101/2001 FORU AGINDUA, urriaren 10ekoa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Nafarroako Gizarte Ongizate Institutua izeneko erakunde autonomoaren egitura organikoa Bulegoei doakienez aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren estatutuak onartzen duen irailaren 13ko 374/1999 Foru Dekretuan, atal mailara arteko unitate organikoak ezarri ziren. Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak urtarrilaren 17an emandako 1/2000 Foru Aginduaren bidez, atalak gorpuztu ziren eta, besteak beste, Araubide Juridikoaren Bulegoa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Zuzendaritza Kudeatzaileari atxiki zitzaiona.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren kudeaketa zuzenean ukitzen duten Plan Sektorialak gauzatzean haren bulego mailako egitura egokitu beharra agertzen da, eginkizun berriak aurrera eramateko.

Beraz, eta Nafarroako Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36 eta 50.2 artikuluek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei Laguntza Emateko eta Gizarteratzeko Bulegoari, hemendik goiti, Oinarrizko Laguntzari eta Gizarteratzeari Sostengu Administratiboa Emateko Bulegoa deituko zaio.

    Izen berri horrek ez du aldaketarik ekarriko eginkizunetan, atxikipenean eta titulartasunean, eta indarrean dauden xedapenei men egiten jarraikiko da.

  2. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak Koordinatzeko Bulegoa sortu egiten da, Oinarrizko Laguntzaren Atalari atxikia.

    Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak Koordinatzeko Bulegoak ondoko eginkizunak izanen ditu:

    -Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak koordinatzeko eredu bar sortu eta ezartzea.

    -Aldian-aldian egiten diren bileretarako deiak, haien aktak eta hartutako erabaki eta konpromisoen jarraipena egiteko prozedurak antolatzea.

    -Institutuko Atal guztien koordinazioa eramatea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin zerikusia duten alderdi guztiak bideratzeko.

    -Oinarrizko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR