91/2012 FORU AGINDUA, maiatzaren 15ekoa, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak emana, indarrik gabe uzten duena Herri Lanetako zuzendari nagusiak otsailaren 28an emandako 233/2002 Ebazpena, onespen teknikoa eman ziona 'Itzako lotunea A-15 Nafarroako Autobidean' eraikuntza proiektuari.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenean adierazi du Herri Lanetako zuzendari nagusiak otsailaren 28an emandako 233/2002 Ebazpenaren bidez onespen teknikoa eman zitzaiola "Itzako lotunea A-15 Nafarroako Autobidean" eraikuntza proiektuari, eta, horrekin batera, jendaurrean jarri zela proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Ebazpen hori 2002ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 15ean.

Proiektuaren helburua Saratsako ordainlekuaren inguruetan (A-15eko 103 k.p.) lotune berri bat egitea zen, Iruña-Itzako Zendea mugimenduak eta alderantzizkoak A-15 Nafarroako Autobidean barna ahalbidetzeko. Konponbide horri alegazio asko aurkeztu zitzaizkion, lotuneari dagozkion bideen gehiegizko garapena zalantzan jartzen zutenak.

Obrak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta Audenasa sozietate kontzesio-hartzaileak 2002ko urtarrilaren 30ean sinatutako hitzarmenean aurreikusita zeuden. Hitzarmen horren helburua bi alderdiek 1997ko abenduaren 10ean sinatutako akordioan xedatutakoa garatzea zen, akordioan aurreikusita baitzegoen Audenasak inbertsio gehiago egitea A-15 autobidean. Inbertsio horietarako 7.212.145,25 euroko muga ezarri zen, Audenasak finantzatu beharrekoari dagokionez. Audenasak, hitzartutakoaren ondorioz, gaur arte egin dituen obren gastua jarduketak finantzatzeko aurreikusitako diru kopuruarekin bat dator.

Horregatik guztiagatik, bidezkoa da indarrik gabe uztea "Itzako lotunea A-15 Nafarroako Autobidean" eraikuntza proiektuari onespen teknikoa eman zion eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zuen ebazpena.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Indarrik gabe uztea Herri...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR