Ordenantza fiskalak

SecciónII. Nafarroako Toki Administrazioa

ORDENANTZA FISKAL OROKORRA

  1. Ordenantza

    1. KAPITULUA

    Printzipio orokorrak

    Xedea

  2. art. Ordenantza Fiskal Orokor honen xedea da udalerri honetako zerga erregimena osatzen duten zerga-baliabideen ordainarazpenari dagozkion arau erkideak eta oinarri orokorrak finkatzea. Ordenantza honen arauak ordenantza partikular bakoitzaren osagarritzat hartuko dira, azken horiek berariaz arautzen ez duten orotan.

    Ezarpenaren orokortasuna

  3. art. Tokian tokiko ordenantza fiskalek eta bai toki ogasunei buruzko foru legeek ere -halakorik beharrezkoa ez izateagatik ordenantza partikularrik onetsi ez den kasuetan-, agintzen duten bezala, zergak ordaintzeko obligazioa, guztion betebeharra da, eta ukitzen ditu pertsona fisiko zein juridiko oro, eta bai eskubide eta betebehar fiskalak dituzten nortasun juridikorik gabeko subjektuak ere.

    Ezin izanen da bestelako hobari fiskalik ezarri, salbu eta Foru Lege batek halaxe aurreikusten badu, eta, era berean, ez da onartuko inolako analogiarik, zergagaiaren edo zerga salbuespen edo hobarien eremua bere muga hertsietatik haratago hedatzeko.

    Ezarpen eremua

  4. art. Ordenantza Fiskalak Iruñeko udalerri osoan ezarriko dira, indarra hartzen duten unetik bertatik indargabetu edo aldatzen diren arte.

    II.KAPITULUA

    Zerga harremanen elementuak

    Zergagaia

  5. art. Zergagaia premisa juridikoa edo ekonomikoa dugu, zeina dagokion ordenantzan finkatzen baita, ordainarazpen bakoitza gauzatzeko; hura gauzatzen denean, ordaintzeko obligazioa sortzen da.

    Ordenantza fiskal partikular bakoitzak zehaztuko du zein den zergagai konkretu eta jakina, lokabetasunaren zergatiak aipatuz, bai eta zerga ordaintzeko beharra sorrarazten duten baldintzak ere.

    Ordainarazpenek, horien ezaugarriak direla medio, zergagaien jarraitasuna eragiten duten kasuetan, erroldatu, matrikulatu edo erregistratu egin beharko dira.

    Subjektu pasiboa

  6. art. 1) Subjektu pasiboa pertsona natural edo juridiko oro da, baldin eta Legearekin bat zerga-prestazioak betetzeko obligazioa badu, zergadun gisa nahiz horren ordezko bezala.

    Zergaduna pertsona natural edo juridiko oro da, baldin eta Legeak ezartzen badio zergagaiak sorrarazitako tributuaren zama.

    Zergadunaren ordezkoa subjektu pasibo oro da, baldin eta, Legeak hala ezarririk eta haren ordez, zerga-obligazioaren prestazio material eta formalak betetzera beharturik badago.

    2) Zergagai bati titular bi edo gehiago batera egokitzeak berekin ekarriko du horiek elkarrekin beharturik izanen direla, Udal Ogasunari begira, salbu eta Legeak, tributua erregulatzean, kontrakoa ezartzen badu.

  7. art. Subjektu pasiboaren eta tributu obligazioaren gainerako elementuak ez dira aldatzen ahal partikularren egintza edo hitzarmenen eraginpean.

    Halako egintza eta hitzarmenek ez dute eraginik izanen Udal Administrazioan, berekin dakartzaten ondorio juridiko-pribatuak galarazi gabe.

    Egoitza fiskala

  8. art. Pertsona naturalendako helbidea, zergetarako, haien ohiko etxebizitzarena izanen da; pertsona juridikoendako, aldiz, horien elkarte-egoitzarena, beti ere, bertan baldin badituzte zentralizatuak kudeaketa administratiboa eta haien negozioen zuzendaritza. Horrela ez bada, aipatu kudeaketa edo zuzendaritza non kokatu eta bertara igorriko dira afera horiek.

    Udal Administrazioak beren egoitza fiskala aitor dezaten eskatzen ahal die subjektu pasiboei. Subjektu pasibo batek helbidea aldatzen duenean, horri jakinarazi beharko dio, horretarako aitorpen berezia eginez; Administrazioari dagokionean, helbide aldaketak ez du ondoriorik sortuko zerga-aitorpen hori aurkezten ez deino. Administrazioak behar den bezala egiaztatuz aldatzen ahal du subjektu pasiboen egoitza fiskala.

    Karga-oinarria

  9. art. Tributuei buruzko ordenantzetan, zorra zehazteko oinarritzat zerga-oinarriak hartzen direnean, horiek zehazteko behar diren bitartekoak eta metodoak paratuko dira.

  10. art. Likidazio-oinarritzat hartuko da zerga-oinarrian, hala egokituz gero, eginiko murrizketen emaitzak, murrizketa horiek tributua arautzen duen legean edo dagokion ordenantza fiskalean xedaturik daudenean.

    Kuotaren zehaztapena

  11. art. Tributu-kuota hauetako bat izanen da, dagokion ordenantza fiskalaren arabera:

    1. Horretarako ezarritako kopuru finkoa.

    2. Tarifa bat aplikatu eta horren ondoriozko kopurua.

    3. Bi prozedura horiek batera aplikatu eta horien ondoriozko kopurua.

    4. Oinarriari karga-tasa bat aplikatu eta horren ondoriozko kopurua.

    5. Kontribuzio berezietan, subjektu pasibo bakoitzari zerga-oinarri zati bat egotzi, hori arautzen duen ordenantzan jasotako banatze-irizpideei jarraituz, eta horren ondoriozko kopurua.

    Tributu zorra

  12. art. Tributu-zorra subjektu pasiboak Udal Administrazioari zor dion dirukopurua da; kopuru horrek tributu-kuota hartzen du, eta, kasuan kasu, ondoko kontzeptuak ere:

    1. Oinarrien edo kuoten gainean legez galdatzen ahal diren errekarguak.

    2. Berandutze-korritua, zeinak sortu eta aldi horretan baitu indarra.

    3. Tributuen Lege Orokorreko 61. artikuluko 3. idatz-zatian aurreikusitako errekarguak.

    4. Premiamendu errekargua.

    5. Zerga izaera duten diru-zehapenak

    Erantzukizuna, tributu zorra ordaintzean

  13. art. Erantzukizunak tributu-zor osoa hartuko du, zehapenak izan ezik. Edonola ere, premiamenduko errekargua bakarrik galdatu ahalko zaio erantzuleari Ordenantza honen 17. artikuluaren 1) atalean araututako kasuan.

  14. art. Tributuei dagokien arau-hauste baten eragile edo laguntzaile diren pertsonek orok elkarrekin eta batera erantzun beharko diete tributu obligazioei.

  15. art. Tributuen Lege Orokorraren 33. artikuluak aipatzen dituen entitate juridiko nahiz ekonomikoen partaidekideek edo titularkideek elkarrekin eta batera erantzun beharko dute, aipatu entitateen tributu obligazioetan bakoitzak duen partaidetzaren neurrian.

  16. art. 1) Pertsona juridikoek burututako arau-hauste arinen erantzule subsidiarioak nahiz tributu-zor osoaren erantzule, arau-hauste larriak direnean, haien administratzaileak izanen dira, baldin eta asmo gaiztoz nahiz axolagabekeriaz, horiei dagozkien egitekoak ez badituzte burutu, hautsitako tributu obligazioak betetzeko, edota beren menpekoei utzi badiete arauak hausten, edota arau-haustea ahalbidetu duen erabakirik hartu badute. Halaber, ordaindu gabeko tributu obligazioen erantzule subsidiarioak izanen dira, beti ere, haien jarduera bertan behera utzi duten pertsona juridikoen administratzaileak.

    2) Porroten, lehiaketen, elkarteen, edo, oro har, edozein entitateren sindikoak, esku-hartzaileak edo likidatzaileak erantzule subsidiarioak izanen dira, baldin eta, asmo gaiztoz nahiz axolagabekeriaz, ez badituzte beharrezkoak diren gestioak egiten, egoera horien aurretik sortu eta subjektu pasiboari egotz dakizkiokeen tributu obligazioak arras bete daitezen.

  17. art. Zor baten erantzule solidario edo subsidiarioak bi edo gehiago badira, zorra oso-osorik galdatu ahalko zaie horietako edonori.

  18. art. 1) Tributu zorra ordaintzeko jardute administratiboa erantzuleengana bideratzeak eskatuko du egintza administratibo bat burutzea, non erantzukizuna adieraziko baita eta horrek noraino hartzen duen zehaztuko, interesdunari entzun eta gero. Egintza hori erantzuleei jakinaraziko zaie, likidazioaren oinarrizko elementuak adieraziz, eta une horretatik aitzina zordun nagusiaren eskubideak oro emanen zaizkie.

    Erantzuleari borondatezko epe bat emanen zaio, ordaintzeko, eta behin hori iraganik ordaindu ezbadu, premiamendu bidezko dirubilketak aurreikusten duen %20ko errekarguari ere erantzun beharko dio, eta zorra aipatu bide hori erabiliz galdatuko zaio.

    2) Jardute administratiboa erantzule subsidiarioengana bideratu ahal izateko, aurretik adierazi beharko da zordun nagusiari kobratu ezin izan zaiola, ezta gainerako erantzule solidarioei ere, hori guztia adierazi aurretik hartzen ahal diren kautelazko neurriak galarazi gabe.

  19. art. 1) Pertsona fisikoek edo juridikoek edo Tributuen Lege Orokorraren 33. artikuluak aipatzen dituen entitateek ustiapen eta jarduera ekonomikoak burutzean eragindako tributu zorrak eta erantzunkizuna haien titular gisa nahiz haietan aritzen edozein kontzeptu dela bide jarraituko dietenei galdatu ahalko zaizkie. Erantzukizun hori ezin zaio galdatu enpresa horien elementu solteak erosten dituztenei, salbu eta elementu solte horiek pertsona batek edo gehiagok erosteak ustiapenari edo jarduerari segitzeko aukera ematen badu.

    2) Eskuratzailearen erantzukizunak ez dio kentzen transmisioa egiten duenari ordaintzeko betebeharra, biak baitira horren erantzule solidarioak. Erantzukizuna exijitzeko prozedura Ordenantza honen 17.1 artikuluan aurreikusten da.

    3) Sozietateak edo entitateak deuseztu edo likidatu direnean, betetzeke dituzten tributu-obligazioak bazkideei edo kapitaleko partaideei transmitituko zaizkie, eta horiek elkarrekin eta batera erantzun beharko diete obligazio horiei, esleituko zaien likidazio-kuotaren balioak zenbat jo eta horraino.

    Tributu zorraren iraungipena

  20. art. Tributu zorra iraungiko da:

    1. Ordaindu edo bete delako.

    2. Preskribitu duelako.

    3. Ordainezintasuna frogatu delako.

    4. Konpentsazioa dela bide.

  21. art. 1) Edonola ere, lau urteko epean iraungiko dira ondoko eskubide eta ekintzak:

    1. Tributu zorra dagokion likidazioaren bidez zehazteko eskubidea, betiere epea sortzapen egunetik aitzina kontatzen hasita.

    2. Likidaturiko tributu zorrak ordaintzea exijitzeko ekintza, betiere epea borondatezko ordainketaren epea noiz amaitu eta egun horretatik aitzina kontatzen hasita.

    3. Tributu arau-hausteak direla medio zehapenak ezartzeko ekintza, betiere epea arau-hausteak noiz izan eta egun horretatik aitzina kontatzen hasita.

    2) Orobat, lau urteko epean iraungiko da beharrik gabe egin duten ordainketen itzulera jasotzeko zergadunek duten eskubidea, non epea hasiko baita ordainketa egin den egunean.

    3) Preskripzioa iraungiten den kasuetan, lau urteko epea etena izan den datatik aitzina kontatuko da.

  22. art. 1) Aurreko artikuluaren 1. atalak aipatzen duen preskripzio epea honakoetan eteten da:

    1. Edozein administrazio ekintza egiten bada, subjektu pasiboa formalki jakinaren gainean dagoela, kreditu edo eskubide...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR