Ordenantza fiskalak eta zergak

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Udalak, 2015eko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, ondoko erabakiak hartu ditu:

1) Indarra duten ordenantza fiskaletako egungo tasak bere horretan uztea. Haien azken aldaketa 2008ko urriaren 2ko osoko bilkuran onetsi zen, eta aldaketaren testua 2008ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22an. Orobat, Herriko jabari publikoan interes orokorrekoak izan edo herritar guztiei edo frankori eragiten dieten hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren eranskina erantsi zaie horiei, 2009ko azaroaren 5eko bilkuran onetsi eta 2013ko ekainaren 6ko osoko bilkuran aldatu zena. Haien testuak argitaratu ziren, hurrenez hurren, 2010eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 11n, eta 2013ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 13an. Orobat, bertze eranskin bat, Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalarena, 2010eko urriaren 18ko osoko bilkuran onetsia (2011ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 4an, argitaratua), eta beste eranskin bat, Udal hilerrian errautsak uzteko izanen diren nitxo berrietako bakoitza erabiltzea arautzen duen ordenantza fiskalean tarifa berria gehituta, 2014ko urriaren 2ko osoko bilkuran onetsia (2014ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 25ean, argitaratua). Bere horretan utziko dira 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina, bertzelakorik xedatzen ez den bitartean.

Onespena jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean, herritarrek eta bidezko interesa dutenek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, eta horrekin batean erabakia irmo bilakatuko.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR