607/1996 FORU DEKRETUA, azaroaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak sortu egin zuen "Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua" erakunde autonomoa, eta izaera administratiboa eman zion, baita nortasun juridiko berekia eman ere, bere helburuak betetzeko ahalmen osoaz hornituz. Helburu horiek batean bildu daitezke, hain zuzen ere, oinarrizko osasun laguntzaren eta laguntza espezializatuen arloan berari galdatzen zaizkion zerbitzu eta prestazioen kudeantza modu deszentralizatuan eramatea. Foru Lege hori garatu nahian, Erakundea antolatzeko zenbait proiektu etorri dira, berriena abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretua.

Foru Dekretu honen xedea da aipatu Erakundeari egitura egokiagoa ematea bere helburuak hobeki bete ditzan, eta horregatik funtsezko zenbait gaitan soilik du eragina, esate baterako, zerbitzu juridikoen batean biltzea, arlokako Zuzendaritzak kontutan hartu gabe, horren ondorioz Erakundearen Kudeaketa Zuzendaritzaren menpean zuzenean egonik eta Administrazio eta Giza Baliabideen Zuzendaritzaren egitura erraztuz. Halaber, Osasun Departamentuaren egitura ezartzen duen irailaren 26ko 406/1996 Dekretuari dagokionez, beharrezko da Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzari atxikiak gelditzen diren zentro teknikoen zerrenda gaurkotzea, bereziki gehituz Nafarroako Osasun Publikoaren Institutua eta Ikerketa Biomedikoaren Zentroa eta Odol Bankua.

Halaber, Foru Dekretu honek aurreikusten du unitateak garatzea osasun laguntzaren eta zerbitzu ez-sanitarioen kalitatea hobetzeko, eta horretarako bi Zerbitzu sortzen ditu Ospitale Laguntza Koordinatzeko Zuzendariordetzan.

Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Adimen Osasunaren Batzorde Teknikoen estatusa, haien iraupena mantenduz baina eginkizunak argituz, izan ere horiek aholkularitza eta informazio mailakoak dira, Osasun Departamentuko zuzendaritza organoei laguntzeko, lanbidezko partaidetza eraginkor baten bidez.

Horrenbestez, Osasun kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko azaroaren lauan egin bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren 16 eta 18. artikuluak aldatzea, honelaxe idatzita geldituko baitira:

    16. artikulua. 1. Zuzendari kudeatzailearen menpean honako organo hauek izanen dira:

    -Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria

    -Laguntza Espezializatuko zuzendaria

    -Oinarrizko Osasun Laguntzako eta Adimen Osasuneko zuzendaria.

    -Araubide Juridikoaren zerbitzuburua

    -Tuterako Osasun Barrutiko zuzendaria

    -Lizarrako Osasun Barrutiko zuzendaria

    2. Iruñeko Osasun Barrutiko zuzendaritza zuzendari kudeatzaileak hartuko du bere gain, eta Tuterako eta Lizarrako Osasun Barrutietakoak, zuzendari kudeatzailearen delegazioaz, Barruti horietan dauden Ospitaleetako zuzendariek, eta horretarako behar dituzten baliabide administratiboekin hornituko dira.

    "18. artikulua. 1. Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR