88/2014 FORU DEKRETUA, irailaren 24koa, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Irailaren 13ko 352/1999 Foru Dekretuaren bidez xedatu zen Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomo gisa eratzea.

Erakunde publiko hori zerga sistema aplikatu behar duen antolaketa administratiboa da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren izenean eta haren kontura. Lan hori garatzean, beharrezko jarduketa guztiak bete behar ditu tributuak zuzen eta eraginkortasunez kudeatu eta biltzeko, bai eta haiei buruzko arauen zorroztasuna eta errespetu orokorra bermatzeko ere.

Gaur egun, Nafarroako Zerga Ogasunaren antolakuntza eta funtzionamendua otsailaren 12ko 19/2014 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Estatutuek gobernatzen dituzte.

Iragandako denbora honetan eskuratutako esperientziak, batetik, eta, bestetik, erakundearen egitura eta eginkizunak Nafarroako Gobernuak 2014ko maiatzaren 7ko bilkuran onartutako Iruzur fiskalaren aurkako planean ezarritako eskakizunetara egokitu beharrak eraginda, eta kontuan hartuta herritarrek gero eta arreta orokor nahiz espezializatu handiagoa eskatzen dutela, komeni da zenbait aldaketa egitea Nafarroako Zerga Ogasunaren egituran, eta, horretarako, estatutu berriak onestea. Aldaketa horiek beharrezkotzat jotzen dira behar bezala aurre egiteko, egungo testuinguru konplexuan, haien garrantzia dela-eta hurrengo urteetan seguruenik Foru Komunitatearen etorkizuna baldintzatuko duten jarduketei eta erreformei.

Horiek horrela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko irailaren 24an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Onespena.

Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onestea. Haien testua osorik ondotik erantsi da.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria.–Araudiko aipamenak.

Tributuei buruzko legeetan aurreko egituraren arabera eratutako unitate organikoak aipatuz gero, ulertuko da foru dekretu honen ondorioz beren eginkizunak bereganatu direnak direla, nahiz eta beste izen bat hartu.

Bigarren xedapen gehigarria.–Izendapenak.

  1. Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

    1. Tributuen eta Diru-bilketaren arloko Azterlanen Zerbitzuko zuzendariarena, Azterlanen, Plangintzaren eta Prestakuntzaren Zerbitzuko zuzendaria izateko.

    2. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariarena, Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuko zuzendaria izateko.

    3. Ez-egoiliarren Errentaren eta Sozietateen gaineko Zergen Ataleko buruarena, Ez-egoiliarren Errentaren, Sozietateen eta Saltoki Handien gaineko Zergen Ataleko buru izateko.

  2. Argibideetarako eta Eskualdeko Langelen Ataleko burua Zerga arloko Prestakuntza eta Heziketa Ataleko buru izendatu da bitarte baterako.

  3. Berretsi egiten dira, egin ziren baldintza berberetan, foru dekretu honetan izena aldatzen ez duten zerbitzuko zuzendarien eta atalburuen izendapenak.

    Hirugarren xedapen gehigarria.–Baldintzak berrestea.

    Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen behin-behineko plantilla organikoa aldatu zuen abenduaren 13ko 380/1993 Foru Dekretuaren artikulu bakarreko lehenengo puntuan xedatua Hitzarmen Ekonomikoaren Zerbitzuko zuzendariari aplikatzen zaio, haren izendapenaren egunetik aurrera.

    XEDAPEN INDARGABETZAILEA

    Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honi aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak eta, bereziki, Nafarroako Zerga Ogasunaren estatutuak onetsi zituen otsailaren 12ko 19/2014 Foru Dekretua.

    AZKEN XEDAPENAK

    Azken xedapenetan lehena.–Garapena eta betearazpena.

    Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari baimena ematen zaio foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

    Azken xedapenetan bigarrena.–Indarra hartzea.

    Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2014ko irailaren 24an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

    NAFARROAKO ZERGA OGASUNA ERAKUNDE AUTONOMOAREN ESTATUTUAK

    Aurkibidea

    1. TITULUA

    Xedapen orokorrak

  4. artikulua. Izaera.

  5. artikulua. Atxikipena.

  6. artikulua. Eskumenak.

    1. TITULUA

      Egitura organikoa

    2. KAPITULUA

      Zuzendaritza organoak

  7. artikulua. Zuzendaritza organoak.

  8. ATALA

    Gobernu Kontseilua

  9. artikulua. Gobernu Kontseiluaren egitura.

  10. artikulua. Gobernu Kontseiluaren eginkizunak.

  11. artikulua. Gobernu Kontseiluaren idazkaria.

  12. artikulua. Bilkurak.

  13. artikulua. Antolaketaren eta funtzionamenduaren araubidea.

  14. artikulua. Aholkularitza.

  15. ATALA

    Zuzendari kudeatzailea

  16. artikulua. Izendapena eta ordezkapena.

  17. artikulua. Eginkizunak.

  18. artikulua. Eginkizunak beste norbaiten esku uztea.

    1. KAPITULUA

    Egitura

  19. artikulua. Unitate organikoak.

  20. ATALA

    Azterlanen, Plangintzaren eta Prestakuntzaren Zerbitzua

  21. artikulua. Azterlanen, Plangintzaren eta Prestakuntzaren Zerbitzuaren eginkizunak.

  22. artikulua. Azterlanen, Plangintzaren eta Prestakuntzaren Zerbitzuaren egitura.

  23. artikulua. Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Atalaren eginkizunak.

  24. artikulua. Tributuen eta Diru-bilketaren arloko Azterlanen Atalaren eginkizunak.

  25. artikulua. Zerga arloko Prestakuntza eta Heziketa Atalaren eginkizunak.

  26. ATALA

    Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzua

  27. artikulua. Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuaren eginkizunak.

  28. artikulua. Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuaren egitura.

  29. artikulua. Tributu Sistemaren Fiskalitate eta Garapenerako Atalaren eginkizunak.

  30. artikulua. Tributuen arloko Aholkularitza, Dokumentazio eta Zabalkunderako Atalaren eginkizunak.

  31. ATALA

    Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzua

  32. artikulua. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuaren eginkizunak.

  33. artikulua. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuaren egitura.

  34. artikulua. Koordinazio Informatikoaren Atalaren eginkizunak.

  35. artikulua. Informazio Sistemen Analisirako Atalaren eginkizunak.

  36. artikulua. Identifikazioaren eta Eredu Informatiboen Atalaren eginkizunak.

  37. artikulua. Segurtasun eta Berrikuntza Atalaren eginkizunak.

  38. ATALA

    Zerga Kudeaketa Zerbitzua

  39. artikulua. Zerga Kudeaketa Zerbitzuaren eginkizunak.

  40. artikulua. Zerga Kudeaketa Zerbitzuaren egitura.

  41. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoaren eginkizunak.

  42. artikulua. Ez-egoiliarren Errentaren, Sozietateen eta Saltoki Handien gaineko Zergen Atalaren eginkizunak.

  43. artikulua. Oinordetzen eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen Atalaren eginkizunak.

  44. artikulua. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Atalaren eginkizunak.

  45. artikulua. Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atalaren eginkizunak.

  46. artikulua. Zehapen eta Errekerimendu Atalaren eginkizunak.

  47. ATALA

    Tributu Ikuskapenerako Zerbitzua

  48. artikulua. Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuaren eginkizunak.

  49. artikulua. Bulego Teknikoaren Atalaren eginkizunak.

  50. ATALA

    Diru-bilketa Zerbitzua

  51. artikulua. Diru-bilketa Zerbitzuaren eginkizunak.

  52. artikulua. Diru-bilketa Zerbitzuaren egitura.

  53. artikulua. Gerorapenak Kudeatzeko Atalaren eginkizunak.

  54. artikulua. Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalaren eginkizunak.

  55. artikulua. Prozedura Berezien Atalaren eginkizunak.

  56. ATALA

    Lurralde Aberastasunaren Zerbitzua

  57. artikulua. Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuaren eginkizunak.

  58. artikulua. Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuaren egitura.

  59. artikulua. Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren Atalaren eginkizunak.

  60. artikulua. Tasazio Atalaren eginkizunak.

  61. ATALA

    Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzua

  62. artikulua. Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuaren eginkizunak.

  63. artikulua. Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuaren egitura.

  64. artikulua. Zergadunari Laguntza Emateko Atalaren eginkizunak.

  65. artikulua. Laguntza Teknikoaren eta Entitate Laguntzaileen Atalaren eginkizunak.

  66. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Atalaren eginkizunak.

  67. artikulua. Argibideetarako eta Eskualdeko Langelen Atalaren eginkizunak.

  68. ATALA

    Administrazio Atala

  69. artikulua. Administrazio Atalaren eginkizunak.

    1. TITULUA

      Ondarea, langileak eta araubide juridikoa

    2. KAPITULUA

      Ondarea, baliabideak, aurrekontuak eta kontrola

  70. artikulua. Ondarea.

  71. artikulua. Baliabide ekonomikoak.

  72. artikulua. Aurrekontuen araubidea.

  73. artikulua. Kontu-hartzearen araubidea.

  74. artikulua. Kontabilitate araubidea.

    1. KAPITULUA

    Langileak

  75. artikulua. Nafarroako Zerga Ogasuneko langileak.

  76. artikulua. Zuzendaritza langileen ordainsariak.

  77. artikulua. Ataletatik beherako administrazio-unitateak.

  78. artikulua. Langileriaren arloko eskudantziak.

    1. KAPITULUA

    Araubide juridikoa

  79. artikulua. Administrazio-egintzen araubide juridikoa

  80. artikulua. Ebazteko gaitasuna.

  81. artikulua. Errekurtsoak eta erreklamazioak.

  82. artikulua. Defentsa juridikoa.

    1. TITULUA

    Xedapen orokorrak

  83. artikulua. Izaera.

    Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoak nortasun juridiko propioa du, bai eta jarduteko ahalmen osoa ere, xedeak bete ahal izateko. Izan ere, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko titularraren planifikazio, zuzendaritza eta babespean, eta indarra duten legeekin bat, departamentu horren eskumenak erabiliko ditu, zuzenbide publikoko tributuak eta sarrerak kudeatu, ikuskatu eta biltzeko, haien titulartasuna Foru Komunitateari baitagokio.

  84. artikulua. Atxikipena.

    Nafarroako Zerga Ogasuna, bere helburuak betetzeko, Nafarroako Gobernuak eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak plangintza eta politika orokorrari dagozkionean ematen dituzten aginpideen menpean dago. Bestalde, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuari atxikirik dago, eta departamentu horren esku gelditzen dira Institutua kontrolatzeko ahalmenak, Estatutuetan, foru legerian eta administrazio antolamendu juridikoan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR