa karga murriztuko bosgarren dTp dosi azelular baten bidez jartzea, karga osoko DTP dosi azelular bat jarri beharrean.

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 33.1 artikuluak xedatutakoari jarraikiz, Osasun Departamentuari dagozkio, besteren artean, Osasun Publikoaren arloa planifikatu eta antolatzeko eginkizunak. Esparru horretan sartzen dira osasuna babesteko jarduerak, hala nola txertaketen egutegi ofizialean ezarri diren txertaketa sistematikoak.

Horrenbestez, Osasuneko zuzendari nagusiak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ematen zaizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Txertaketen Nafarroako Egutegi Ofiziala aldatzea.

Txertaketen Nafarroako Egutegi Ofiziala aldatzen da, eta foru agindu honen eranskinean jaso bezala geratzen da. Hona aldaketa:

Difteriaren, Tetanosaren eta Kukutxeztularen aurka jartzen den bosgarren dosi gisa, karga murriztuko dTp dosi azelular bat jarriko da.

Xedapen indargabetzaile bakarra.-Indargabetzeak.

Indarrik gabe utzi dira Osasuneko kontseilariak urtarrilaren 21ean emandako 9/2010 Foru Agindua eta foru agindu honetan ezarritakoaren kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko arau guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.-Txertaketen Egutegi Ofiziala ezartzeko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Osasuneko zuzendari nagusiari jarraitu beharreko irizpide teknikoak emateko eta Txertaketen Nafarroako Egutegi Ofiziala behar bezala gara eta ezar dadin behar diren neurriak hartzeko.

Azken xedapenetan bigarrena.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR