640/1996 FORU DEKRETUA, azaroaren 18koa, Nafarroako Foru Komunitatean Osasun-laguntza Publikoa Ororenganatzeko araubideko prestazioen prozedura eta baldintzak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 3. artikuluan ezartzen da Nafarroako edozein udalerritan egoitza duten herritar guztiak bilduko direla osasun-laguntza publikora.

Otsailaren 21eko 71/1991 Foru Dekretuaren bidez, osasun-laguntza publikoaz baliatzeko aukera eman zitzaien osasun-babes publikorik ez izan edo ezein titulu juridikoren bidez hori erdiesterik ez duten pertsonei. Hori hala izanik ere, Foru Dekretu horretako azken xedapenetako lehenean ezarritakoaren arabera, zabalpen hori pixkana-pixkana eginen da.

Foru Dekretu horrek Nafarroako Osasun-laguntza Ororenganatzeko oinarriak ezarri zituen, benetako doitasun, ailegaerreztasun eta berdintasunaren printzipioei jarraikiz, baina Gizarte Laguntzako Erroldetara bildutako pertsonak bakarrik baliatu ahal izan ziren horretaz; Nafarroan egoitza duten guztiei ororenganatze printzipio hori aplikatzeko asmoz, printzipio horrek lege-manuz berekin baitakar araubide horretan sartu eta hango laguntzak benetako berdintasun baldintzetan jasoko direla bermatu beharra, eta horrek betebeharra den heinean berekin baitakar araubide horretan sar daitezkeen pertsonek eta Gizarte Segurantzako araubideei edo bertze araubide publiko batzuei kotizatzeko obligaziorik ez dutenek sistema finantzatzen lagundu beharra, gainerako hiritarrek egiten duten bezainbertzeko kopurutan; horrela justifikatzen da Foru Dekretu hau.

Azkeneko horri dagokionez, aipatu 71/1991 Foru Dekretuaren 7. artikuluko 2. idazatian ezarritakoa kontutan hartu da, Nafarroako per kapitako osasun- gastu publikoa finantzatzerakoan, norberak finantzatu beharrekoak ez baitu izan behar abenduaren 28ko 1680/1990 Errege Dekretuko eraskinaren 7.3 idazatian aipatzen diren kuotaren eta gainerako dirusarreren zenbatekoa baino handiagoa.

Beraz, Foru Dekretu honen bidez osasun-laguntza ororenganatzeko printzipioa osatu nahi izan da, orain artean babesik gabe zegoen azken jende-multzoa han sartuz, hau da, Nafarroako edozein udalerritan egoitza duten pertsonak, hau da, Gizarte Segurantzako araubideei kotizatzera beharturik egon gabe Foru Komunitateko Administrazioaren edo bertzelako erakunde publikoren kargura osasun-babesik ez dutenak, sisteman borondatez sartu eta, orobat, hura finantzatzen laguntzeko; diru-kopurua ez litzateke inoiz Nafarroako per kapitako osasun-gastu publikoa baino handiagoa izanen.

Bukatzeko, Foru Dekretu honen bidez osasun-babes publikoaren araubidea sortu nahi da, Osasunari buruzko Foru Legearen 2.1 artikuluan ezarritakoaren esparruan eta Nafarroako Foru Komunitatean osasun-laguntza publikoa ororenganatzearen baitan.

Horrenbertzez, Osasun kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko azaroaren hamezortzian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru Dekretu honen xedea da Nafarroako Osasun-laguntza Publikoa Ororenganatzeko Araubidearen laguntza-prestazioak izateko prozedura eta baldintzak ezartzea.

  2. artikulua. Onuradunak.

  3. Foru Dekretu honetara bil daitezke Nafarroan egoitza duten herritarrak, eskabidea aurkeztu aitzinetik gutxienez urte batez Nafarroako ezein udalerritan egoitza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR