28/2012 FORU DEKRETUA, ekainaren 27koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 22ko 11/2012 Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen-esparrua finkatu ziren. Hortaz, bidezkoa da Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzea, gero gehiago garatu badaiteke ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 20.2 artikuluak ezartzen du departamentu bakoitzak zuzendaritza nagusi bat edo gehiago izanen dituela, baita idazkaritza tekniko nagusi bat ere, zuzen-zuzenean kontseilariaren menpe egonen dena.

Abenduaren 3ko 15/2004 Foru Lege horren 21.2 artikuluak adierazten du zuzendaritza nagusiak sortu, aldatu, bateratu edo kentzea, baita bakoitzak eskumenean izanen dituen arloak zehaztea ere, Nafarroako Gobernuari dagokiola, departamentu bakoitzeko kontseilari titularrak proposaturik.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzeko, zuzendaritza nagusiak, Idazkaritza Tekniko Nagusia eta Foru Auzitegi Ekonomiko-administratiboa zehaztuta, beharrezkoa da horri buruzko foru dekretua onestea.

Horiek horrela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko ekainaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

XEDAPEN OROKORRAK

  1. artikulua. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren eskumenen esparrua.

    Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan bereganatuak dituen eskumenak gauzatzea: ogasun publikoa; jarduera ekonomikoaren plangintza eta programazioa; aurrekontuen plangintza eta prestakuntza eta kontrol ekonomiko-finantzarioa; politika finantzarioa eta koordinazio ekonomikoa Estatuarekin eta gainerako administrazio publikoekin; ondarea; estatistika; Europako aferak eta haien politikaren jarraipena egitea; industria, energia eta meatzaritza; industria jarduera sustatzea; ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza, kalitatea eta lehiakortasuna bultzatzea; energiaren eta meategietako baliabideen kontrola; energia berriztagarriak sustatzea; Nafarroako enpresak nazioartera ateratzea; lan harremanak eta ekonomia soziala sustatu eta antolatzea; enplegua lortzeko politika aktiboak eta lan bitartekotza sustatzea; bai eta indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eskudantziak ere.

  2. artikulua. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria.

  3. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari, departamentuaren titularra den aldetik, Nafarroako Gobernuari eta haren Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezartzen diren eskudantziak dagozkio, foru dekretu honen 1. artikuluan zehazten diren eskumenen esparruari dagokionez.

  4. Era berean, Departamentuko kontseilaria...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR